
Hiri imaginatuak
BIA URBAN REGENERATION FORUMen VI. edizioaren barruan, HIRI IMAJINATUAK lehiaketa antolatu da, 2024an, beste urte batez, herritarrentzako jardueren egitarauan.
Herritarrek beren hiri-esperientzia askotariko jarduera artistiko eta sozialen bidez zehaztuz eta adieraziz eraiki eta bizitoki hartu dituzten inguruneak dira hiriak. BIA SKETCH lehiaketaren IV. edizioan, adin orotako herritarrei gonbita egiten zaie beren oharrekin eta marrazkiekin hiri-esperientziarako hurbilketak adieraz ditzaten, bai arkitekturari edo eraikitako ekipamendu eta espazioei dagokienez, bai herritarrek espazio haietan kokatutako baliabideak erabiltzeko eta baliatzeko duten moduari dagokionez. Adierazpen grafikoak hiri eraikiaren iruditeriarekin uztartzen ditu marrazkia egiten duenaren gorputza eta eskua, eta, hala, zubi berriak eraikitzen ditu erakutsitako hiri-esperientziaren eta hirian elkarrekin bizi diren askotariko begirada, kultura eta jardueren artean. Testuinguru horretan, BIA SKETCH lehiaketak lerroaren, hiri-formaaren eta herritarren keinuaren arteko erlazioa ikertzeko gonbita egiten du, estetiken, eguneroko jardueren eta herritarren jardueren ugaritasunean arreta jarrita.
Lehiakideak:
Proposatutako bitartekoaren bidez lehiaketaren gaiari buruzko bere ikuspegia adierazi nahi duen edonork parte hartu ahal izango du.Ezin izango dute lehiaketan parte hartu, ezta saririk jaso ere, BIAren antolatzaileek, ezta EHAEOri BIArekin loturiko marketin- edo sustapen-zerbitzuak ematen dizkioten enpresetako kideek ere.
KATEGORIAK:
Lau kategoria bereizten dira:
- 6 eta 8 urte bitartekoena
- 9 eta 14 urte bitartekoena
- 15 eta 18 urte bitartekoena
- 19 eta 65 urte bitartekoena
- 65 urtetik gorakoena
(parte-hartzaileek lanak emateko epearen amaieran zenbat urte izango dituzten kontuan hartuta zehaztuko da kategoria)
Garapena eta aurkezpena
Koadernoak ematea eta zigilatzea: 2024ko abenduaren 27an, ostiralean.
Ordutegia: 10etatik 18etara.
EHAEOren Bizkaiko ordezkaritzan egun horretan jaso eta zigilatutako koadernoak soilik izango dira baliozkoak.
Lehiakideek BIA 2024ren egoitzara joan beharko dute (EHAEOren Bizkaiko ordezkaritza: Mazarredo zumarkalea 69, Bilbo), marrazketa-koaderno zigilatua jasotzera.
Koadernoak jasotzea: 2024ko abenduaren 30ean, astelehenean.
Ordutegia: 10etatik 18etara
Lehiakideek BIA 2024ren egoitzara joan beharko dute (EHAEOren Bizkaiko ordezkaritza: Mazarredo zumarkalea 69, Bilbo), marrazketa-koadernoa entregatzera.
TEKNIKA: librea.
Sariak*
6 eta 8 urte bitartekoen kategoria
- SARIA: EROSKETA-TXARTELAK
- Koaderno onenaren saria : 150€
- Marrazki onenaren saria: 150€
9 eta 15 urte bitartekoen kategoria
- SARIA: EROSKETA-TXARTELAK
- Koaderno onenaren saria: 150,00€
- Marrazki onenaren saria: 150,00€
15 eta 18 urte bitartekoen kategoria
- SARIA: EROSKETA-TXARTELAK
- Koaderno onenaren saria
- Marrazki onenaren saria
19 eta 65 urte bitartekoen kategoria
- Lehen saria: 750€
- Bigarren saria: 350€
- Accesita: 150€
- Accesita: 150€
65 urtetik gorakoen kategoria
- Lehen saria: 750€
- Bigarren saria: 350€
- Accesita: 150€
- Accesita: 150€
Publikoaren sari berezia
Publikoaren sari berezia: 250,00€
* edo zenbateko horren baliokidea, erosketa-txarteletan, irabazlea 12 eta 18 urte bitartekoen kategoriakoa bada
Ez zaie sariaren dirua emango sariaren onuradun diren parte-hartzaileei helduei, baldin eta ezkontza-loturarik edo antzekorik edo/eta laugarren mailara arteko odolkidetasun-ahaidetasunik edo bigarren mailara arteko ezkontza-ahaidetasunik badute epaimahaikideren edo antolatzaileren batekin (antolatzailetzat hartuta EHAEOko langileak, BIAko talde eragileetako kideak eta EHAEOko Zuzendaritza eta Gobernu Batzordeetako kideak); nolanahi ere, ez zaie eragotziko lehiaketan parte hartzea eta hala egiaztatzen duen aintzatespena edo diploma jasotzea.
Epaimahia
Epaimahaia hiru kidek osatuko dute; marrazki-irakasleak, margolariak edo bestelako profesional ospetsuak izango dira epaimahaikide. Epaimahaiak ezingo du utzi saririk eman gabe, inongo hautagairik aurkezten ez bada izan ezik; eta bi accesit eman ahal izango ditu. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Epaimahaiak inola ere ezingo dizkio parte-hartzaile bati bi sari eman, baina aukera izango du haren lana aipamen baten bidez nabarmentzeko. Ezingo da epaimahaikide izan parte-hartzaileren batekin ezkontza-loturarik edo antzekorik edo/eta laugarren mailara arteko odolkidetasun-ahaidetasunik edo bigarren mailara arteko ezkontza-ahaidetasunik duen inor.
Aurkeztutako obrak Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzan egongo dira ikusgai, Bilboko Mazarredo zumarkaleko 69. zenbakian.
Publikoaren sari berezia
2025eko urtarrilaren 23tik aurrera, biarchitecture.org webgunean ikusgai egongo dira aurkeztutako koaderno guztiak. 2025eko urtarrilaren 30era arte eman ahal izango da boto telematikoa, webgune horretatik bertatik.
Sari ematea
Sariak 2025eko otsailaren 13an emango dira, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzan (Mazarredo zumarkalea 69, Bilbo).
Aurkeztutako obrak
Lehiaketan parte hartzeak berarekin dakar parte-hartzaileak lehiaketara aurkeztutako marrazkien eta marrazketa-koadernoen (aurrerantzean, aurkeztutako obrak) gainean egile gisa dituen jabetza intelektualeko eskubideak EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzari lagatzeko onespena. EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzak eskubidea izango du aurkeztutako obrak erreproduzitzeko, banatzeko eta jendaurrean ezagutzera emateko nahiz eraldatzeko, denbora- eta leku-mugarik gabe, obraren egilea haren izen-abizenak adieraziz identifikatuta, betiere. Hortaz, aurkeztutako obrak argitara eman ahal izango ditu Ordezkaritzak, besteak beste, BIAren webgunean, BIAk EHAEOren barruan nahiz hortik kanpo erabiltzen dituen hedabideetan, BIAren albisteak ilustratzen dituzten hedabideetan, BIAren liburuxketan, BIAren argitalpenetan, BIAren erakusketetan eta abarretan; eta, xede horrekin, aurkeztutako obren formatua aldatu ahal izango du Ordezkaritzak, baita horrek lanen kalitatea galtzea ekar badezake ere.
Aurkeztutako obrak beste egoera edo xede batzuetarako erabili ahal izango ditu egileak, betiere berariaz aipatzen badu delako obra horrek EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzaren Bia-Sketch lehiaketan parte hartu duela.
Erantzunkizuna
Lehiaketan parte hartzeak berarekin dakar parte-hartzaileak lehiaketara aurkeztutako marrazkien eta marrazketa-koadernoen (aurrerantzean, aurkeztutako obrak) gainean egile gisa dituen jabetza intelektualeko eskubideak EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzari lagatzeko onespena. EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzak eskubidea izango du aurkeztutako obrak erreproduzitzeko, banatzeko eta jendaurrean ezagutzera emateko nahiz eraldatzeko, denbora- eta leku-mugarik gabe, obraren egilea haren izen-abizenak adieraziz identifikatuta, betiere. Hortaz, aurkeztutako obrak argitara eman ahal izango ditu Ordezkaritzak, besteak beste, BIAren webgunean, BIAk EHAEOren barruan nahiz hortik kanpo erabiltzen dituen hedabideetan, BIAren albisteak ilustratzen dituzten hedabideetan, BIAren liburuxketan, BIAren argitalpenetan, BIAren erakusketetan eta abarretan; eta, xede horrekin, aurkeztutako obren formatua aldatu ahal izango du Ordezkaritzak, baita horrek lanen kalitatea galtzea ekar badezake ere.
Aurkeztutako obrak beste egoera edo xede batzuetarako erabili ahal izango ditu egileak, betiere berariaz aipatzen badu delako obra horrek EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzaren Bia-Sketch lehiaketan parte hartu duela.
Datu pertsonalen babesa
Datu Pertsonalak Babesteko 3/2018 LO eta datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoak babesteari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko araua 679/2016 Erregelamendua (EB) betez, jakinarazten dizugu zure datuak EHAEOren datu-basean sartuko direla eta BIA-SKETCH lehiaketa gauzatzeko eta oinarri hauetan «aurkeztutako obrak» atalean aipatutako jarduerak edo/eta argitalpenak gauzatzeko soilik erabiliko ditugula. BIA-SKETCH lehiaketan parte hartzeak berekin dakar EAHEOk parte-hartzailearen izen-abizenak hirugarrenei jakinarazteko baimena ematea, lehiaketako parte-hartzea kudeatzeko; aurkeztutako obra balioesteko, saria emateko, hala dagokionean, eta oinarri hauetako «aurkeztutako obrak» atalean aipatzen diren jarduerak edo/eta argitalpenak gauzatzeko.
Zure datuen tratamenduaren arduraduna EHAEO da, eta parte-hartzaileak lehiaketara aurkeztuz emandako baimena da datu pertsonalen tratamendurako oinarri juridikoa, oinarri hauek onartzea baitakar horrek. EHAEOk inola ere ez ditu erabiliko interesdunen datuak aurrez aipatutakoez bestelako xedeetarako, eta sekretu profesionala gordetzeko betebeharra betetzeko konpromisoa hartzen du, baita informazioa datuak babesteari buruz indarrean dagoen arautegiaren eskakizunekin bat etorrita gordetzeko jarri beharreko neurri teknikoak eta antolaketakoak jartzekoa ere.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurkaratzeko eta erabilera mugatzeko eskubideak egikaritu ditzakezu, idatzi bat igorriz, nortasuna egiaztatzeko dokumentu ofizialaren kopia batekin, EHAEOren sozietate-helbidera –MAZARREDO ZUMARKALEA 69, 1., 48009, BILBO (BIZKAIA)– edo posta elektronikoko helbidera –coavn@coavn.org–. Zure datuak EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzaren argitalpenetatik ezabatzea eskatuz gero, Ordezkaritzak eskubidea izango du lehiaketara aurkeztutako oharrak eta marrazkiak argitalpenean erakusteko, egile anonimoa dela esanez, eta ez da ulertuko hori egilearen jabetza intelektualeko eskubideen urraketa denik.