Egitaraua
8:30
IREKIERA ETA AKREDITAZIOAK
EHAEO Biz PRESIDENTEA
ERAKUNDEETAKO ORDEZKARIAK
EHAEOko DEKANOA
9:00
IREKIERA INSTITUZIONALA FORUM BIA KLIMA 2024 AURKEZPENA
9:30 Omenaldi-Ekitaldia
BABESLEEI OMENALDI-EKITALDIA BIA X URTEURRENA
10:00
KAFERAKO ETENA
BEGIRADAK
10:30 – 13:00
Energia eta Arkitektura
BIA KLIMA_ETORKIZUNA birSORTU. Klima eta Energia diziplinarteko aditu-talde tekniko batekin hasiko dute lehen jardunaldia.
Hurrengo urteetan diseinatzeko eta eraikitzeko moduan eragin handiena izango duten aldagaietako bi ditugu orain klima eta energia.
Gizarte-kontzientziak, araudi berriek eta urratsez urrats kontzientziatzen ari den ekonomia- eta enpresa-kulturak gure hiri- eta
eraikuntza-espazioak berroneratzeko funtsezko alderdi bihurtu dituzte.
ENERGIA ETA ARKITEKTURAri buruzko begirada horietan, hainbat profesionalek punta-puntako gogoetak eta adibideak aurkeztuko
dituzte, zenbait diziplinatatik gure ingurunea ilusioz hobetzeko gaur egun egiten ari garen ahaleginaren nondik norakoak azaltzeko.
-
- Mª MAR ALONSO MARTÍN. IHOBEko Ekintza Klimatikoaren Arloko zuzendaria
- ALEX PELÁEZ ASTORKIA. Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumeneko zuzendaria
- JAVIER ZUAZOLA. Enpresa-komunitate energetikoen proiektuen arduraduna EDINOR
- ÁLVARO BELLIDO PEÑA. Arquitecto SENER.
- ASIER ABAUNZA. Hiri Plangintza, Proiektu Estrategioak eta Espazio Publikoaren Zinegotzia. Bilboko Udala.
- +ADITU-TALDEA
- AURKEZLEA
- MÓNICA MARTINEZ DE MUSITU. Arkitektoa eta Jasangarritasunean eta Egituren Birgaitzean aditua
- MODERATZAILEA
- VICTOR UGARTE DEL VALLE. XORTU Arkitektura Integran proiektu -arduradun arkitektoa.
- Mª MAR ALONSO MARTÍN. IHOBEko Ekintza Klimatikoaren Arloko zuzendaria
- ALEX PELÁEZ ASTORKIA. Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumeneko zuzendaria
- JAVIER ZUAZOLA. Enpresa-komunitate energetikoen proiektuen arduraduna EDINOR
- ÁLVARO BELLIDO PEÑA. Arquitecto SENER.
- ASIER ABAUNZA. Hiri Plangintza, Proiektu Estrategioak eta Espazio Publikoaren Zinegotzia. Bilboko Udala.
- +ADITU-TALDEA
- AURKEZLEA
- MÓNICA MARTINEZ DE MUSITU. Arkitektoa eta Jasangarritasunean eta Egituren Birgaitzean aditua
- MODERATZAILEA
- VICTOR UGARTE DEL VALLE. XORTU Arkitektura Integran proiektu -arduradun arkitektoa.
- AURKEZLEA
13:00
KOKTELA
explore: THEORY
17:00 – 19:30
Postnaturalaren anarkeologiak
Gabriel Alonso
Saio hau Postnatura kontzeptuaren ingurukoa izango da, kontzeptua subjektu politiko moduan ulertuta, praktika artistikoan natura/kultura binomioaren behin betiko disoluzioa planteatuko duten ikuspegi berriak ikertu, problema bihurtu, eta eztabaidatzeko debate-plataforma gisa. Gai, kontakizun eta lekuen bidaia anarkeologikoan barna, irudien eta gertaeren alkimia transeskalarra planteatuko da, kultura bisualaren eta horren inplikazio sozial, ekonomiko eta politikoen arteko harremanen konplexutasunari buruzko espekulazio-bidaia.
ATTNT
KELLER REASTERLING
Konponketa-lurren azpiegitura kontinentala da ATTNT, klima-krisi batean bizirauteko planeta-subiranotasunak eta elkartasun erabakigarriak modelatzen dituena. Kolonizazioaren, kapitalizazioaren eta globalizazioaren azken 500 urteetako biktima beltz eta indigenengandik ikasten du, haien erresistentzia historiek eskaintzen baitituzte mutualismo eta lankidetza praktikak, Ilustrazioaren ohitura eta monolaborantza zuri/modernoei aurre egiteko baliagarriak. Klimari aurre egiteko funtsezkoak dira konponketak, arrazoi sakonetara eta kalte-ereduetara itzultzen dira, bestela kalteek jarraitu egiten dutelako. Ekonomia komunitarioen eta erakunde bizien ingurukoak dira, ez finantza-abstrakzioen ingurukoak. Esparru horretan, arazoak informazioa dira, konponbideak hutsegiteak dira, ideologiak fidagarritasun
mugatuko markatzaileak dira, eta berrikuntzak ez dira teknologia berriak, baizik eta dagoeneko dauden egoeren eta sortzen ari direnen arteko erlazio sofistikatuagoak. Pentsamendu erradikala osatzen duenari buruzko itxaropen batzuk azpikoz gora jarriz, diseinuaren historiak eskaintzen ditu trikimailu berezi batzuk ere, superzomorro politikoei ihes egiteko.
-
- ADITU-TALDEA
- AURKEZLEA
- BEAR
- MODERATZAILEA
- ETHER BARAONA
- ADITU-TALDEA
- AURKEZLEA
- BEAR
- MODERATZAILEA
- ETHER BARAONA
- AURKEZLEA
BEGIRADAK
10.00 – 12:30
Estetika, arte eta natura
BIA KLIMA_ETORKIZUNA birSORTU. Klima eta Energia atalak aurrera jarraituko du bigarren egunez, begirada estetikan, artean eta naturan kokatuta duen aditu-taldearekin. Diziplinarteko aditu-taldea BEARek gidatuko du, hau da, Iñigo Berasateguik eta Ane Arcek.
ESTETIKA, ARTEA ETA NATURA. Zer estetika eskatzen digu etorkizunak? XXI. mende honetan naturari buruzko ikuspegi berri hau gauzatzeko moduaren ikuspegia emango digute artista eta profesional ospetsuek.
-
- IRATI INORIZA. Artista eta Arte Garaikidearen Ikerketako doktoregaia da Euskal Herriko Unibertsitatean.
- PEIO AGUIRRE. Arte-kritikaria, komisario independentea eta editorea.
- MAIDER LÓPEZ. Artista.
- ADITU-TALDEA
- AURKEZLEA ETA MODERATZAILEA: BEAR
- IRATI INORIZA. Artista eta Arte Garaikidearen Ikerketako doktoregaia da Euskal Herriko Unibertsitatean.
- PEIO AGUIRRE. Arte-kritikaria, komisario independentea eta editorea.
- MAIDER LÓPEZ. Artista.
- ADITU-TALDEA
- AURKEZLEA ETA MODERATZAILEA: BEAR
think: REACT
17:00 – 19:30
Arkitekturaren historia naturala
PHILIPPE RAHM
Eboluzio arkitektonikoaren kausa naturalak aztertuko ditu Philippe Rahmek, hau da, historian zehar, betiere aurrerapen zientifiko eta teknologikoekin estu lotuta, historiaurretik gaur egunera arte bilakaera horren garapenean eragin duten eta horien oinarriak eratu dituzten faktore fisiko, biologiko eta klimatikoak. Arkitekto suitzarraren eskutik, kausa materialetatik abiatuta arkitekturak eta hirigintzak izan duten eboluzioa berrirakurtzeak aukera ematen digu, unean uneko beharrei eta gertaerei nola egokitu diren ulertzeko ez ezik, baita oraingo eta etorkizuneko ingurumen-erronkei nola aurre egin dieten ere.
ERABATEKO HASIBERRIAK
IÑAKI ÁBALOS
Iñaki Ábalosek alegatu bat proposatzen digu, berrikuntza iragana birpentsatzetik nola sortzen den aztertzeko interesari buruzkoa –arku modernoan baiki, baita beste une batzuetan ere–, ikuspegi tekniko eta ideologiko berrietatik begiratuta, ia beti aurrekoak eta egileak bulkatu zituztenekiko bestelakoak direla. Hari horretan,
alboratzera garamatza funtzionalismoak eta testuinguruak defendatutako programari eta lekuari buruzko ideia hutsal-hutsalak, aski hedatuak ordea, ezkutatu gabe adierazpen erradikala daukan erronkan: arkitekturaren ideia egokia denborarekiko, testuinguruarekiko, eskalarekiko eta funtzioarekiko independentea dela, eta, beraz, argitaragabeko esplorazio askotara zabalik dagoena. Enuntziatu hori egiazkoa da alderantziz ere: ideia arkitektoniko onak aplikatzea interesgarria da beti, eskala, testuinguru, programa edo garaia direnak direla ere.
-
- ADITU-TALDEA
- AURKEZLEA
- BEAR
- MODERATZAILEA
- MOISES PUENTE
- ADITU-TALDEA
- AURKEZLEA
- BEAR
- MODERATZAILEA
- MOISES PUENTE
- AURKEZLEA