Hitzaldiak
1. Hiri irisgarria
Guztiontzako irisgarritasuna
20´+ galderak PAZ MARTÍN RODRÍGUEZekin, arkitektoa
Erabiltzaile guztientzat diseinatuta ote dago hiria? Arkitektura eta hiri birbalorizaziorako eta ikusgarritasunerako zer proposamen sortzen dira zahartzaroak bete beharreko espaziorako?
Mugikortasuna eta irisgarritasuna, gaur egun: unibertsaltasuna jomuga
20´+ galderak MERCEDES FERNÁNDEZ URCEYekin, arkitektoa
Funikular eta teleferikoen sareak, oinezkoentzako maldak, igogailuak eta ingurunean duten eragina. Jardunbide onen zer adibide izan daitezke baliagarriak erreferentzia modura?
2. Hiria, mugikortasun jasangarrirantz
Mugikortasuna, hiri erresiliente baterako derrigorrezko igarobidea
20´+ galderak MAURO GIL-FOURNIER ESQUERRArekin, arkitektoa
Ezin imajina genezake elikaduratik, birziklapenetik, energia-ekoizpenetik eta hiri-zaintzetatik deskonektatutako mugikortasuna duen hiri erresilienterik.
Intermodalitatearen etorkizuna, erabiltzaileen eskariaren eta ezaugarrien aldaketei loturik
20´+ galderak ORIOL MARQUET SARDÀrekin, arkitektoa
Zer-nolako bilakaera izango dute gure hiriek, eta zein dira arkitektura tipologien etorkizuneko gakoak, gaurko eta etorkizuneko garraiobideen aldaketak kontuan harturik? Zer eragin izango dute hurbiltasunera itzultzeak eta garraiobide sistemaren eraldaketek intermodalitate ereduetan?
Mahai-ingurua
Eztabaida + dinamizazioazko bideoa + galderak
Patxi J. Lamiquiz Daudén, Silvia Urra Uriarte, Asier Santas Torres, Mercedes Fdez. Urcey, Fernando Zubillaga Elorza. Moderatzailea: Raquel Salcedo Campos.
3. Hiri eta landa paisaiaren bilakaera (Lurraldea)
Paisaia kulturalaren eraikuntza
20´+ galderak CONCHA LAPAYESE LUQUEkin, arkitekta
Gizarte eta ingurumen ongizatea ezinbestean lotuta dago “aire garbia” arnasteko eskubideari, eta hori lortzeko funtsezkoa da horretarako azpiegitura erresilienteak eraikitzea, non aurrerabidearen adierazleetako bat izango baita pertsonen mugikortasun maila lurreko garraio publikoko zerbitzuetan.
Hiri aldakorra
20´+ galderak MAR SANTAMARÍA VARASekin, arkitekta
Hiri erronka berriek (klima aldaketak eragindako erronkek baina baita ingurunearen digitalizazio gero eta nabarmenagoak eragindakoek ere) ezaugarritutako testuinguruan, gaur egungo hiri ereduak eraldatu eta zeharkakotasunaren ikuspegitik aztertu behar dira, hiri ingurune bizigarriak lortzeko. Nola egin dezakegu, orduan, ebidentzia eta estrategia dinamikoetan oinarrituriko hiri plangintza bat?
4. Ibai ibilgua, mugikortasunaren ardatz
Ibaiertzak lehengoratzea
20´+ galderak IÑAKI ALDAY SANZekin, arkitektoa
Zer ibai-hiri bikotek dituzte mugikortasunari loturiko espazio horiek garatzeko eta lehengoratzeko proiektu arrakastatsuak? Nola baloratzen du hiriak ibaiarekiko bere harremana, eta nola interpretatzen du hiri-ibai sistemaren barruan betetzen duen funtzioa?
Ibaiadarra, bulebar handi bat
20´+ galderak ROBERTO SAN SALVADOR DEL VALLE DOISTUArekin, arkeologoa eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktorea
Ibaiertzeko beste hiri batzuk aztertuta, mugikortasun soluzioak aurkitzen dira, hala nola “kabotajeko” garraioa, zeinak atxiki zaizkie garraio publikoko sareei naturaltasunez, bi ertzetako barrutiak modu eraginkorrean lotzeko beste ibilbide interesgarri batzuk sortzearren.