BIA zinema-zikloa 2
BIA zinema-zikloa 2
ARKITEKTURA, LOTURAK ETA INTIMITATEA
Ziklo honek bizileku ditugun espazioek (etxeak, bulegoak, auzoak eta hiriak) gure harreman, emozio eta esperientzia intimoetan nola eragiten duten aztertzea proposatzen du. Arkitektura elementu aktiboa da, gure bizitza afektiboa islatzen, handitzen edo tenkatzen duena. Eguneroko joan-etorriak, espazioen arteko trantsizioak, hiri-ibilbideak eraikuntza emozional horren funtsezko zati bihurtzen dira. Sexua Oslon, Exhibition eta Gazteak martxan filmeko protagonistak barrualde minimalistetatik, eraikin moderno eta babes ofizialekoetatik, intimitatea, desioa, komunikazioa eta nortasuna eragiten eta moldatzen duten espazioetatik igarotzen dira. Zikloak gorputzaren, loturen eta espazioaren arteko harremanari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu, zinemak arkitektura bizitza afektiboaren ikusezina kontatzen duen hizkuntza bihurtzeko dituen moduetan arreta berezia jarriz.
Zinemako 2. ziklo hau Inés Garcíak (Bilbo, 1983) komisariatu du. Inés artista eta mugimenduko irudian espezializatutako komisarioa da. Ikus-entzunezko sorkuntzaren, komisariotzaren eta kultura-bitartekaritzaren artean garatzen da, zinema, arte garaikidea eta pentsamendu kritikoa lotzen dituzten proiektuak artikulatuz.
Bere lana Kurzfilm Oberhausen, DOCUMENTA MADRID, ZINEBI, Punto de Vista, LOOP edo Les Rencontres Internationales (Paris/Berlin) bezalako arte zentro eta jaialdi nazional eta internazionaletan erakutsi da, baita Fundación Cerezales, Azkuna Zentroa, CA2M, Tabakalera eta MARCO (Vigo) eta Rekalde Aretoan ere, besteak beste.

Urriak 29
19:00
SEX
Dag Joan Haujerug, 2024 (118’)
Norvegiako hiri baten plano orokor, hotz eta estatikoak arrazionalismoaren irudikapen sinboliko gisa funtzionatzen du, eta bertatik pertsonaiek bi orduz hitz egingo dute sexualitateari buruz. Eraikin bakoitzaren gainazal leundua, zuria eta simetrikoa protagonistek sentitzen duten desira desegiteko premia hori agerian uzten duen presentzia bihurtzen da, bere argi hotzarekin eta milimetroan kalkulatutako geometriarekin.

Azaroak 26

19:00
EXHIBITION
Joanna Hogg, 2013 (104’)
Londresko etxe soil eta moderno batean seme-alabarik gabeko artista bikote exzentriko bat bizi da, tikez betea eta oso harreman bereziarekin. Emaztea, D. deituko dioguna. (Slits-eko Viv Albertine) performancean lan egiten du. Senarra, H. (Liam Gillick, artista kontzeptuala bizitza errealean), arkitektoa da. Hogei urte daramaten etxea saltzera doaz, eta horrek bizitza astintzen die.
Abenduak 17
19:00
JUVENTUD EN MARCHA
Pedro Costa, 2006 (150’)
Ventura Cabo Verdetik datorren langile erretiratua da, eta Lisboako kanpoaldean bizi da. Emaztea abandonatu ondoren, azken 34 urteetan bizi izan den bizitoki hondatuaren eta eraiki berri den babes ofizialeko etxebizitza baten artean banatuta dago. Venturak egunak igarotzen ditu auzoan zehar bere “seme-alaben” bila, behin eta berriz sekula bidali gabeko maitasun-gutun bat errezitatzen duen bitartean.
