Eztabaidaren egitura

Inaugurazio-saioa azaroaren 9an izango da, 19:00etan, eta, horren ondoren, jardunaldiak elkarren segidako bi egunetan egingo dira goizez: azaroaren 10ean eta 11n, 10:00etatik 14:00etara. Azaroaren 11n, amaituko dira, 19:15ean, eta ekitaldi horretan V. edizio honetako BIA Saria banatuko da.

Egun bakoitzean eztabaidagai izango diren gaietako bi jorratuko dira; lehenengo gaian bi hizlari izango dira, eta bigarrenean, hiru. Horrela, egunean bost hizlari izango dira guztira. Egun bakoitzaren amaieran, bi gaiei buruzko mahai-inguru bat egingo da, eta, hizlariez gain, moderatzaile bat eta gonbidatutako beste aditu batzuk ere bilduko dira.

Azken horiek eztabaidarako proiektu edo esperientzia zehatzagoak ekarriko dituzte, gai bakoitzean azaldutako hasierako ponentziei lotuta.

Hizlariek modu telematikoan azalduko dute beren gaia, eta izena eman ondoren bertaratzen direnek edozein tokitatik jarraitu ahal izango dute.

Jarduerak

BIA

BIA

Topaketak

Topaketak

Herritarrentzako jarduerak

Herritarrentzako jarduerak

Urban Regeneration Forum

Urban Regeneration Forum
Back to top