BIA SARIA 2024
BIA SARIA 2024
Sariaren helburua da arkitekturaren eta hiri berroneratzearen bidez Bizkaiko gizartea garatzen lagundu duten irudi esanguratsuak saritzea; eta mugak gaindituko ditu, dimentsio berri bat hartuko du, edizio bakoitzeko gaia eta sarirako aukeratutako pertsona uztartuz.

BIA SARIA 2024 ELKARRIZKETA: SNØHETTA
Kjetil Trædal Thorsen. Snøhettaren bazkide sortzailea, Arkitektoa, MNAL, FAA, AIA, Int. FRIBA, Dr.H.C.
Kjetil Trædal Thorsen
Snøhettari buruz
35 urtez, Snøhettak munduko proiektu publiko eta kultural aipagarrienetako batzuk diseinatu ditu. 1989an jarri zen abian, eta garaile irten zen Alexandriako (Egipto) liburutegi berriaren lehiaketan. Horren ondotik etorri ziren Norvegiako Opera eta Ballet Nazionala (Oslon) egiteko agindua, eta 11-S Pabiloia eta Memoria Museoa egitekoa New Yorkeko World Trade Centerren, beste hainbaten artean.
Hasieratik beretik eutsi dio bulegoak jatorrizko ikuspegi diziplinartekoari, eta arkitektura, paisaia, interiorismoa, produktua, grafikoak, diseinu digitala eta artea uztartu ohi ditu bere proiektuetan. Snøhettako diziplinen arteko lankidetza funtsezko indar eragilea da bulegoan. Gaur egun, Snøhetta mundu osoan dago, eta estudioak ditu, besteak beste, Oslon, Parisen, Innsbrucken, New Yorken, San Franciscon, Hong Kongen, Shenzhenen, Adelaiden eta Melbournen.
Bestalde, nazioarteko proiektu ugaritan dihardu lanean, eta horien artean daude Shangaiko Opera Nagusia, Far Rockawayko Liburutegia (New York), Roosvelt Liburutegi Presidentziala Ipar Dakotan, Harboursideren berrurbanizazioa Sydneyn eta La Croisette Cannesen. Amaitu berri dituen lanen artean, aipatzekoak dira Vertikal Nydalen Oslon, Pekingo Udal Liburutegia, Parisko Itsas Museo Nazionalaren berrikuntza, Orionis Douaiko planetariuma eta behatokia, Airside Hong Kongen, Esbjergeko Itsas Zentroa Danimarkan, 550 Madison Garden eta Biziberritzea New Yorken, Volum
Lanparak Lodes etxearentzat eta Snøhettaren identitate bisuala eta webgunea, jasangarritasun digitalaren bidetik. Snøhettak aurretik eginiko proiektuen artean daude Ordrupgaardeko Arte Museoa handitzea (Danimarka), New Yorkeko Cornell Unibertsitatearen Hotela eta Hezkuntza Zentroa, Le Monde Taldearen egoitza Parisen, orientazioarekin eta seinaleztapenarekin batera, urpeko Europako lehenengo jatetxea, Under,
Times Squereko gune publikoaren birmoldaketa, San Franciscoko ArteModernoaren zabalkundea, Lascaux IV: Labar Artearen Nazioarteko Zentroa, Powerhouse Brattørkaia eta Norvegiako billete berrien diseinua. Snøhettaren lan metodoak aldi berean esploratzen ditu artisautza tradizionala eta puntako teknologia digitala. Snøhettaren lan guztiaren erdigunean dago gizartearen eta ingurumenaren jasagarritasuna, forma emanez eraikitako giroari eta humanismoaren zerbitzura dagoen diseinuari. Proiektu guztiak diseinatzen dira kontzeptu indartsuekin eta adierazgarriekin, alegia, erabiltzaileen eta testuinguruaren balioak itzul ditzaketen kontzeptuekin.
Snøhettak sari ugari jaso ditu, besteak beste, Arkitektura Garaikiderako Europar Batasunaren Saria, Norvegiako Opera eta Ballet Nazionalerako Mies van der Rohe saria, Arkitekturako Aga Kahn, Bibliotheca Alexandrinarako. 2016an, Snøhetta Urteko Berritzailea izendatu zuen Wall Street Journal Magazinek, eta bulegoa bi urtez izendatu zen enpresa berritzaile gisa Fast Companyn. 2020An, Snøhettari Arkitektura Diseinuaren Sari Nazionala eman zioten Smithsonian Diseinu Museoaren Cooper Hewittagatik. 2021. eta 2022. urteetan, Snøhettaren Forite azulejoek Urteko Diseinu Jasangarria irabazi zuten Dezeen aldetik eta Etxeko Diseinu Onena Wallpaperren aldetik 2022an, eta Le Monde Taldearen egoitzarako orientazio sistema Monocle Diseinu Sarietarako izendatu zuten. 2023an, Snøhettak hainbat sari irabazi zituen Esbjergeko Itsas Zentrorako, eta Urteko Arkitektoak izendatu zituzten Monocle Diseinu Sarietan. 2024an, Snøhettaren webgunea nabarmendu zen jasangarritasun digitalaren inguruan duen ikuspegiagatik, eta zoladura iragazkorreko bere Flyt sistema –ura kudeatzeko–, berriz, norvegiar sari aipagarrietan.