Topaketak
VI. edizioan, FORMATU PRESENTZIALA BERRESKURATUKO DU BIAk, baina azken bi edizioetan saiatutako online formatua baztertu gabe, arrakasta handia izan baitu partaidetzari eta asistentziari dagokienez. Topaketetan, txostenak aurkeztuko dituzte gai orokorrari buruzko ikuspegi desberdinak dituzten zenbait adituk. Horrela zedarrituko da egun bakoitzaren amaieran egingo diren mahai- inguruetako eztabaidaren testuingurua. BIA 2024 Sariaren irabazlearen amaierako hitzaldiarekin bukatuko dira topaketak.
1. Explore: THEORY
BIAk abiapuntu gisa hartutako ildo honen bidez, gaur egungo zenbait hitz handiren esanahi zabal eta eztabaidatuak ikertu nahi dira: ekologia, jasangarritasuna, klima-aldaketa, atropozenoa. Finkatu dezagun eta eztabaida dezagun zein izan daitezkeen gure garaiko balizko ihesbideak. Horretarako, gure garaiko bi pentsalari handi ekarriko ditu BIAk, gida batzuk eman diezazkiguten hirigintzaren filosofiaren eta pentsamenduaren ikuspegitik eta lagun diezaguten gure ikuspegia zabaltzen, planetarekiko oreka kontuan hartzen duten zerumugetara begiratzen.
2.- Think: REACT
Behin esparrua zehaztuta, bigarren ildoaren xedea da etorkizun alternatiboei begirako erantzunak edo erreakzioak lantzea, arkitektura eta paisaia abiapuntu harturik. Nola jardun, nola esku hartu, nola birgaitu? Gaur egungo arkitekto eta paisajista nagusietako biren eskutik, diagnostikoak partekatu, kasu arrakastatsuak berraztertu eta lan ildo berriak bilatuko ditugu, klima eta hiria berrorekatzeko eta bizitzeko.
BEGIRADA PARALELOAK
BIA ez da mugatzen gure garaiko corpus teorikoa soiltzera eta klima-larrialdiak eskatzen digun egoerak kokatzeko erantzunak marraztera. Zeregin itzel horretatik harago, bide paraleloak ikertu nahi ditu BIAk, klimaren arazoari erantzun eraginkorrak diseinatzeko funtsezkoak diren askotariko lanbideetatik, testu desberdinekin eta askotariko kezkekin. Estetika eta edertasuna, aldaketaren finkatzaile gisa. Zer estetika eskatzen digu gure etorkizunak? Teknika eta energia, oinarri biologikoko materialak ote dira gure etorkizuna?