
Urban Regeneration Forum, BIA 2022 egitasmoaren V. Edizioaren esparruan, bia stories lehiaketaren II. Ediziorako deialdia egin da, honako izenburu honekin:
Hiri ikusezinak: Bizi – Bizi-habitata – Bizilaguna
Bia-Stories lanak aurkezteko epe berria. Urtarrilaren 12ra arte luzatzen da.
Edozein adinetako herritarrek aukera izango dute beren mikrokontakizunekin lurralde, hiri edo auzo bateko biztanle gisa bizi-inguruneari buruz egiten duten irakurketa erakusteko. Bizi-espazio gisa begien aurrean duten hiria, gizakiz osatutakoa, erakusteko.
Biztanleen bizitzen batura den hiria, hiri ikusezin pertsonalen batura dena.
Lehiaketaren esparrua: Bilbo/Bizkaia
Lehiakideak:
bitarteko honen bidez lehiaketaren gaiari buruzko ikuspegia adierazi nahi duten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute. Ezin izango dute lehiaketa honetan parte hartu ez antolatzaileek, ez eta horiei marketin- edota sustapen-zerbitzuak ematen dizkieten enpresek ere; ezin dira izan, halaber, sariaren hartzekodun.
Kategoriak:
Hiru kategoria daude:
- 12 urtetik 18 urtera bitartekoak
- 19 urtetik 65 urtera bitartekoak
- 65 urtetik gorakoak
Aurkezpena
Testuak originala izan behar du, eta euskarri digitalean aurkeztu beharko da.
- Lehiakide bakoitzak testu bakarra aurkeztu ahal izango du.
- Aurkeztutako testuak webgunean irakurri ahal izango dira.
- 300 hitzeko luzera izango du gehienez.
Mezu elektronikoak, testuaz gain, honako informazio hau jaso beharko du:
- Goiburua.
- Lehiakidearen datu pertsonalak (Izena, abizenak, nana, helbidea, helbide elektronikokoa eta telefono zenbakia).
- Zer kategoriatan aurkezten den.
Epea
Lanak aurkezteko azken eguna 2022ko abenduaren 12a, astelehena, izango da (13:00ak arte).
Lanak aurkezteko modua:
Lanak honako helbide elektroniko honetara bidaliko dira: biastories@biarchitecture.org. Gaian honako hau adieraziko da: bia stories eta lehiakide bakoitzaren goiburua. Mezua bidaltzen den eguna da erakundeak erregistratuko duena.
Sariak*
- Mikrokontakizun onenaren 3 sari nagusi, kategoria bakoitzeko bat: 600 €.
- Mikrokontakizun onenaren bigarren mailako 3 sari, kategoria bakoitzeko bat: 350 €.
- Publikoaren sari berezia, mikrokontakizun onenari: 250 €.
*Adingabeen kasuan, saria ez da dirutan emango; papergintzako materiala erosteko kupoi baliokidea emango da.
Publikoaren sari berezia
2023ko urtarrilaren 20tik aurrera, aurkeztutako mikrokontakizun guztiak biarchitecture.org webgunean jarriko dira ikusgai. Boto telematikoa eman ahal izango da 2023ko otsailaren 12ra arte, orrialde horretan.
Epaimahaia
epaimahaia hiru kidek osatuko dute: idazleak, liburu-saltzaileak edo ospe handiko literaturako pedagogoak izango dira.
Epaimahaiak ezin izango ditu sariak esleitu gabe utzi, hautagairik aurkezten ez bada behintzat, eta, era berean, bi accesit ere eman ahal izango ditu. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Epaimahaiak ezin izango dizkio inola ere bi sari esleitu parte-hartzaile berari, nahiz eta haren lana aipamen batekin nabarmendu ahal izango den.
Aurkeztutako lanak euskal herriko arkitektoen elkargoaren bizkaiko ordezkaritzako bia gunean (mazarredo zumarkalea 69, bilbo) erakutsiko dira.
Sari-banaketa
Sari-banaketa 2023ko martxoan izango da.
Aurkeztutako lanak
Aurkeztutako mikrokontakizun guztiak Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzaren jabetzakoak izango dira, eta hark argitaratu edo erreproduzitu, banatu, edo eraldatu ahal izango ditu, edo horiei buruzko edozein komunikazio publiko egin ahal izango du, denbora- eta toki-mugarik gabe. Hala, egileek euskal herriko arkitektoen elkargo ofizialaren bizkaiko ordezkaritzari lagako dizkiote lehiaketara aurkeztutako mikrokontakizunak ustiatzeko eskubide guztiak.
Oharrak
Egileek beren gain hartuko dute aurkeztutako lanen egiletza eta originaltasunaren ardura, bai eta haien gainean hirugarrenen eskubiderik ez egotearena eta irudi-eskubideengatik egin daitekeen edozein erreklamazioarena ere.
Egileek Bizkaiko Ordezkaritzari kalterik ez egiteko betebeharra dute. Parte hartzeak oinarri hauek osorik onartzea dakar. Oinarri hauetan aurreikusi ez den guztian, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzak bidezkoa dena ebatziko du.