“Bero-uharteak-Islas de Calor” Bilbon
Nazioarteko Ideia Lehiaketaren ikasle eta arkitekto gazteentzat*
BIA Urban Regeneration Forumek nazioarteko Ideia Lehiaketaren laugarren edizioa deitu du ikasle eta arkitekto gazteentzat, hiri finkatuaren hiri-berroneratzea eta -eraldaketa sustatzeko.
Ideia Lehiaketaren helburua da Bilbon dauden bero-uharteei lotutako arazoak konpontzeko proposamenak egitea.
Bero-uharteak, batez ere gauez sortzen dira, hiriguneetako tenperatura inguruko landa-eremuetakoa edo aldirietakoa baino nabarmen altuagoa denean. Diferentzial termiko horrek erraz gaindi ditzake bost gradu zentigraduak baldintza jakin batzuetan. Fenomeno honen ondorioak ondoez termikotik harago doaz: zuzenean eragiten dio osasunari, airearen kalitateari, energia-kontsumoari, hiri-biodibertsitateari eta ekitate sozialari.
Jarduketa-eremua Bilbo Hiriko 8 Barruti Nagusiek osatzen dute: Deustu, Uribarri, Otxarkoaga/Txurdinaga, Begoña, Ibaiondo, Abando, Errekalde eta Basurtu/Zorrotza. Parte-hartzaileek barrutietako eremu jakin bat edo barruti jakin bat aukeratu behar dute, edo barruti guztietan aplika daitezkeen esku-hartzeak proposatu.
* Lehiaketa arkitekturako ikasleei edo duela gutxi arkitekturako tituludunak direnei zuzenduta dago (gehienez 2 urte lehiaketa entregatzen den egunera arte, titulua lortzen den egunetik kontatzen hasita).
Proposamenak 2026ko apirilaren 30eko 24:00ak arte aurkeztu ahal izango dira (ordu lokala)
EPAIMAHAIAREN ERABAKIA
Bilbo, 2026ko maiatzaren 19a
“Bero-uharteak – Islas de calor en Bilbao” lehiaketari dagokionez —BIA Urban Regeneration Forumaren VII. edizioaren barruan garatu da—, kide hauek dituen epaimahaiak:
- Jose María Gonzalez Pinto jauna. EHAEOko dekanoa
- Pablo Nistal Curto jauna. Bizkaiko EHAEOko presidentea
- Pablo Isusi Aburto jauna. Bilboko Udaleko Obra Publiko eta Zerbitzuen Saileko Bizi Kalitate eta Jasangarritasuneko zuzendariordea.
- Esther San Martin andrea. Bizkaiko EHAEOko bisa-kidea
- José Antonio García Ares jauna. Arkitektoa eta Foster + Partners enpresako bazkidea
- María Pia Fontana andrea. mayorga+fontana arquitectura elkarteko bazkide sortzailea. Proiektu Arkitektonikoetako irakaslea UPCn
- Miguel Mayorga jauna. mayorga+fontana arquitectura elkarteko bazkide sortzailea. Hirigintzako irakaslea UPCn
- Esperanza Marrodán andrea. Arkitekturan doktorea, Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Fakultateko Teoria, Proiektuak eta Hirigintza saileko irakaslea. Hiri-diseinua, berroneratzea eta paisaia.
- Arantzazu Luzarraga andrea. Arkitekturan doktorea eta paisajista, irakaslea eta ikertzailea EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan
Sariak eman gabe utzi ditu, uste baitu lan bakar batek ere ez duela betetzen epaimahaiaren irizpidera egokitzen den kalitate-baldintzarik, oinarrietako l) puntua kontuan hartuta. Halaber, eskerrak ematen dizkie parte-hartzaileei BIA KLIMA 2.0 topaketaren gaiaren inguruan erakutsi duten interesagatik, eta BIAren etorkizuneko jardueretan parte hartzen jarraituko dutela espero du.
