Programa Zehatza
19:15
Aurrez aurre eta Streaming izena eman aurretik EHAEO-ren Bizkaia Aretoan
Ekitaldiaren inaugurazioa
Patxi Chocarro – EHAEOko dekanoa
Asier Benavides – EHAEOko bizkaiko ordezkaritzako presidentea
19:35
Hitzaldia
INÉS SÁNCHEZ DE MADARIAGA, arkitektoa
Inklusioaren erronka XXI. mendeko Europako hirietan
Hiri Agenda Berriak “ez utzi inor atzean” esapidea erabiltzen du eslogan gisa, eta Garapen Jasangarrirako 2030 Agendak, berriz, antzeko ideia bat nabarmentzen du, 2011ko GJHn berariaz jasota dagoen hiri- eta lurralde-garapenean islatzen diren helburu tematiko batzuei dagokienez. Nola uler ditzakegu, XXI. mendearen lehen laurden honetan, pandemia baten ondoren eta Europan gerra baten erdian egonda, topaketa honen antolatzaileek “inklusioaren erronkatzat” jo dutenak dituen inplikazio urbanistikoak? XX. mendearen bigarren erdian, Europako hiriek lortu zuten munduko toki gehienetan oraindik lortzeke dagoena: hirietan garraio publikoko sistema onak izatea, mota guztietako ekipamenduak, espazio libreak, eta etxebizitzaren eskaintza arrazoizkoa, nahiz eta, oro har, garestia izan. Gure hiriek eskaintzen duten ongizate materialaren maila inbidiatzeko modukoa da munduko gainerako lekuetan, baina, hala ere, beharrezkoa da inklusioaren erronkaz hitz egitea. Hitzaldi honetan argudiatuko dut nola gure hirietan inklusioaren erronkari heltzeak ikuspuntua zabaltzea eskatzen duen, lagun-talde desberdinen bizitza-errealitate bereziak kontuan hartzeko, pertsonen eguneroko bizitzari emandako erantzunetan ardaztutako hirigintza lortzeko.
Hitzaldiak
Egin klik hizlari bakoitzaren izenean bere informazioa ikusteko
1. Berreskurapen-funtsak
10:00
Berreskurapen-funtsek premia gehien duten tokira joan behar dute: auzo ahuletara
20´ AGUSTÍN HERNÁNDEZ AJA, arkitektoa
Berreskurapen-funtsek baliagarriak izan behar dute hiri-desberdintasuna lehengoratzeko eta hiria berriro orekatzeko. Espainiako hirietan ia mila auzo ahul daude, ekipamenduen defizitarekin, kalitate txarreko etxebizitzekin (pobrezia energetikoarekin) eta aukera-gabezia endogenoekin. Aukera-gune gisa aurkezten dira, Europa berdintasunezko gune jasangarriago bihurtu nahi duten funtsak inbertitzeko.
10:25
ORAIN Otxar, hiri-berroneratzeko esperientzia Bilbon
20´ TXARI VALLEJO, arkitektoa
Opengela Euskadin hirien birsorkuntza zabaltzea ardatz duen egitasmoa da. Horretarako, kontzeptu berri bat erabiltzen du: auzo-bulegoak, lehiatila-bakarra bezala arituko direnak auzokideak artatzeko. Auzo bakoitzeko bulegoak (Opengela) eraikinen birgaitze integralarekin zerikusia duten kudeaketak zentralizatzen ditu: agiriak betetzea eta aurkeztea, lanetan arituko diren gremioekin harremanetan jartzea, dirulaguntzen kudeaketa… Egitasmo hau Europar Batzarraren Horizon 2020 programak finantziatu du, eta bi auzotan hasi du froga pilotua: Otxarkoaga (Bilbo) eta Txonta (Eibar).
2. Erabilera eta berdintasunerako espazio berriak
10:50
Auzo ahulak kohesio-politikaren fokuan?
20´ SONIA DE GREGORIO, arkitektoa
Auzo ahulak “Europa” mailako arazoa dira, eta EBren Kohesio Politikaren arreta jaso dute laurogeiko hamarkadatik. Une horretan hasi ziren abian jartzen toki horien hiri-berroneratzerako lehen programak. Aurkezpen honek ikuspegi orokor bat emango du gai honi kohesio-politikatik azken hamarkadetan nola erantzun zaion azaltzeko, ikasitako lezioak eta oraingo unea ardatz hartuta.
11:15
Espazio publikoa, desberdintasun-gune gisa
20´ JOSÉ MANSILLA LÓPEZ, antropologoa
Narratiba hegemonikoak orain espazio publiko deitzen dena aurkeztu ohi digu berez positiboa den eremu gisa, politika aurrerakoien ondorioz, baina espazio horrek ezinbestez erakutsi behar du hirietan ehuntzen diren harreman sozialen errealitatea, eta hor desberdintasuna, bazterketa eta gatazka soziala dira nagusi.
11:40
Lurralde-desberdintasunaren aurkako tresna eraginkorrak
20´ IGNACIO DE LA PUERTA RUEDA, Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendaria
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren, Hirigintzaren eta Hiri-berroneratzearen kudeaketak abiatutako esperientzia.
12:30
Mahai-ingurua
Eztabaida + dinamizazio-bideoa + eztabaida + galderak
Lau bloketan banatuta, eguneko azken gaiarekin lotuko da: “Erabilera eta berdintasunerako espazio berriak“. Ondoren, PEZESTUDIOren lanari buruzko bideo bat proiektatuko da, MAÉ DURANT VIDAL arkitektoak aurkeztua, eta, gero, eguneko lehen gaiari helduko zaio berriro: “Berreskurapen-funtsak”. Azken blokeak bertaratutakoen galderak izango ditu ardatz.
GORKA CUBES SAN SALVADOR DEL VALLE arkitektoa izango da moderatzailea, eta IDOIA LEGARRETA arkitektoa batuko da hizlariekin. Azken blokeak bertaratutakoen galderak izango ditu ardatz.
Dinamizazioa: Pezestudio
Nolakoa izango litzateke bere biztanleen parte-hartzeaz diseinatutako hiria? Nolakoa izango litzateke pertsonak eta bere ingurumena zaintzen dituen hiri bat?
CIUDAD BIÓTICA da Pezestudioren lan-esparrua. Emakumezko arkitekto eta diseinatzaileen talde honek modu zabal, iraunkor eta errealean eraldatu nahi du gaur egungo hiria diseinatzeko eta eraikitzeko era, hiri-eredu JASANGARRI, BIDEZKO, INKLUSUBO ETA BERRITZAILEAGOETARANZKO bidean.
Ez da egongo eraldaketa hori egiterik jardunbide, iruditeria eta bizimodu berriekin batera gauzatu ezean, herritarrak eta haien ingurunea prozesuen erdigunean jarrita.
Bizigune-eredu horretan, zeinean bizitza –eskala guztietan– erdigunean dagoen, lankidetzazko diseinuaren sormen-prozesu irekiak bitartekaritzarako, eraldaketarako eta ikaskuntzarako lanabes indartsuak izango dira.
Hitzaldiak
Egin klik hizlari bakoitzaren izenean bere informazioa ikusteko
3. Landa-inguruaren kudeaketa jasangarria
10:00
Landa-inguruan elkarrekin bizitzea, lankidetza eta jasangarritasuna sustatuz
20´ RUBÉN MENDEZ CEBRIÁN, Publizitateko eta Harreman Publikoetako lizentziaduna
Landa-ekosisteman jendea lankidetzan aritu da beti, premiak bultzatuta. Baserriaren konfigurazioa eraginkortasunik handieneko sistema izan da maila guztietan. Azken hamarkadetan, gorakada teknologikoaren eta kontsumoa eta bizitzaren indibidualizazioa sustatzen dituen aldaketa kulturalaren ondorioz, isolamendua agertu da, eta horrek gero eta ahultasun, abandonu eta eskasia gehiago, eta gero eta eraginkortasun falta eta tentsio handiagoa ekartzen ditu. Kontzientzia kooperatiboak berreskuratu nahi ditu landa-komunitatearen espiritua, lana eta bizipena, gure garaiari egokituta, hainbat eremu eta jardueratan konponbideekin aplikatzen baita. Gure espeziea, funtsean, soziala da, eta taldean bizi behar du, elkarrekiko laguntzaz, ikaskuntza eta ekarpena egiteko potentziala garatuko badu. Helburua da oreka eta jasangarritasun handiagoa lortzea ingurunearekin, eta harreman osasuntsuagoak eta egokiagoak bultzatzea pertsona eta erakunde guztientzat.
10:25
Hiria eta landa-ingurua: desberdintasun espazialak eta elkarri bizkarra emanda dauden lurralde desegituratuak. Azpiegitura berdearen bidez berriz konektatzeko aukerak
20´ ITXARO LATASA ZABALLOS, Geografian lizentziaduna
Hiria eta landa-ingurua —tradizioz osagarriak— elkarri bizkarra emanda daude gaur egun, liskar, zatiketa eta lurralde-desberdintasuneko prozesu jasanezin batean. Errealitate horren aurrean, arkitekturak eta lurralde-ezagutzako diziplinek konponbideak emateko erronka dute, lurralde zatikatu horiek berriz konektatzeko –”josteko”– eta adiskidetzeko; azpiegitura berdea tresna eta aliatu egokia izan daiteke zeregin horretan.
4. Landa-inguruaren / hiriaren arteko oreka
10:50
NG motako banda zabala barreiatutako herriguneetan zabaldu dadin bultzatzea
20´ GORKA ESTEBEZ MENDIZABAL, Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna
Biztanle-unitateetan dagoen eten digitala arindu nahi da, bereziki nabarmena baita landa-eremuetan; izan ere, operadoreek normalean ez dute esku hartzen, eta desoreka handiagoa sortzen da konektagarritasunari dagokionez, biztanle gutxiago dituzten udalerrietako (edo gune isolatuetako) eta biztanle gehien dituzten udalerrietako pertsonen artean.
Argazkia: María Jesús Esteban
11:15
Landa-inguruaren erronka kudeaketa energetikoan: makroproiektuak vs komunitateak
10´Guzman Landa Komunitatea – RAÚL PARÁMO FLORES, soziologoa eta pedagogoa
Eztabaidaezina da landa-inguruaren eta hiri-inguruaren artean azpiegitura eta zerbitzu aldetik dagoen desberdintasuna. Energiaren arloan, iturri berriztagarrietara igarotzeko trantsizioaren erronkak desberdintasun-modu berri bat sortu du: landa-inguruko eskala handiko garapenak (eolikoak eta fotovoltaikoak) errealitate berri bat dira, eta paisaia, lurrarekiko harremanak, ekonomia eta ingurumena aldatzen dituzte. Ponentzia honetan, landa-komunitate energetikoaren kasu praktiko bat erakutsiko da, hustutako Espainian sortua, 100 biztanletik beherako herri batean. Horrez gain, komunitate energetikoen rolaz eztabaidatuko da, energia berriztagarrietara igarotzeko trantsizioan potentzial handia duen aldaketa-faktore gisa.
11:25
Eguzkia solidarizatzen
10´Hiri-komunitatea Valentzian – VICENT RIPOLL CATALÁ, irakasletzako diplomaduna
Energetikoki autosufizientea eta jasangarria den eskola izan nahi dugu. Laguntza eman nahi dugu pobrezia energetikoa desagerrarazteko, komunitate energetiko solidarioa eratuz. Instalazio fotovoltaikoak energia sortuko du ikastetxearentzat —eraginkortasun energetikoaren adibide bat—, eta gainerakoa lagungarria izango da 27 familiaren argiaren faktura %50 murrizteko, elkartasunean hezten.
11:40
20´ Mª ELENA LACILLA LARRODÉ, arkitektoa
Enkarterriko eskualdea biziberritzeko proposamenak espainiako hiri-agendaren barruan
Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako Arkitektura Ikasketen Graduko bosgarren mailan ematen den Urban Regeneration irakasgaian –Hiri Pproiektuaren Kudeaketaren Aipamenaren barruan–, Enkarterriko eskualdea landu da. Espainiako Hiri Agendaren esparruan, azterketa-lekuaren azterketa eta diagnostikoa egin da, eskualdea osatzen duten udalerri guztien datu deskriptiboetan oinarrituta, eta Enkarterriko hiri-berroneratze integralerako proposamenak egin dira, Espainiako Hiri Agendak berak aurkezten dituen hamar helburu estrategikoei jarraikiz. Txostenak azterketa- eta diagnostiko-prozedura osoaren aurkezpena jasotzen du, bai eta irakasgaia garatu bitartean eta BIA Biltzarrean egindako workshopean landutako berroneratzeko ekintzen azalpena ere.
12:30
Mahai-ingurua
Eztabaida + dinamizazio-bideoa + eztabaida + galderak
Lau bloketan banatuta, eguneko azken gaiarekin lotuko da: “Landa-inguruaren / hiriaren arteko oreka“.
Gero, TALLER DE 2-ren lanari buruzko bideo bat proiektatuko da, Alvaro Martín Fidalgo arkitektoak aurkeztua, eta, horren ondoren, eguneko lehen gaiari helduko zaio berriro: “Landa-inguruaren kudeaketa jasangarria“. Azken blokeak bertaratutakoen galderak izango ditu ardatz.
Arkitektoa den eta ETSAUN-UNen Paisaia eta Ingurumeneko graduondoa duen ARANTZAZU LUZARRAGA ITURRIOZ izango da moderatzailea, eta EHUn Ingeniaritza Termikoan doktorea den KOLDO MARTIN-ESCUDEROk eguneko hizlariekin bat egingo du.
Dinamizazioa: TALLERDE2
Prebentzioko eta eraberritzeko akupuntura-estrategiak
Hiria eraberritzeko esperientziak planteatzen dira, udal- eta auzo-lankidetzen bidez sortzen direnak, urrituz doazen testuinguruetan. Asmoa da horren bidez gabezia demografikoak berrorekatzea, erakargarritasun berria helaraztea biztanle berriei, eta, azken batean, bertan bizi direnen eguneroko bizitza hobetzea, belaunaldi arteko komunitate zoriontsuak izateko.
19:15
Euskalduna Jauregia – Aurrez aurre gonbidapenarekin
BIA 2022 sariaren aurkezpena
Asier Benavides
Agurra eta ekitaldiaren itxiera Asier Benavides eta Patxi Chocarroren eskutik
20:30
Euskalduna Jauregia – Aurrez aurre gonbidapenarekin
BIA 2022 Saria
Omenaldia Lluís Comeroni