
PHOTO-BIA argazki lehiaketako hirugarren edizioa deitu da:
Hurbileko hiria:
hau da nire etxea, hau da nire hiria
Edozein adinetako herritarrek (adin nagusikoek edo lagundutako adingabeek) euren bizitza ingurunea eta Bilboko euren barrutia erakusteko proposamena egiten da: hiria etxetik ikusita, hiria euren auzoa da, hiriko lekurik jendetsuenak.
Zuen begiraden bidez ezagutuko dugu Bilbo. Lehiaketaren eremua Bilboko hiria izango da.
Lehiakideak:
Lehiaketaren gaiari buruz duten ikuspegia modu horretan adierazi gura duten guztiek parte hartu ahal izango dute.
Antolatzaileek eta marketin edo/eta sustapen zerbitzuak ematen dituzten enpresek ezin izango dute lehiaketa honetan parte hartu, ezta sariaren hartzekodun izan ere.
Aurkezpena
- Argazkiak originalak izango dira, eta euskarri digitalean aurkeztuko dira, 300 dpi-ko (hazbeteko pixelak) kalitatearekin, zuri-beltzean edo koloretan. Erakusketarako aurrez hautatutako irudiak argazki-paperean inprimatuko dira, 5 milimetroko lodiera duen luma-kartoizko euskarrian, markorik jarri barik, 50 x 70 cm-ko neurriekin (euskarria eta irudia). Nolanahi ere, COVID-19aren egoera dela-eta ezin bada erakusketa fisikorik egin, erakusketa webgunean egingo da.
- Irudiaren gehieneko tamaina (8268 X 5906) pixelekoa izango da.
- Parte-hartzaile bakoitzak gehienez ere hiru argazki bidali ahalko ditu.
- Egileak irudien kopia bat euskarri digitalean gorde beharko du, formatu fisikoaren pareko kalitatea bermatuko duen definizioarekin, saritua izanez gero, erakundeari jende aurrean zabaldu dezan helarazteko.
Mezu elektronikoak informazio hau jaso beharko du:
- Goiburua.
- Lehiatzailearen datu pertsonalak (izena, abizenak, NAN, helbidea, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia).
- Bilboko zein barrutitik hartzen duten parte.
- Irudiaren kokapena (eraikina, helbidea eta google maps koordenatuak).
Epea
Lanak entregatzeko azken eguna 2020ko abenduaren 21a, astelehena, izango da, 13:00etan.
Entregatzeko modua
Lanak helbide elektroniko honetara bidali behar dira: fotobia@biarchitecture.org. Mezua bidaltzen den eguna izango da erakundeak erregistratuko duena.
Sariak*
Sari hauek ezarri dira:
- Argazki onenaren sari bat: 600€.
- 8 accesit, barruti bakoitzeko bat, argazki onenari: 250€ + arkitektura liburuak.
- Publikoaren sari berezi bat: 300€
*Adingabeen kasuan, saria ez da dirutan emango, papergintzako materiala erosteko kupoi baliokidean baizik.
Publikoaren sare berezi
2020ko abenduaren 23tik 2021eko urtarrilaren 23ra, biarchitecture.org webgunean ikusgai egongo dira aurkeztutako argazki guztiak. Boto telematikoa eman ahal izango da 2021eko urtarrilaren 23ra arte, orri horretan.
Epaimahaia
Epaimahaia izen handiko arkitektoek edo argazkilaritzarekin zerikusia duten beste profesional batzuek osatuko dute. Epaimahaiak ezin izango ditu sariak esleitu gabe utzi, eta, era berean, ordainsaririk gabeko bi akzesit ere eman ahal izango ditu. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Epaimahaia koaderno onenak aurretik aukeratzeaz arduratuko da, aurretik ezarritako egunetan Arkitektoen Euskal Elkargoaren Bizkaiko Ordezkaritzan BIA ESPAZIOAN guztiak erakutsi ezin baditu.
Epaimahaiaren sarien epaiak eta herri-bozketa bidezko sarien epaiak urtarrilaren 27ean 13:00etan argitaratuko dira.
Sarien banaketa
Sari-banaketa 2021eko otsailean izango da.
Saritatuko lanak
Aurkeztutako argazki guztiak Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzaren esku geratuko dira, eta hark argitaratu edo erreproduzitu ahal izango ditu, denbora eta leku mugarik gabe.
Oharrak
Egileek euren gain hartuko dute aurkeztutako obren egiletzari eta originaltasunari buruzko ardura, eta baita hirugarrenek obra horien gainean eskubiderik ez izateaz eta irudi-eskubideengatik egin daitekeen edozein erreklamazioz ere.
Parte hartzeak oinarri hauek osorik onartzea dakar. Oinarri hauetan aurreikusi ez den guztian, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzak dagokiona ebatziko du.
Babeslea
