
Urban recuperation forum, bia 2022 egitasmoaren v. Edizioaren esparruan, photo-bia lehiaketaren iv. Ediziorako deialdia egin da, honako izenburu honekin:
Hiri ikusezinak:
Bizi – bizi-habitata – bizilaguna
Photo Bia lanak aurkezteko epe berria. Urtarrilaren 12ra arte luzatzen da
Edozein adinetako herritarrek aukera izango dute beren argazkiekin lurralde, hiri edo landa-ingurune bateko biztanle gisa bizi-inguruneari buruz egiten duten irakurketa erakusteko. Bizi-espazio gisa begien aurrean duten hiria, gizakiz osatutakoa, erakusteko.
Biztanleen bizitzen batura den hiria, hiri ikusezin pertsonalen batura dena
Lehiaketaren esparrua: Bilbo/Bizkaia
Lehiakideak:
bitarteko honen bidez lehiaketaren gaiari buruzko ikuspegia adierazi nahi duten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute.
Ezin izango dute lehiaketa honetan parte hartu ez antolatzaileek, ez eta horiei marketin- edota sustapen-zerbitzuak ematen dizkieten enpresek ere; ezin dira izan, halaber, sariaren hartzekodun.
Parte hartzeko kategoria bakarra izango da.
Aurkezpena
- Argazkiak originalak izango dira, eta euskarri digitalean aurkeztuko dira, 300 dpi-ko (hazbeteko pixelak) kalitatearekin, zuri-beltzean edo koloretan. Erakusketarako aurrez hautatutako irudiak argazki-paperean inprimatuko dira, 5 milimetroko lodiera duen luma-kartoizko euskarrian, markorik gabe, eta 50 x 70 cm-ko neurriekin (euskarria eta irudia).
- Irudiaren gehieneko tamaina (8268 x 5906) pixelekoa izango da.
- Lehiakide bakoitzak argazki batekin edo bi argazkiz osatutako multzo batekin (argazkiek lotura izan behar dute elkarrekin) parte hartu ahal izango du. Biek batera hartuko dute parte lehiaketan.
- Egileak irudien kopia bat euskarri digitalean gorde beharko du, formatu fisikoaren pareko kalitatea bermatuko duen definizioarekin, saritua izanez gero erakundeari helarazteko eta hark jendaurrean zabaldu dezan.
Mezu elektronikoak informazio hau jaso beharko du:
- Goiburua.
- Lehiakidearen datu pertsonalak (izena, abizenak, nana, helbidea, helbide elektronikokoa eta telefono zenbakia).
- Irudien kokapena.
Epea
Lanak aurkezteko azken eguna 2023ko urtarrilaren 12a izango da, osteguna, 13: 00etan
Lanak aurkezteko modua
Lanak helbide elektroniko honetara bidali behar dira: fotobia@biarchitecture.org. Mezua bidaltzen den eguna izango da erakundeak erregistratuko duena.
Sariak
Sari hauek ezarri dira:
- Bi argazkiz ostutako multzo onenaren saria: 600 €.
- Argazki onenaren saria: 350 €+ arkitekturari buruzko liburuak.
- Publikoaren sari berezia: 250 €.
*Adingabeen kasuan, saria ez da dirutan emango; papergintzako edo liburu-dendako materiala erosteko kupoi baliokidea emango da.
Publikoaren sari berezia
2023ko urtarrilaren 12tik aurrera, aurkeztutako argazki guztiak biarchitecture.org webgunean jarriko dira ikusgai. Boto telematikoa eman ahal izango da 2023ko otsailaren 12ra arte, orrialde horretan.
Epaimahaia
hiru kidek osatuko dute epaimahaia: argazkilariak edota argazkilaritza lanbide duten arkitektoak izango dira. Epaimahaiak ezin izango ditu sariak esleitu gabe utzi, hautagairik aurkezten ez bada behintzat, eta, era berean, bi accesit ere eman ahal izango ditu. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Epaimahaiak ezin izango dizkio inola ere bi sari esleitu parte-hartzaile berari, nahiz eta haren lana aipamen batekin nabarmendu ahal izango den.
Epaimahaia arduratuko da euskal herriko arkitektoen elkargoaren bizkaiko ordezkaritzako bia gunean (Mazarredo zumarkalea 69, Bilbo) erakutsiko diren 20 irudi onenen lehen hautaketa egiteaz.
Sari-banaketa
Sari-banaketa 2023ko martxoan izango da.
Aurkeztutako lanak
Saritutako eta erakusketarako hautatutako argazkien egileek EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzari lagatzen dizkiote sustapen- edo kultura-xedeei dagozkien erabilera-, hedapen-, banaketa-, jendaurreko komunikazio-, erakusketa- eta erreprodukzio-ahalmenak, denbora- eta lurralde-eremua mugatu gabe eta argazkiak manipulatu edo aldatu gabe. Ez dira manipulaziotzat ez aldaketatzat hartuko argazkiak EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzaren argitalpenetara –inprimatuak edo/eta digitalak–, sare sozialak barne, egokitzeko egin behar diren aldaketak; Ordezkaritzak, argazkien euskarri, izaera edo estetikagatik beharrezkoa edo gomendagarria denean, aldaketa horiek egiteko ahalmena dauka. Ordezkaritzak, besteak beste, eta salbuespenik gabe, BIAren erakusketa, web eta argitalpenetan sartu ahal izango ditu argazkiak. Nolanahi ere, argi eta garbi adierazi behar dira egilearen izen-abizenak.
Ondorioz, saritutako argazkiak eta argazki finalistak edozein euskarritan agertu ahal izango dira, editatuta, inprimatuta edo digitalki, bere jardueren antolaketari eta zabalkundeari lotuta, eta, betiere, lanaren egilea aipatuta. Aurkezten diren lanak beste egoera edo helburu batzuetarako erabili ahal izango ditu egileak, baldin eta kasu horietan espresuki adierazten badu lan horrek EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzaren Photo-Bia lehiaketan parte hartu duela.
Oharrak
Egileek beren gain hartuko dute aurkeztutako lanen egiletza eta originaltasunaren ardura, bai eta haien gainean hirugarrenen eskubiderik ez egotearena eta irudi-eskubideengatik egin daitekeen edozein erreklamazioarena ere. Egileek bizkaiko ordezkaritzari kalterik ez egiteko betebeharra dute.
Parte hartzeak oinarri hauek osorik onartzea dakar. Oinarri hauetan aurreikusi ez den guztian, euskal herriko arkitektoen elkargo ofizialaren bizkaiko ordezkaritzak bidezkoa dena ebatziko du.