
BIA-SKETCH 2020 koadernoko marrazki lehiaketaren hirugarren edizioa:
Hurbileko hiria:
hau da nire etxea, hau da nire hiria
Adin guztietako herritarrek euren irudiekin euren bizitza ingurunea eta Bilboko euren barrutia erakusteko proposamena egiten da: hiria etxetik ikusita, hiria euren auzoa da, hiriko lekurik jendetsuenak. Zuen begiraden bidez ezagutuko dugu Bilbo.
Lehiaketaren eremua
Bilboko hiria izango da.
Lehiakideak:
Lehiaketaren gaiari buruz duten ikuspegia modu horretan adierazi gura duten guztiek parte hartu ahal izango dute.
Antolatzaileek eta marketin edo/eta sustapen zerbitzuak ematen dituzten enpresek ezin izango dute lehiaketa honetan parte hartu, ezta sariaren hartzekodun izan ere.
Kategoriak:
Lau kategoria ezarri dira:
- 3 – 12 urte
- 13 – 18 urte
- 19 – 65 urte
- 65 urtetik gorakoak
Garapena eta aurkezpena
Datak:
– Koadernoak zigilatzea, 2020ko abenduaren 14a, astelehena.
Parte-hartzaileek BIA 2020ren egoitzatik pasatu beharko dute, marrazketa-koadernoa zigilatu diezaieten; Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren Bizkaiko Ordezkaritzan dago, Bilboko Mazarredo zumarkalean. Koadernoa parte-hartzaileak eraman beharko du.
– Koadernoak banatzea, astelehena, 2020ko abenduaren 21a.
Lehiakideek Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak Bilboko Mazarredo zumarkalean duen Bizkaiko Ordezkaritzan dagoen BIA 2020ren egoitzatik pasa beharko dute, euren marrazki-koadernoa entregatzeko.
Ordutegia: De 10 a 19h.
Teknika:
Teknika librea izango da, baina marrazketa teknika lehorrak, arkatza edo koloretako arkatzak, besteak beste, erabiltzea gomendatzen dugu.
Sariak*
Kategoria bakoitzeko 2 sari + publikoaren sari berezi 1 banatuko dira:
- Marrazki koaderno onenaren 4 sari: 600€.
- Marrazki onenaren 4 sari: 250€ + arkitektura liburuak.
- Publikoaren sari berezi 1:300€.
*Adingabeen kasuan, saria ez da dirutan emango, marrazketarako materiala erosteko kupoi baliokidean baizik.
Epaimahaiak
Epaimahaia ospe handiko arkitektoek edo Arte Ederretako beste profesional batzuek osatuko dute. Epaimahaiak ezin izango ditu sariak esleitu gabe utzi, eta, era berean, ordainsaririk gabeko bi akzesit ere eman ahal izango ditu.
Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Epaimahaia koaderno onenak aurrez aukeratzeaz arduratuko da, Arkitektoen Euskal Elkargoaren Bizkaiko Ordezkaritzan BIA ESPAZIOAN guztiak erakutsi ezin baditu.
Epaimahaiaren sarien epaiak eta herri-bozketa bidezko sarien epaiak urtarrilaren 27ean 13:00etan argitaratuko dira.
Publikoaren sari berezi
2020ko abenduaren 23tik 2021eko urtarrilaren 23ra, biarchitecture.org webgunean ikusgai egongo dira aurkeztutako koaderno eta marrazki guztiak. Boto telematikoa eman ahal izango da 2021eko urtarrilaren 23ra arte, orri horretan.
Sarien banaketa
Sari-banaketa 2021eko otsailean izango da.
Saritutako lanak
Saritutako koadernoak eta marrazkiak Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzaren esku geratuko dira, eta hark argitaratu edo erreproduzitu ahal izango ditu, denbora eta leku mugarik gabe.
Oharrak
Egileek euren gain hartuko dute aurkeztutako obren egiletzari eta originaltasunari buruzko ardura, eta baita hirugarrenek obra horien gainean eskubiderik ez izateaz eta irudi-eskubideengatik egin daitekeen edozein erreklamazioz ere.
Parte hartzeak oinarri hauek osorik onartzea dakar. Oinarri hauetan aurreikusi ez den guztian, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzak dagokiona ebatziko du.
Babeslea
