Hizlariei buruzko informazioa
1. Hiri irisgarria

Guztiontzako irisgarritasuna
Paz Martin Rodríguez, Arkitektoa (ETSAUN). Amsterdameko Berlage Instituteko Arkitektura masterreko tituluduna.
Arkitektura Proiektuak III eta Ikasketa Amaierako Proiektua irakasgaien irakasle elkartua izan da Europar Unibertsitatean eta TUDelft unibertsitatean, eta irakasle gonbidatua nazioarteko zenbait eskolatan.
2003az geroztik, FÜNDC bulegoaren zuzendaria da, Cesar Garcíarekin batera. Roterdamen sortu zen bulegoa, baina Madrilen kokatuta dago, gaur egun, eta obrak burutu ditu eta garatzen ari da Txinan, Suitzan, Italian, Holandan, Frantzian eta Espainian, eta nazio nahiz nazioarteko aitortza lortu du haren ibilbideak.
2015ean, BBVA Fundazioaren Kultura Ikertzaile eta Sortzaileentzako Leonardo beka jaso zuen, proiektu honi esker: “DISEÑO PARA TODOS, Arquitectura y tercera edad”. Lan horretan, zahartzaroak bete beharko lukeen espazioaren birbalorizazio, eguneratze eta bistaratze arkitektoniko eta urbanoa proposatzen du. 2017az geroztik, Fundación Arquitectura y Sociedad fundazioaren “Tercera edad, Los retos de la Arquitectura” programaren arduraduna da, bai eta Proyecto de innovación arquitectónica envejezANDO (rural y urbano) proiektuaren zuzendaria ere.

Mugikortasuna eta irisgarritasuna, gaur egun: unibertsaltasuna jomuga
Mercedes Fernández Urcey, Arkitektoa(ETSAUN). Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzako EATen eta Irisgarritasunaren Arloaren arduraduna; era berean, Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluaren (ISEK) idazkaritza funtzioak ere betetzen ditu.
Euskoregite plataformaren ezarpenaren arduraduna da, eta Irisgarritasun Unibertsalaren Euskadiko Estrategia garatzeko EAErako Irisgarritasun Unibertsalaren Ekintza Plana prestatzen parte hartzen ari da, gaur egun.


2. Hiria, mugikortasun jasangarrirantz

Mugikortasuna, hiri erresiliente baterako derrigorrezko igarobidea
Mauro Gil-Fournier Esquerra, Arkitekto doktorea, ikertzailea, irakaslea eta Arquitecturas Afectivasen sortzailea.
Hainbat proiekturen sortzailekide izan da, hala nola Estudio FAM (2002), Estudio SIC (2009) eta Vivero de Iniciativas Ciudadanas VIC (2008). Madrilgo Mares hiri erresilientziako programaren zuzendarikide izan da (2017-19), Urban Innovative Actions program (UIA) programaren barruan.
Lanak aurkeztu ditu nazioko eta nazioarteko foro hauetan, besteak beste: Venice Architecture Biennale (2018), Oslo Architecture Triennale (2016), Householding Fair Bauhaus-Dessau (2015), Lisbon Architecture Triennale (2013) eta Rome Public Space Biennial (2013). Hainbat sari jaso ditu: Detail Prize, Bauwelt Price, AR Awards for emerging architecture sariketako finalista, FAD sariak, Mies Van der Rohe, etab.
“Hacemos arquitectura con placer.”

Futuro de la intermodalidad en relación con los cambios de demanda y a las características de los usuarios
Oriol Marquet Sardà, Geografiako doktorea. Lurralde eta Biztanleriaren Ikasketetako masterduna, Lurralde Antolamenduaren espezialitatean.
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko GEMOTT (Grupo de Investigación en Movilidad Transporte y Territorio) taldeko Mare Curie ikertzailea da. ISGlobal Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuan eta North Carolina State Universityko Center for Geospatial Analytics zentroan lan egin du.
Haren ikerketek garraiobideen erabileraren bereizgarriak dituzte oinarri; arreta bereziz aztertzen du mugikortasun aktiboa eta hiri inguruneek garraiobide justu, osasungarri eta iraunkorragoak egituratzen nola lagun dezaketen.
Mahai inguruko lehen jardunaldia

Julia Goula Mejón Equal Saree estudioaren (2010) sortzailekidea da. ETSAB-UPC eskolako Arkitektura titulua eskuratu zuen (2013). EqualSareen garatu duten proiektu bati buruzko bideoa aurkeztuko du: “Remodelación Plaza Baró”.
Equal Saree Bartzelonan kokatutako emakumezko arkitekto eta ikertzaile talde bat da. Ikuspegi feminista oinarri harturik, espazio inklusiboak diseinatzen dituzte, espazio horiek bizi dituzten pertsonekin batera, ko-sorkuntzaren bidez.
Partaidetza metodologiak eta metodologia berritzaileak erabiltzen dituzte pertsonak kokatzeko hiri eraldaketen erdigunean.Hiri espazio eta arkitekturako proiektuak garatzen dituzte, partaidetza prozesuak diseinatzen eta bideratzen dituzte, eta prestakuntza eta sentiberatze ekintzak egiten dituzte.
2014an, ikerketa bat hasi zuten eskoletako jolaslekuetako desberdintasunei buruz, eta “El patio de la escuela en igualdad” lana argitaratu zuten 2019an.

Patxi J. Lamíquiz Daudén, Arkitekto Doktorea (UPM M.Sc.-UCL). DUYOT-UPMeko irakaslea, EHAEOko kidea, eta ohiko hizlaria, mugikortasun jasangarri, hiri plangintza eta oinezkoei buruzko foroetan.
Gaur egun, Madrilgo Udalarentzako “Análisis de Alternativas para la Implantación de un Eje Ciclista en el Paseo de la Castellana” ikerketa zuzentzen dihardu.
Aurreko bere lanen artean, nabarmentzekoa du arlo honetako hiru dokumentu berritzaileren egilekidetza: “La Ciudad Paseable. Recomendaciones para un planeamiento, un diseño urbano y una arquitectura considerado con los peatones” (2009, CEDEX); “Mugikortasun Iraunkorreko Udal Planak egiteko Gida Praktikoa” (Eusko Jaurlaritza, 2003); eta “Instrucción para el diseño de la Vía Pública” (Madrilgo Udala, 2000).
COTA CERO ESTUDIOS URBANOS Y TERRITORIALES S.L.P.ren bazkide-sortzailea da, 2009az geroztik.

Asier Santas Torres, Arkitektoa (ETSAUN). Unibertsitateko Ikasketa Amaierako Bigarren Sari Nazionala eskuratu zuen. 2003an, arkitekto doktorearen titulua lortu zuen, Cum Laude kalifikazioarekin, Bilboko hirigintza eta etxebizitzari buruz egindako ikerketari esker.
1998tik 2007ra, ETSAUNeko Hiri Diseinu eta Hirigintza irakaslea izan da, eta, gaur egun, eskola hartako Teoria, Proiektuak eta Hirigintza Saileko kidea da. 2017tik, Arkitekturako Graduko Hiri Proiektuaren Kudeaketako Aipamenaren arduraduna da, eta CityLab Bilbao proiektua zuzentzen du 2019az geroztik.
2003an, Suárez Santas Arquitectos sortu zuen, Luis Suárezekin batera; bertan, arkitektura eta hiri proiektuan, ikerketan eta irakaskuntzan oinarrituriko jarduera profesionala garatzen dute. Eusko Jaurlaritzak antolatutako “Housing the Basque Country 1981-2018” erakusketaren komisarioa izan da.

Silvia Urra Uriarte, Arkitektoa (ETSASS). TECNALIA RESEARCH & INNOVATIONeko ikertzailea da, duela 13 urtetik, Building Technologies atalean.
10 urtetik gorako esperientzia du eraikuntzarekin eta biztanleriaren zahartzearekin loturiko I+G proiektuetan; eraikitako parkearen errealitatea aztertu du, herritar egoiliarren premien ikuspegitik, eta irisgarritasun eta diseinu unibertsalarekin eta eraikuntza eta teknologia soluzio berriekin loturiko gaiak lantzen ditu.
ECTPko Active Ageing & Design batzordeko kontseilu exekutiboko kidea da, baita EIP-AHAren D4 taldeko kidea ere. Gaur egun, H2020 Homes4Life programaren europar proiektua koordinatzen ari da, eta SmartEnCity proiektuaren koordinazio taldeko kidea da.

Fernando Zubillaga, Software eta Elektronikako doktorea. Newcastle Upon Tyne Unibertsitatea, (Erresuma Batua).
Bere ibilbide profesionalean, Mondragon taldeko industria enpresetan, EP taldean eta BBKn lan egin du, baita Ikerlan, Innovalia eta Enginiering Design Center (UK) ikerketa zentroetan ere, eskualde, nazio nahiz nazioarteko berrikuntza proiektuak garatzen.
2014az geroztik Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterraren gerentea da; 2009an sartu zen klusterrean, Berrikuntza zuzendari gisa, eta taldeak eskualde, nazio nahiz Europako I+G+b proiektuekin bat egitea eta haietan parte hartzea bultzatu du.

Moderatzailea
Raquel Salcedo Campos, Herri Lanetako ingeniari teknikoa eta Mugikortasun Seguruko sailaren burua.
Berriki, Bilboko Udalaren Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana idazten parte hartu du (HMJP).
Gainera, lankidetzan aritu da Tokiko Mugikortasun Planean eta Eskola Bideen proiektuaren gidan, Umherri-Haurren Hirien Sarea ekimenaren barruan, Innobasquerekin. Ciudades a Pie foroan ere parte hartu du (2019).
3. Hiri eta landa paisaiaren bilakaera (Lurraldea)

Paisaia kulturalaren eraikuntza
Concha Lapayese Luque, Arkitekto doktorea. Masterschule Arkitekturan Städelschuleren eskutik (Frankfurt), eta Arkitekturan diplomaduna Environmental Studies espezialitatean, UCL’s Bartlett School of Architectureren eskutik. ETSAMen “Expoetsam” Erakusketa eta Kultura Arloaren zuzendaria da, non irakaslea baita Arkitektura Proiektuen Sailean.
Paisaia Kulturala Ikerkuntza Taldearen “Ekintza kontzeptualak paisaian” ikerketa-ildoaren zuzendaria da. Haren azken ikerketa-proiektuen artean hauek nabarmendu daitezke: “Mugako paisaiak: joan-etorriak Gibraltarko itsasartean” eta “Paisaia kulturala: meatze paisaiaren dimentsio berriak”; biak Darío Gazaporekin batera hasi ditu.
2006az geroztik, irakaskuntza-berrikuntzako jarduera bizian ari da paisaiaren proiektuaren inguruan, “Ekintza hibridoak paisaian” programaren baitan. 2012/13 ikasturteaz geroztik, Arkitektura Proiektu Aurreratuak masterreko Paisaiaren Arkitektura eta Hirigintza lerroaren arduraduna da.
“La construcción del paisaje: entre la interioridad y la exterioridad” liburua idatzi zuen. Gainera, ETSAMen Testu Akademikoen bildumaren koordinatzaile zientifikoa da.
1990az geroztik, Darío Gazaporekin ari da lanean, Madrilen.

La ciudad cambiante
Mar Santamaría Varas, Arkitektoa. 300.000 Km/s agentziako sortzailea (300000kms.net). Hirigintza agentzia hori Bartzelonan kokatuta dago, eta datu masiboek eta konputazio paradigma berriek lurralde diagnostikoa, hiri plangintza eta erabakiak hartzeko prozesuak hobetzeko ezagutza eskaintzen dituzten potentzialak ikertzen ditu.
Berriki, Kataluniako Urbanismo 2020 saria, Espainiako Urbanismo 2019 saria eta Europar Batasunaren S+T+ARTS Prize saria eskuratu ditu.


4. Ibai ibilgua, mugikortasunaren ardatz

Ibaiertzak lehengoratzea
Iñaki Alday Sanz, Arkitekturako dekano eta katedraduna (Richard Koch Chair) Tulane Universityko Arkitektura Eskola.
Paisajista eta urbanista da, Margarita Joverrekin batera, aldayjover arquitectura y paisaje bulegoa sortu zuen; bulego horretan, diziplina anitz lantzen dituzte, berrikuntzara bideratuta, eta arkitektura eta paisaia publikoen proiektuak sortzen dituzte, toki bakoitzaren berezitasunetatik abiatuta.
Haren lana bereziki ezaguna da, aitzindari izan delako ibaiaren eta hiriaren arteko erlaziora hurbiltzeko modu berrietan, non uholdea eta beste dinamika natural batzuk bihurtzen baitira espazio publikoaren eta eraikinaren parte, “hondamenaren” kontzeptua alboratuta.
Irakasle elkartua izan zen Valleseko Arkitektura Eskolan, eta Virginiako Unibertsitateko Arkitektura Saileko zuzendari eta katedradun izendatu zuten 2011n.
Bere jarduera akademikoan nahiz aldayjover bulegoko jarduera praktikoan, Aldayk jarrera berri bat aldarrikatzen du ingurune fisikoaren eraldaketari buruz eta arkitekturak planeta bizi dugun modua eraldatzen laguntzeko eman ditzakeen aukerei buruz.

Ibaiadarra, bulebar handi bat
Roberto San Salvador del Valle Doistua, ilosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktorea, Aisia eta Giza Potentziala masterduna, Filosofia eta Letretako lizentziaduna (Historia eta Geografia), eta Arkeologiako diplomaduna.
Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzietako Fakultateko katedraduna eta Deusto CitiesLab katedraren zuzendaria.
Aisia eta Giza Garapena ikerketa taldeko kidea (talde horri A maila aitortu dio Eusko Jaurlaritzak); Aisia Ikasketen Institutuaren zuzendaria izan da (2000-2007); Komunikazio, Eleaniztasun eta Gizarte Berrikuntzako errektoreordea izan da (2007-2015).
Azken liburua: (2018) “Creative Cities. Mapping creativity driven cities”. Bilbo: ISBN: 978-84-16982-58-5 | Azken artikulua: (2020). “Cultura, creatividad y gobernanza internacional. La Nueva Agenda Urbana”. Bitácora Urbano Territorial, 30 (1): 39-49 | Liburu baterako idatzitako azken kapitulua: (2020) “La Política Urbana Europea y la regeneración urbana”. ISBN: 978-84-1324-711-3 | Azken ikerketa proiektua: (2018-2020) “Basque Cities 4.0: de las Smart cities a las Wise cities”.
Hedabideetan eta gizarte sareetan parte hartzen du.
Bigarren jardunaldiako mahai-ingurua

Juan Carlos Escudero Achiaga, Biologoa. Head of Information & Innovation for Urban Sustainability Unit (IGI), Gasteizko Udala.
Hiri Iraunkortasunerako Informazio eta Berrikuntza Unitatearen burua da; unitate horrek informazioaren kudeaketa eta berrikuntza sustatzen ditu, hiriaren funtzionamendua hiria ingurumen, gizarte eta ekonomia sistema gisa harturik ikuspegi holistikotik aztertzen duten I+G+b proiektuekin.Estrategia berritzaileak inplementatzen eta dinamizatzen ditu mugikortasun iraunkorraren, energiaren, klima aldaketaren kontrako borrokaren eta hiri metabolismoaren beste esparru batzuetan.
2015era arte, IGIren zuzendaria izan zen; ikastegiaren zeregina da Gasteizen iraunkortasunari eustea, garapen iraunkorra sustatuz hirian oro har, eta Arabako Lautadarekin loturik.
Esperientzia du toki, eskualde, nazio nahiz nazioarteko GIS & RS proiektuen kudeaketan eta ikerketan (DGXII, DGVI, JRC, ESA, IGN).
Tokiko Agenda 21en prozesuaren eta European Common Indicators proiektuaren aholkularitza teknikoan parte hartu du.
Gasteizko Ingurumeneneko Argibideetarako Sistemaren arduradun gisa, Gasteizko Mugikortasun Iraunkorraren Planaren lan teknikoetarako datuen hornidura eta analisia koordinatu du.

Izaskun Aseginolaza Braga, Arkitekto doktorea (ETSAUN).
“La dimensión arquitectónica en el origen del planning británico” tesia defendatu zuen han 2007an. Harrezkero, irakaskuntza eta lan profesionala uztartzen ditu, hiri plangintzaren esparruan.
Gaur egun, irakasle elkartua da UPV/EHUko Arkitektura Saileko Hirigintza eta Lurraldearen Antolamendua Arloan; hirigintzarekin eta hirigintza kudeaketarekin loturiko irakasgaiak irakasten ditu.



Florent Marcellesi, Bide ingeniaria (Lyon) eta Urbanista (ICP-París).
Europako Legebiltzarreko diputatua, euroganberaren aurreko legealdian, eta Europako Berdeak taldeko kidea.
Gaur egun, EQUOren Espainiako bozeramaileetako bat da, orobat da nazioarteko lankidetzan aditua (UPV-EHU, Bilbo); lankidetza eta ekologiari buruzko eskolak ematen ditu UPV-EHUn.
Liburu hauek idatzi ditu, besteak beste: “Transición ecológica de la economía. ¿Por qué? ¿Para qué? ¿Cómo?” (Fundación Manu Robles, 2013); “Adiós al crecimiento. Vivir bien en un mundo solidario y sostenible”. (El Viejo Topo, 2013); “Cooperación al posdesarrollo. Bases teóricas para la transformación ecológica de la cooperación al desarrollo” (Bakeaz, 2012).

Moderando
Gorka Cubes San Salvador del Valle, Arkitekto doktorea, Urbanista & PMP.
Gaur egun, Azpiegiturak SAMPen (Bizkaiko Foru Aldundiaren baliabide propioa) Garapen Zuzendaritzan dihardu; aurrez, honako hauetan lan egin du: Bizkaiko Bideak SAU, IDOM Consulting, Engineering, Architecture eta Ajuriaguerra 3 SL; bere jarduera profesionalean, sektore publikoko orotariko proiektuen kudeaketa lantzen du, ekintzailetza zentroak, gizarte ekipamenduak, jarduera ekonomikorako lurzoru garapena, erakunde arteko lankidetza proiektuak eta lankidetza publiko-pribatuak.
Jasangarritasuna eta Hiri Erregenerazioa doktoregoa eskuratu zuen, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko ETSAMen, tesi honi esker: “Nuevos mecanismos de intervención en la ciudad existente: la recualificación a través del decrecimiento: objetivo: una ciudad resiliente a través de un urbanismo circular” cum laude bikain kalifikazioa.
Titulu hauen jabe da: European Master in Project Management, Proiektuen Kudeaketa eta Ekodiseinua espezialitatean, Fachhochschule Dortmund–University of Applied Sciences and Arts eta UPV/EHU (Master eta Doktorego Eskola) unibertsitateetan; ETSASS–UPV/EHUko Arkitektura titulua, Ohorezko Matrikularekin; UPV/EHUko Kudeaketa eta Lurralde Antolaketako graduondokoa, eta EVETU/IVAPeko Hirigintza Zuzenbideko diploma. Askotariko hitzaldiak eman eta txostenak aurkeztu ditu Europako hainbat mintegi eta biltzarretan, eta lanak argitaratu ditu Ciudad y Territorio eta UPC Commons aldizkari indexatuetan.