BIA

BIA, Bilbao Bizkaia Architecture
 

Bizkaiko arkitektura zabaltzeko eta sustatzeko xedea duen plataforma bat da, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Bizkaiko Ordezkaritzaren sortua.

Sektoreko enpresa handien zein estudio txiki independenteen esperientzia eta ezagutza biltzen ditu, guztiak ere kanpoan ezagutzera emateko bezain garrantzitsuak. BIAren lan-esparruaren ezaugarri nagusiak nazioartekotzea, elkartrukea eta herritarren parte-hartzea dira. Esparru horretan, arkitektura eta hirigintza dira BIAk abian jartzen dituen ekintzen ardatza.

Non eta nola sortu zen BIA?

Bilbok abangoardiak markatutako historia izan du, sorreratik bertatik. Gaur-gaurkoz, Bilbao kalitatezko arkitektura eta hiri-berrikuntzaren sinonimoa da. Aldi berean, Bizkai osoan arkitekturaren arloan lan egiten dugun profesionalok gaitasun berriak eskuratzen ari gara eta gero eta ezagutza handiagoa sortzen dugu.

2013an 20 urte bete ziren Bilbao Ría 2000k 1993an Arte Ederren Museoan “Arquitecturas para Bilbao” izeneko topaketa guztiz interesgarria antolatu zuenetik. Norman Foster, Frank O. Gehry, César Pelli, Roberto Ercilla eta Miguel Ángel Camporen moduko sortzaileek beren proiektuak azaldu zituzten. Egokia zirudien, ia mende laurden geroago, ekitaldi bat egitea 1993an jaurtitako hazien fruituak biltzeko.

2013ko udazkenean, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzak plataforma bat sortu zuen, bere arkitekturaren erakusleiho izango zena. Hilabete batzuk lehenago, Ordezkaritzaren Kultura Batzordeko lantalde batek proiektu horren esanahia izan behar zuenaren lerroak zehaztu zituen.

Proposamena zen Bilboko eta Bizkaiko eraldaketa eta espiritu ekintzailea, baita nazioarteko alderdia ere, eraikuntzaren sektore estrategikoarekin lotzea, eta sektoreko zerbitzu profesional bizkaitarren enpresa-sarearen kalitatea, hain handia dena, erakustea (arkitektura-bulegoak, zentro teknologikoak, ingeniaritzak, eraikuntza-materialen enpresak, etab.).

Félix Urrutia Uriartek ateratako 3. argazkia

Jarduerak

BIA

BIA

Topaketak

Topaketak

Herritarrentzako jarduerak

Herritarrentzako jarduerak

Urban Regeneration Forum

Urban Regeneration Forum
Back to top