BIA SARIA 2026

BIA 2026 SARITUA

Ingurumenarekiko, jasangarritasunarekiko eta interakzioa eta gizarteratzea erraztuko duten bizikidetza espazioen sorrerarekiko errespetu sakona erakutsiz 20 urtetik gorako ibilbide profesionala egin ondoren, BIA Batzordearen iritziz Tatiana Bilbao andreak merezi du saria edizio honetan.

Tatiana Bilbao. Argazkia Ana Hop

Acuario Mazatlan. Argazkia Juan Manuel McGrath©

TATIANA BILBAO ESTUDIO

Tatiana Bilbao ESTUDIO Mexiko Hirian egoitza duen arkitektura-estudio bat da, eta 2004an sortu zuten. Ikerketan, diseinuan, komunitateari zuzendutako estrategietan eta eraikuntza arduratsuan aritzen dira. Estudioko proiektuek hainbat eskala eta programatan jarduten dute, betiere, komunitateekin lotzeko eta planetan bizitzeko moduan eragin onuragarria sortzea bilatu nahian. Estudioaren aburuz, arkitektura zaintza-modu funtsezkoa da, eta diseinu bakoitza ardura horrekin lotuta irudikatzen da.

Proiektu bakoitza, lorategi bat dela, plano bat dela, eraikin bat dela, kokatuta dagoen lekuko baldintza politiko eta kulturalen paisaia ez-materialean txertatzen dute. Estudioaren ustez, paisaia soziala funtsezko faktorea da edozein obra garatu ahal izateko, eskala batekoa edo bestekoa izan, proiektu oro baita lagungarri leku baten identitatea eraikitzeko.

Collage Tatiana Bilbao ESTUDIO

Back to top