Eztabaidaren egitura
Foruma elkarren segidako bi egunetan egingo da, goizez, maiatzaren 28an eta 29an, eta egun bakoitzak bi saio izango ditu (bat gai bakoitzeko).
Edizio honetan, formatu presentziala baizik ez da egongo, eta Forumaren ekintza-eremua hirian zabalagoa izan dadin, hiru esparru desberdinetan egingo dira ekitaldiak: COAVNen Bizkaiko Ordezkaritzan, Guggenheim Bilbao Museoaren Auditoriumean eta Bilboko Elkarte Filarmonikoan.
Forumari hasiera emateko, maiatzaren 28an, omenaldia egingo zaie babesleei.
Lehenengo eguneko bi saioak (ENERGIA eta KLIMA) 40 minutuko hitzaldi nagusi batekin hasiko dira, eta, gero, 20 minutuko hainbat hitzaldi izango dira. Gai-saio bakoitzaren amaieran, mahai-inguru bat egingo da parte-hartzaileekin, landutako gaiari buruz. Bi saio horiek COAVNen Bizkaiko Ordezkaritzan izango dira.
Bigarren eguneko bi saioek (HIRIA BERRONERATZEA eta MUGIKORTASUNA) 20 minutuko hainbat hitzaldi izango dituzte. Gai-saio bakoitzaren amaieran, mahai-inguru bat egingo da parte-hartzaileekin, landutako gaiari buruz. Bi saio horiek Guggenheim Bilbao Museoko Auditoriumean izango dira.
Forumari amaiera emateko, maiatzaren 29an, 2026ko BIA Saria emateko ekitaldia egingo da, Bilboko Elkarte Filarmonikoan, eta Tatiana Bilbao arkitektoak jasoko du.