
BIA STORIES lehiaketaren laugarren edizioa deitu da
HIRIEN BIRNATURALIZAZIOA
URBAN REGENERATION FORUM, BIAren VII. edizioko (2026) herritarren jardueren esparruan, herritarren lehiaketak egingo dira berriz. Edizio honetako testuingurua bia-KLIMA 2.0 manifestua izango da, eta lehiaketen ardatza, berriz, HIRIEN BIRNATURALIZAZIOA.
Gure eremuak birnaturalizatzea ez da hiria apaintzeko modu berri bat, ezta arte-estilo berri bat ere; helburua ez da gure errealitatea landare-dekorazioz mozorrotzea. Une honetan beharrezkoa da, BIA Forumen ikusi zen bezala, sakon hausnartzea zer-nolako harremana dugun, funtsean, bizi garen guneekin, haien materialekin, haien geometriekin, haien eraikitze-prozesuekin, sorrarazten dituzten emozio eta sentsazioekin, haiekiko dugun harmoniarekin, ingurumen aldakor batekin babesten gaituzten moduarekin. Begirada horretan, mugimendua, hiriko gune batetik bestera joateko dugun era, ez da garrantzirik eta interesik gabeko gertakari bat. Eguneroko joan-etorri horrek eraikitzen du gure errealitatearen pertzepzio sentsoriala, haren argiarena, soinuena, koloreena, usainena, besteekin eta inguratzen gaituen munduarekin harremanetan jartzen garen topalekuena.
BIA-STORIES lehiaketak dei egiten die adin guztietako herritarrei beren mikroipuinekin gure ingurunearenganako hurbilketa bat proposa dezaten, arreta jarriz gure espazioen eta mugimenduen BIRNATURALIZAZIOAren ideia horri, zeinak pertsona gisa dugun errealitatearekin adiskidetzen gaituen.
Lehiaketaren eremua:
BILBAO/BIZKAIA
Lehiakideak:
Parte hartu ahal izango dute bitarteko horren bidez lehiaketaren xede den gaiari buruz beren ikuspegia adierazi nahi duten pertsona guztiek.
Ezin izango dute lehiaketa honetan parte hartu, ezta saria jaso ere, BIAren antolatzaileek, ez eta EHAEOri BIArekin zerikusia duten marketineko eta/edo sustapeneko zerbitzuak ematen dizkioten enpresetako langileek ere.
Bi kategoria daude:
- 12-17 urte.
- 18 urtetik gorakoak.
(lanak entregatzeko epemugaren azken egunean betetako adina hartuko da kontuan)
Aurkezpena
Testuak originala izan behar du, eta euskarri digitalean aurkeztuko da. PDF formatuan aurkeztuko da.
- Lehiakide bakoitzak testu bakarrarekin parte hartu ahal izango du.
- Aurkeztutako testuak webgunean irakurri ahal izango dira.
- Gehieneko luzera 200 hitzekoa izango da.
Lanak www.biarchitecture.org webguneko plataformaren bidez entregatuko dira.
- Goiburua
- Lehiakidearen datu pertsonalak (izena, abizenak, NANa, helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa).
- Aurkezten den kategoria.
Epea
Lanak entregatzeko epemuga 2026ko azaroaren 20a izango da, 13:00etan
Entzegatzeko modua
Lanak entregatzeko, web-formularioa beteko da www.biarchitecture.org webgunean, eta horretarako prestatutako plataformara igoko da lana.
Antolatzaileek webgunean entrega egindako data hartuko dute aintzat, erregistrorako.
Sariak
12-17 urteko kategoria (SARIA EROSKETA-TXARTELETAN EMANGO DA)
- Lehenengo saria: 250€
- Accesita: 100€
18 urtetik gorakoen kategoria
- Lehenengo saria: 750€
- Accesita: 150€
Premio especial del público
Publikoaren sari berezia: 250,00€
Sariren bat irabazi duten parte-hartzaile helduei ez zaie sariaren zuzkidura ekonomikoa emango, baldin eta ezkontza bidezko edo izatezko pareko harremanik badute, eta/edo laugarren mailara bitarteko odolkidetasunezko ahaidetasunik edo bigarren mailara arteko bestelako kidetasun-ahaidetasunik badute epaimahaiko kideren batekin edo antolatzaileren batekin (halakotzat joko dira EHAEOko eta BIAko talde eragileetako langileak eta EHAEOko zuzendaritza-batzordeetako eta gobernu-organoetako kideak). Nolanahi ere, ez zaie galarazten parte hartzea, ezta parte hartu izana egiaztatzen duen errekonozimendua edo diploma jasotzea ere.
* edo horren baliokide den erosketa-txartel bat, sariduna 12-18 urtetik beherako kategoriakoa bada.
Epaimahaia
Epaimahaiak hiru kide izango ditu, idazleak, liburu-saltzaileak edo literatura-munduko pedagogo ospetsuak. Epaimahaiak ezingo ditu sariak eman gabe utzi, izangairik aurkezten ez den kasuetan izan ezik. Era berean, bi accesit eman ahal izango dira, gehienez ere. Epaimahaiaren erabakia eztabaidaezina izango da. Epaimahaiak ezingo dio inola ere bi sari esleitu parte-hartzaile berari, baina haren lana aipamen baten bidez goretsi ahal izango da. Ezin da epaimahaiko kide izan parte-hartzaileren batekin ezkontza bidezko edo izatezko pareko harremana duen inor, ez eta laugarren mailara bitarteko odolkidetasunezko ahaidetasuna edo bigarren mailara arteko bestelako kidetasun-ahaidetasuna duen inor ere.
Aurkeztutako lanak Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzan (Mazarredo Zumarkalea 69, Bilbo) jarriko dira ikusgai.
Publikoaren sari berezia
2026ko azaroaren 26tik aurrera, aurkeztutako koaderno guztiak biarchitecture.org webgunean izango dira ikusgai. Telematikoki bozkatu ahal izango da webgune horretan bertan, 2026ko abenduaren 4ra arte.
Sari-banaketa
Sari-banaketa 2027ko lehenengo seihilekoan egingo da, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzan (Mazarredo Zumarkalea 69, Bilbo).
Aurkeztutako lanak
Lehiaketan parte hartuz gero, parte-hartzaileak berez onartzen du EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzari lagako zaizkiola lehiaketara aurkeztutako mikroipuinen (aurrerantzean, aurkeztutako lanak) egilea den aldetik haien gainean dagozkion jabetza intelektualeko eskubideak. EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzak eskubidea izango du aurkeztutako lanak –haien itzulpena barne– erreproduzitzeko, banatzeko, jendaurrean komunikatzeko eta eraldatzeko, denborazko eta lekuzko mugarik gabe, bere izen-abizenekin identifikatuz lanaren egilea. Beraz, eta besteak beste, Ordezkaritzak aurkeztutako lanak argitaratu ahal izango ditu BIAren webgunean, BIA zabaltzeko baliatzen diren bitartekoetan (EHAEOren barne-eta kanpo-eremuetan), BIAri buruzko albisteak ematen dituzten komunikabideetan, BIAren eskuorrietan, BIAren argitalpenetan –herritarren jarduera guztiei dagozkienak edo BAI-STORIESeko espezifikoak–, BIAren erakusketetan, etab. Xede horrekin, Ordezkaritzak aurkeztutako obren formatua aldatu ahal izango du, nahiz eta horrek haien kalitatea murriztea eragin.
Egileak eskubidea izango du aurkeztutako lanak beste egoera edo helburu batzuetarako erabiltzeko, baldin eta hala eginez gero berariaz adierazten badu obrak EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzaren Bia-Stories lehiaketan parte hartu duela.
Erantzunkizuna
Parte-hartzaileek beren gain hartuko dute aurkeztutako obren egiletzaren eta originaltasunaren erantzukizuna, eta haien ardurapekoa da, halaber, obra horien gainean ukituta gerta litezkeen hirugarrenen eskubiderik ez egotea. Parte-hartzaileek kaltegabe mantenduko dute EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritza hirugarrenen batek Ordezkaritza horri erreklamaziorik egingo balio bere eskubideak urratzeagatik, barne hartuta jabetza intelektualari, jabetza industrialari edo irudiaren jabetzari dagozkionak.
Oinarri hauetan aurreikusi ez den guztiari dagokionez, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzak dagokion ebazpena emango du.
Datu pertsonalen babesa
Datuak Babesteko 3/2018 Lege Organikoa eta (EB) 2016/679 Erregelamendua betez (2016/679 Erregelamendua, pertsona fisikoen babesari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez), jakinarazten dizugu zure datuak EHAEOren datu-basean sartuko direla, eta BIA-STORIES lehiaketa hau egiteko eta oinarri hauetako «aurkeztutako lanak» atalean aipatutako jardueretarako eta/edo argitalpenetarako soilik erabiliko direla. BIA-STORIES lehiaketan parte hartzeak berekin dakar EHAEOri baimena ematea parte-hartzailearen izen-abizenak hirugarrenei jakinarazteko, xede hauekin: lehiaketako parte-hartzea kudeatzea; aurkeztutako obraren balorazioa egitea, dagokion saria emateko; eta oinarri hauetako «aurkeztutako lanak» atalean aipatutako jarduerak eta/edo argitalpenak egitea.
EHAEO da zure datuen tratamenduaren arduraduna, eta tratamendurako oinarri juridikoa, berriz, interesdunak lehiaketara aurkeztean emandako baimena da, aurkezteak oinarri hauek onartzea baitakar. EHAEOk ez ditu inolaz ere interesdunen datu pertsonalak erabiliko