Eztabaiden egitura
Hurrenez hurreneko bi jardunalditan antolatuko dira topaketak, eta goizez egingo dira biak: abenduaren 10ean eta 11n, 09:30etik 14:00etara.
Jardunaldi bakoitzean eztabaidarako bi gai proposatuko dira, gai bakoitzeko bina hizlarirekin; hortaz, egunean lau hizlari arituko dira. Jardunaldi bakoitzaren amaieran, mahai inguru bat egingo da, eguneko bi gaiei buruz. Mahai inguruan parte hartuko dute, dagokion gaiaz jardundako bi hizlariez gainera, moderatzaile batek eta beste aditu gonbidatu batzuek. Adituen ekarpena izango da gai bakoitzean aurkeztutako hasierako hitzaldiei loturiko esperientzia edo proiektu zehatzagoekin aberastea eztabaida.
Hizlariek modu telematikoan egingo dute beren aurkezpena, eta ekitaldiko parte-hartzaileek –aldez aurretik izena emanda– edonondik jarraitu ahal izango dute saioa.