Eztabaidaren egitura
BIA KLIMA
ETORKIZUNA birSORTU. Klima eta EnergIa
Bilbon, 2024ko abenduaren 11, 12 eta 13an
VI. edizioan, FORMATU PRESENTZIALA BERRESKURATUKO DU BIAk, baina azken bi edizioetan saiatutako online formatua baztertu gabe, arrakasta handia izan baitu partaidetzari eta asistentziari dagokienez.
Topaketetan, txostenak aurkeztuko dituzte gai orokorrari buruzko ikuspegi desberdinak dituzten zenbait adituk.
Horrela zedarrituko da egun bakoitzaren amaieran egingo diren mahai- inguruetako eztabaidaren testuingurua. BIA 2024 Sariaren irabazlearen amaierako hitzaldiarekin bukatuko dira topaketak.
Egitura
BEGIRADAK
Ingurune naturalarekin arrazoiz eta neurriz jokatzea arrotz bihurtu zaigun munduan, jasangarritasuna eta ekologia hitzak esanahiz hustu dira, kontsumo berdeko itsaso batean jitoan noraezean dabiltzan berba-ikurrak balira bezala.
BIA, era berean, indartu egin nahi du arkitekturak sustrai intelektualeko eta eragin sozialeko diziplina gisa duen posizioa. Hor, funtsezkoa da gizartea eta bertako deriba materialak zehatz aztertzea, garapen praktiko egokia egin ahal izateko. Halaber, arkitekturak praktika eraldatzeko dituen aukerak defendatzeko jarrera finkatzea. “Munduan bizitzen ikastea” ¹ helmuga duen bidea, mundua berregiteko, mundua desegin eta berriz egiteko beharra euren bizkar daramaten ideia mesianikoen ordez, eredu oportunistagoa aukeratu duena, ez hain inbaditzailea. Munduan bizitzeak egunerokora hurbiltzea dakar, berrantolatuz, osatuz eta erakutsiz. Ekin diezaiogun.
Estetika, artea eta natura. Zer estetika eskatzen digu etorkizunak? XXI. mende honetan naturari buruzko ikuspegi berri hau gauzatzeko moduaren ikuspegia emango digute artista eta profesional ospetsuek.
Laburbilduz. Gizarteak erantzunak behar ditu, planetak aldaketak behar ditu, arkitekturak erantzunak emateko garaia du, edo galdera egokiak aurkitzekoa behintzat bai.
ENERGIA ETA ARKITEKTURA
BIA KLIMA_ Etorkizuna birSORTU. Klima eta energia diziplinarteko aditu-talde tekniko batekin hasiko dute lehen jardunaldia.
Hurrengo urteetan diseinatzeko eta eraikitzeko moduan eragin handiena izango duten aldagaietako bi ditugu orain klima eta energia. Gizarte-kontzientziak, araudi berriek eta urratsez urrats kontzientziatzen ari den ekonomia- eta enpresa-kulturak gure hiri- eta eraikuntza-espazioak berroneratzeko funtsezko alderdi bihurtu dituzte.
ENERGIA ETA ARKITEKTURAri buruzko begirada horietan, hainbat profesionalek punta-puntako gogoetak eta adibideak aurkeztuko dituzte, zenbait diziplinatatik gure ingurunea ilusioz hobetzeko gaur egun egiten ari garen ahaleginaren nondik norakoak azaltzeko.
ESTETIKA, ARTEA ETA NATURA
BIA KLIMA_ETORKIZUNA birSORTU. Klima eta Energia atalak aurrera jarraituko du bigarren egunez, begirada estetikan, artean eta naturan kokatuta duen aditu-taldearekin. Diziplinarteko aditu-taldea BEARek gidatuko du, hau da, Iñigo Berasateguik eta Ane Arcek.
ESTETIKA, ARTEA ETA NATURA. Zer estetika eskatzen digu etorkizunak? XXI. mende honetan naturari buruzko ikuspegi berri hau gauzatzeko moduaren ikuspegia emango digute artista eta profesional ospetsuek.
TOPAKETAK
Eztabaidarako gune gisa finkatzeko asmoa du BIAK.
Akreditazio burokratikoan oinarritutako jarrera akademikoak dituzten kongresu-deribazio ugariko garaian, aditzeko eta pentsatzeko gune bat finkatzea, esparru bat. Ekitaldi konplexua, teorikoa eta erakargarria, begirada iheskorrik, argazkirik edo asmakeria hutsalik gabea, analisi zehatzekoa. Errepaso teoriko aberatsa eta zorrotza, eta biztanleen eta planetaren arteko harremanari begirada alai, afektibo eta eraginkorrez begiratzea.
Horretarako, saio irekiak proposatu ditugu, eragin zabala duten hizlariekin; nork bere jarrerak aurkeztuko ditu, 40 minutuko hitzaldietan, eta, ondoren, beste 40 minutuko eztabaida izango da, kritikari batek gidatuta, solasaldia irekiz eta ekitaldira bertaratuei zabalduz.
BIAK, era berean, indartu egin nahi du arkitekturak sustrai intelektualeko eta eragin sozialeko diziplina gisa duen posizioa. Hor, funtsezkoa da gizartea eta bertako deriba materialak zehatz aztertzea, garapen praktiko egokia egin ahal izateko. Halaber, arkitekturak praktika eraldatzeko dituen aukerak defendatzeko jarrera finkatzea. “Munduan bizitzen ikastea” ¹ helmuga duen bidea, mundua berregiteko, mundua desegin eta berriz egiteko beharra euren bizkar daramaten ideia mesianikoen ordez, eredu oportunistagoa aukeratu duena, ez hain inbaditzailea. Munduan bizitzeak egunerokora hurbiltzea dakar, berrantolatuz, osatuz eta erakutsiz.
Ekin diezaiogun.
1 “Munduan bizitzen ikastea, aurretiazko ideia baten arabera eraikitzeko asmoaren ordez.” Nicolas Bourriaud
explore: THEORY
BIAk lurra hartuko duen lehen hitzordu honetan, esploratzea izango da helburua, gaur egungo hitz handien esanahi zabal eztabaidatuak, hain zuzen: ekologia, jasangarritasuna, klima-aldaketa, antropozenoa. Gure garaiko balizko ihesbideak zein diren finka dezagun, eta horien inguruan eztabaidatu. Horretarako, BIAk bizi dugun garaiko bi pentsalari handi ekarri ditu, filosofiatik eta hiripentsamendutik jarraibideak eskaintzeko, eta planetarekin orekan bizitzeko begirada jomuga berrietara eraman dezagun.
Gabriel Alonsok bide ilun eta ez beti atseginetik eramango gaitu, berarekin batera natura, kultura, artea eta ingurunearen arteko harremanak aztertzeko. Keller Easterlingek mundu-sistemaren kontraesanei buruzko ikuspegi errealista abiaraziko digu, disidentzian diseinatzeko estrategia baten oinarri moduan. Hari buruz Andrés Jaquek azaldu zuen bezala, ihesbiderik ez dagoela azaltzen digu, eta barrutik ekitea dela eman litekeen erantzun bakarra.
Horien artean, Ethel Baraona bitartekari izango dugu, eta handik eztabaida zabalduko digu, errealitateak proiektu-zimendu modura duen garrantziaz guri galdetzeko asmoz. Ethelek jarrerak elkarlotuko ditu, lurrera jaitsiko ditu, eta eztabaida eratuko du, hiru ahotsetan, maiztutako kontzeptu lausoetan murgil gaitezen, planetan eta planetarekin birkoka gaitezen.
think: REACT
Eremua mugatu ondoren, bigarren lerro batek erantzunak edo ordezko etorkizunekiko erreakzioak begiztatu nahi ditu arkitekturatik. Nola jokatu? Nola esku hartu? Zer galdetu norbere buruari? Non begiratu?
Obra corpus arkitektoniko behinena bezala aurkezteko ideia erraza gaindituta, uneko arkitekturaren bi teoriko handiak elkartzea planteatzea da kontua. Bata, historia sakon ezagutzeari esker, teoria xehatu eta plater bakarrean zerbitzatzen digun ezagutza-iturri eta irakasle moduan. Bestea, begirada ausartez, zeinetan teknologiak eta arkitekturari buruzko klimako errealitate materialen azterketa zehatzak gako doiak ematen dizkigun, dauzkan helburuen eta gauzatzeen beharrezko birmoldaketa egiteko.
Philippe eta Iñaki, jarrera kritiko partekatuaren bi begirada, etengabe bila eta ikertzen dabiltzanak, arkitekturan berrikuntza txertatzeko, errezeta errazaren eszeptizismo gisa, etengabeko arroztea eta teknologiaren, klimaren eta aliatuen baldintza materialen bilaketa moduan, orainaren arkitektura baterako, bai orainerako eta bai biharrerako.
Moisés Puente bi horien editoreak, elkarrekin ibiltzeko edo bila ez ibiltzeko bideak abiaraziko ditu, erakusketak zabaltzeko asmoz. Klimak eta arkitekturak nola erantzun behar diote elkarri? Historiaren zer irakurketa atera begirada materialetatik ingurumen-begiradetara?