Irudikatutako hiriak

BIA URBAN REGENERATION FORUMen VI. edizioaren barruan, IRUDIKATUTAKO HIRIAK lehiaketa antolatu da, 2024an, beste urte batez, herritarrentzako jardueren egitarauaren barruan.

Hiri-iruditeria hiria adierazteko askotariko moduen eta eraikitako hirietan zentzu-ibilbide berriak proiektatzearen emaitza da. Testu literarioek hiria eta hiri-esperientzia berreraikitzen dituzte, hiria, memoria eta herritarren praktikak eta jarduerak ikertzeko modu berri eta ezohikoetara irekiz ibilbide horiek. Idaztea hiri-ehunaren barruko desberdintasunak, tentsioak eta urraketak birjostea da, testu gisa adieraziz hiria bizitzeko eta irudikatzeko askotariko moduak.

Xede horrekin, BIA STORIES lehiaketaren IV. edizioak adin orotako herritarrei dei egin nahi die beren kontakizun laburrekin proposa ditzaten hiri- nahiz landa-eremuari buruzko idazketak eta eremu horiek bizitoki dituzten pertsonek hiriko bizitzako gertaerak bizitzeko dituzten moduen irudikapenak.

LEHIAKETAREN EREMUA: BILBO/BIZKAIA

Parte hartzaileak:

Proposatutako bitartekoaren bidez lehiaketaren gaiari buruzko bere ikuspegia adierazi nahi duen edonork parte hartu ahal izango du.

Ezin izango dute lehiaketan parte hartu, ezta saririk jaso ere, BIAren antolatzaileek, ezta EHAEOri BIArekin loturiko marketin- edo sustapen-zerbitzuak ematen dizkioten enpresetako kideek ere

Hiru kategoria bereizten dira:

  • 12 eta 18 urte bitartekoena
  • 19 eta 65 urte bitartekoena
  • 65 urtetik gorakoena

(parte-hartzaileek lanak emateko epearen amaieran zenbat urte izango dituzten kontuan hartuta zehaztuko da kategoria)

photo-bia

photo-bia

bia-sketch

bia-sketch

bia-stories

bia-stories

En obras

En obras
Back to top