Urban Regeneration Forum

  • Hiriaren eraldaketak eta berroneratzeak erreferente bihurtu du Bilbo nazioartean, eta hainbat sari eta aintzatespen lortu ditu. Horren ondorioz, bisitarien eskaera etengabea da, bertatik bertara ezagutu nahi baitute nola ebatzi diren Bilborako irtenbide horiek, bai eta bultzada horrek Bizkai osoan izan duen eragina ere.
  • Arkitektura hiri-berroneratzearen kudeaketa egokiaren azken emaitza da. BIA Urban Regeneration Forum erreferentzia izango da irtenbide horiek ahalbidetu dituen sare ekonomikoa erakusteko.
  • Bilboko hiriari emandako irtenbideak hiriaren eraldaketaren protagonista dira, eta Bizkaiko Lurralde Historikoa gainditzen dute.
  • Bilbo marka, ia berehala, arkitektura hitzarekin lotzen da bisitariaren buruan. Garai batean metalurgiarekin edo ontzigintzarekin bezalaxe, Bilbo, eta, beraz, Bizkaia, arkitekturarekin lotzen da gaur.
  • Gaur egungo krisi-egoera gorabehera, hirian esku-hartze kirurgikoak zein eraldaketak egiteko aukera ikusten da, dagoeneko abian jarrita dagoen berroneratzea beste modu batean osatuz. Berroneratzearen hurrengo eguneraketa hori ezagutzaren industriaren bidez egin beharko litzateke.

Zer da BIA Urban Regeneration Forum?

Nazioarteko eztabaidarako gunea da, eta abangoardiako arkitektura eta hirigintza ditu protagonista. Arkitektura eta hiri-berroneratze horretxen atze-oihal gisa Bilbo hartuz, haren helburua da finkatuta dagoen hiriaren berroneratzearen inguruko topagune izatea. BIA Urban Regeneration Forumen nahia da proposamenak biltzeko topagune izatea, horien bidez sormenaren alorrean malgutasuna sustatzen duten loturak sortzeko.

Hirigintzan esku hartzen duten eragile guztien arteko elkarrizketa-gune izan gura du, berroneratzeak dituen gakoak elkarren artean partekatzeko, era horretan baliabideak modu egokian erabil daitezen eta hiriaren programazioa, diseinua, eraikuntza, kudeaketa eta mantentzea era berritzailean egin daitezen, betiere oreka jasangarria lortzeko helburuarekin. BIA Urban Regeneration Forumen apustua da kanpoan ezagutzera emateko moduko esperientziei buruzko ondorioak jasotzea, ezagutza partekatzea eta hiriak diseinatzearen erronkari irtenbide eredugarrien bidez aurrea hartzea. Jarraitzeko asmo argia du, eta proposatzen duen jarduera-programak honako hauek jasotzen ditu:

Online topaketa

BIAren V. edizio honetan aurreko edizioan saiatutako online formatua hartu da, parte-hartze eta asistentzia arrakastatsua izan baitzuen. Topaketa hauetan hainbat txosten aurkeztuko dira, gai orokorrari buruzko ikuspegi desberdinak dituzten adituenak. Horrela, testuinguruan jarriko da egun bakoitzaren amaierako mahai-inguruetan izango den eztabaida. Jardunaldiak mundu profesional eta akademikora bideratuta daude, baina baita herritar guztiei ere, eztabaida GIZARTE GUZTIARI hurbiltzeko.

Ekitaldi aipagarri hauek ere programatu dira: TOPAKETEN inaugurazioko izen handi baten hitzaldia eta itxiera-hitzaldia, BIA 2022 Sariaren eskutik; biak, era presentzialean.

BIA saria:
“Bilbao Bizkaia Architecture” saria

Sari hau aurreko edizioan (BIA2020) ezin izan zen eman, eta aurten berreskuratu egin da. Helburu hau du: arkitekturaren eta hiri-berroneratzearen bidez Bizkaiko gizartea garatzen lagundu duten izen handiak saritzea. Adibide gisa, aurreko edizioetan Norman Foster (BIA2014), César Pelli (BIA2016) eta Rafael Moneo (BIA2018) arkitektoei eman zaie saria, Bilboren berroneratzean egindako ekarpen bereziagatik. BIAren V. edizioaren itxiera-ekitaldian, saria eman aurretik, saritutakoak hitzaldia eman ahal izatea espero dugu.

Herritarren jarduerak

Halaber, Foroan sartutako ekimenen barruan, lurraldearen hiri-ondareari balioa emateko, BIAk herritarren parte-hartzea sustatzen du erakusketen eta jendaurreko jardueren bidez. Helburua da Bilboz gain Bizkaiko beste hainbat herritara eta bertako herritarrengana hurbiltzea, haurrentzako jarduerak bereziki azpimarratuz. Kalitatezko ingurune eraikia sortzeko eragile gisa arkitekturak eta hirigintzak gizartean duten garrantzia transmititzeko, gizarte horrekiko kontaktua funtsezkoa da.

Honek ateratako argazkiak (1 eta 2): Edurne Oyanguren Zorita eta Oneka Tirado Salinas

Jarduerak

BIA

BIA

Topaketak

Topaketak

Herritarrentzako jarduerak

Herritarrentzako jarduerak

Urban Regeneration Forum

Urban Regeneration Forum
Back to top