Hiria, hiriak, eremu eraikiak eta herritarren eremuak dira, non pertsonak etengabe bizi, ibili eta esperimentatzen dituzten harreman eta bizitza sozial modu berriak. Baina hiriak hiri-esperientziaren imajinarioz eta irudikapenez ere osatuta daude, eta horiekin herritarrek hiria sinbolikoki berreraikitzen dute. Hiri imajinatu horiek, askotariko irudi, testu eta diskurtsoekin eginak, praktika artistikoen eta herritarren praktiken emaitza dira, eta zentzu-horizonte berriak proiektatzen dituzte hiri-espazioan.
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Bizkaiko Ordezkaritzak antolatutako VI Urban Regeneration Forumak, BIA24k, parte hartzeko deialdia egin nahi du, bai eta birsortzen ari den mundu batean hiriaren bizipena adierazteko deialdia ere, hainbat bidetatik. Biztanlea, biztanleak hiriaren beraren energia gisa.
BIA24k herritarren ikuspegi eta jardunbide egokien berri eman nahi du energia berriztagarrien erabileraren inguruan, hiri-kulturen aniztasunaren inguruan eta baliabideekin eta energia-iturriekin erlazionatzeko moduen inguruan, edo krisialdietan eta klima-larrialdietan sortzen den energia kolektibo eta solidarioaren inguruan.
Aurreko edizioetan garatutako esperientziari jarraipena emanez, EHAEO Bizkaiak herritarrentzako hiru lehiaketa deitu ditu argazkigintza, idazketa eta adierazpen grafikoa diziplinetan, hiriaren eta herritarren espazioa eraiki eta bizitzeko era, bizipen, sentsibilitate eta modu askotarikoak zabaltzeko asmoz.
Aurreko edizioetan bezala, EHAEO Bizkaiak herritarrak animatzen ditu deialdi honetan parte har dezaten, adin guztietarako dauden modalitateetan. Zuen energia jasotzea espero dugu, eta hemendik gonbidatzen zaituztegu transmititzera.