Programa Zehatza
9:45
Ekitaldiaren irekiera
Patxi Chocarro – EHAEOren Dekanoa
Íñigo Basañez – EHAEOko Bizkaiko Ordezkaritzaren Presidentea
Hitzaldiak
Egin klik hizlari bakoitzaren izenean bere informazioa ikusteko
1. Hiri irisgarria
10:00
Guztiontzako irisgarritasuna
20´+ galderak PAZ MARTÍN RODRÍGUEZekin, arkitektoa
Erabiltzaile guztientzat diseinatuta ote dago hiria? Arkitektura eta hiri birbalorizaziorako eta ikusgarritasunerako zer proposamen sortzen dira zahartzaroak bete beharreko espaziorako?
10:30
Mugikortasuna eta irisgarritasuna, gaur egun: unibertsaltasuna jomuga
20´+ galderak MERCEDES FERNÁNDEZ URCEYekin, arkitektoa
Funikular eta teleferikoen sareak, oinezkoentzako maldak, igogailuak eta ingurunean duten eragina. Jardunbide onen zer adibide izan daitezke baliagarriak erreferentzia modura?
2. Hiria, mugikortasun jasangarrirantz
11:00
Mugikortasuna, hiri erresiliente baterako derrigorrezko igarobidea
20´+ galderak MAURO GIL-FOURNIER ESQUERRArekin, arkitektoa
Ezin imajina genezake elikaduratik, birziklapenetik, energia-ekoizpenetik eta hiri-zaintzetatik deskonektatutako mugikortasuna duen hiri erresilienterik.
11:30
Intermodalitatearen etorkizuna, erabiltzaileen eskariaren eta ezaugarrien aldaketei loturik
20´+ galderak ORIOL MARQUET SARDÀrekin, arkitektoa
Zer-nolako bilakaera izango dute gure hiriek, eta zein dira arkitektura tipologien etorkizuneko gakoak, gaurko eta etorkizuneko garraiobideen aldaketak kontuan harturik? Zer eragin izango dute hurbiltasunera itzultzeak eta garraiobide sistemaren eraldaketek intermodalitate ereduetan?
12:30
Mahai-ingurua
Eztabaida + dinamizazioazko bideoa + galderak
Lau ataletan banatuta, eguneko azken gaiarekin lotuko da: “Hiria, mugikortasun jasangarrirantz”.
Ondoren, JULIA GOULA MEJÓN EQUAL SAREEko arkitektoak aurkeztutako proiektu bati buruzko bideo bate mango da, gero, jardunaldiko lehen gaiari heltzeko berriz: “Hiri irisgarria”. Azken atalaren ardatza bertaratutakoen galderak izango dira.
RAQUEL SALCEDO CAMPOS Mugikortasun Seguruko Sailaren burua izango da moderatzailea, eta, eguneko hizlariez gainera, arkitekto hauek ere arituko dira: PATXI J. LAMIQUIZ DAUDÉN, ASIER SANTAS TORRES eta SILVIA URRA URIARTE. Galderen txanda, FERNANDO ZUBILLAGA ELORZAren eskutik.
Hitzaldiak
Egin klik hizlari bakoitzaren izenean bere informazioa ikusteko
3. Hiri eta landa paisaiaren bilakaera (Lurraldea)
10:00
Paisaia kulturalaren eraikuntza
20´+ galderak CONCHA LAPAYESE LUQUEkin, arkitekta
Gizarte eta ingurumen ongizatea ezinbestean lotuta dago “aire garbia” arnasteko eskubideari, eta hori lortzeko funtsezkoa da horretarako azpiegitura erresilienteak eraikitzea, non aurrerabidearen adierazleetako bat izango baita pertsonen mugikortasun maila lurreko garraio publikoko zerbitzuetan.
10:30
Hiri aldakorra
20´+ galderak MAR SANTAMARÍA VARASekin, arkitekta
Hiri erronka berriek (klima aldaketak eragindako erronkek baina baita ingurunearen digitalizazio gero eta nabarmenagoak eragindakoek ere) ezaugarritutako testuinguruan, gaur egungo hiri ereduak eraldatu eta zeharkakotasunaren ikuspegitik aztertu behar dira, hiri ingurune bizigarriak lortzeko. Nola egin dezakegu, orduan, ebidentzia eta estrategia dinamikoetan oinarrituriko hiri plangintza bat?
4. Ibai ibilgua, mugikortasunaren ardatz
11:00
Ibaiertzak lehengoratzea
20´+ galderak IÑAKI ALDAY SANZekin, arkitektoa
Zer ibai-hiri bikotek dituzte mugikortasunari loturiko espazio horiek garatzeko eta lehengoratzeko proiektu arrakastatsuak? Nola baloratzen du hiriak ibaiarekiko bere harremana, eta nola interpretatzen du hiri-ibai sistemaren barruan betetzen duen funtzioa?
11:30
Ibaiadarra, bulebar handi bat
20´+ galderak ROBERTO SAN SALVADOR DEL VALLE DOISTUArekin, arkeologoa eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktorea
Ibaiertzeko beste hiri batzuk aztertuta, mugikortasun soluzioak aurkitzen dira, hala nola “kabotajeko” garraioa, zeinak atxiki zaizkie garraio publikoko sareei naturaltasunez, bi ertzetako barrutiak modu eraginkorrean lotzeko beste ibilbide interesgarri batzuk sortzearren.
12:30
Mesa redonda
Debate + proyecto de dinamización + preguntas
Jarraian, “Mugikortasun jasangarrirako eta espazio publikorako plana” aurkeztuko du JUAN CARLOS ESCUDERO ACHIAGA CEA Ingurumen Ikerketen Zentroko biologoak. Eta, gero, eguneko lehen gaiari berrekingo diogu: “Hiri eta ibai paisaiaren bilakaera”
GORKA CUBES SAN SALVADOR DEL VALLE arkitektoak gidatuko du, eta eguneko hizlariekin batera arituko dira IZASKUN ASEGINOLAZA BRAGA arkitektoa eta FLORENT MARCELLESI EQUOren Espainiako bozeramaileetako bat.