Workshop

BIA Workshop 2018: Lan/Bizi: Otxarkoagarako birgaitze-estrategiak.

Workshoparen helburua Otxarkoagakoa auzoan aukeratu den esparruko barne-espazioen ikerketan datza. Xede hau buruan, eraikinen balizko erabileren nahasketak ere hartuko dira kontutan. Kurtsoak hiri-birgaitzearen hasierako estadio bat islatzen du. Hiru zati izango ditu. Hasteko, behaketa prozesu batek gizarte-egituraren inguruan informazioa metatzeko aukera emango du. Bigarren, datuon eta inguru fisikoaren analisiek birgaitze-estrategien planteamenduari ekiteko aukera emango dute. Azken hauek proiektuaren ideiatik xehetasunera garatuko dira.

BIA Workshop ekimena Urban Regeneration Forumaren zati bat da, hiri-birgaitzearen inguruko eskarmentu eta jakiturien elkar-trukatze toki bat, euskal instituzioek bultzatuta, publiko zein pribatu. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko Bizkaiko Ordezkaritzak zuzendutako proiektua da, eta aurten bere hirugarren edizioa ospatuko du.

Kurtsoak ospe handiko akademikoak izango ditu, bai eta antzerako kasuak burutu dituzten arrakastadun profesional liberalak ere bai. Kurtsoa arkitektura azken kurtsoetako ikasleentzako pentsatuta badago ere, irekia dago beste diziplina zein maila akademikoko lagunentzat (bai eta lizentziatu berriei ere bai), interesa izatekotan.

Workshopa burutuko diren fetxak: 2018ko ekainaren 4tik 9ra.
Izen-ematea: Plazak bete arte dohainik.
Oharra: Workshoparen programa osoki betez gero, Bilbon 20-22 bitartean ospatuko den Arkitektura Internatzionaleko Bilkurara joateko gonbidapen bat oparituko da.
Tokia: Rekalde Aretoa (Errekalde Zumarkalea 30, 48009 Bilbo, Bizkaia).
Gehienezko ikasle kopurua: 40
Izen emateak: workshop@biarchitecture.org

Hizlariak / Tutoreak

Luis Bilbao Larrondo
Historioan doktorea. Hirigintzaren historioan aditua.

Koldo Telleria (EHU/DAGET)
UPVn arkitekturan lizentziatua eta Hirigintzan diplomatua. EHUko Arkitektura Eskolako irakaslea. 2002, Hiria Kolektiboa estudioaren sortzaileetariko bat.

Cristobal Ribera Okendo (Otxarkoagako Familia Elkartea)
Otxarkoagako Familia Elkarteko Idazkaria.

Olatz Grijalba (EHU/DAGET)
Arkitekturan doktorea. Arkitekturako G.E.T.an bitarteko irakaslea eta EHUko “Bizi Kalitatea Arkitekturan” taldeko ikertzailea da. Arkitektura iraunkorrean aditua ere bada eta azken urteetan hiri birsorketaren ikerketan aritu da lanean.

Ramón Barrena Etxebarria (EHU/DAGET)
DAGET (EHU). Arkitektura-Proiektuen irakaslea, eta Gradu eta Gradu-ondoko Zuzendaria. GAKOA ARKITEKTURA estudioaren kide eta Proiektu zuzendaria.

Agustín Hernandez Aja (ETSAM/UPM)
Madrileko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan arkitektura doktore, Unibertsitate Politeknikoan. Grupo de Investigación en Arquitectura, Urbanismo y Sostenibilidad (GIAU+S) ikerketa taldean ikerlari Nagusia.

Carles Baiges (Lacol_Arquitectura Cooperativa)
Lacol-eko bazkidea, Bartzelonako arkitektoen kooperatiba. ETSAB-UPC eskolagatik arkitektoa, eta Universiteit van Amsterdamen hiri-soziologia ikasia.

Gorka Segurola / Ana Almandoz (M-Etxea)
2007an sortu zen M-etxea koletiboa, arkitktura-tailer bezala eta etxebizitzaren erabileraren azterketa xede izanik.

Jon Aguirre Such (Paisaje Transversal)
Hiri-analisi eta eraldaketa prozesuak diseinatzen eta aholkatzen dituen bulegoa da Paisaje Transversal, parte-hartzetik, ekologiatik eta sormenetik, beti ere tokiko errealitatetik abiatuta.

Txari Vallejo
ETSAM ikasitako arkitekta. Bilboko Udal Etxebizitzak TEA-ko Sustapen Saileko arduraduna.

Ignacio de la Puerta
Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze zuzendaria

Jon Arcaraz Puntonet
Nafarroako Unibertsitateko Proiektu, Hirigintza, Teoria eta Historia Saileko Arkitekto doktorea. Arkitekto eta ikertzailea.

Nuria Arrizabalaga Maresma
Arkitektoa. Arrizabalaga Arquitectos estudioko zuzendaria

Jon Ander Azpiazu Juaristi
Arkitektoa. Taperstudio Arkitektura zuzendaria.

Ibai Gandiaga Pérez de Albeniz
Arkitektoa. ADI!Bulegoa estudioko kidea.

Unai Gómez Arriaran
Arkitektoa. Taperstudio Arkitektura zuzendaria.