Uztailaren 15ean Bilbon, César Pellik BIA saria jasoko du, Bizkaiko Arkitektoek ematen duten sari gorena

Uztailaren 15ean Bilbon, César Pellik BIA saria jasoko du, Bizkaiko Arkitektoek ematen duten sari gorena

César Pelli arkitekto argentinarrak, uztailaren 15ean Arkitektoen Elkargoko Bizkaiko Delegazioak ematen duen BIA saria jasoko du Bilboko hiri birsorkuntzan izan duen ekarpen bereziagatik. Orain dela bi urte ospatutako lehenengo edizioko saritua, Norman Foster britaniarra izan zen, eta, honakoan, saria César Pelliri emango zaio Abandoibarrako gunean egindako lanagatik. Berton dago hiriko ekonomi eta finantza ikono bihurtu den 165 metroko Iberdrola Dorrea.

Azken hamarkada hauetan Bilboko “waterfront”ak izan duen eraldaketan, César Pellik egindako ekarpen garrantzitsuaren aintzatespena da sari hau. Epaimahaiaren ebazpenaren esanetan, argentinarrak Abandoibarrako Masterplanean egindako lana, “hiriaren birsorkuntza lortzeko egin diren akzio desberdinen artean, pieza garrantzitsu bat da” eta “hiritarren erabilerarako espazio bat izan da emaitza, beste hirigune batzuetan egin beharreko ekintzetan erreferentzia bezala hartuz”.

 

Captura de pantalla 2016-06-27 a las 21.41.57

 

César Pelliren obra arkitektonikoa (Tucumán, 1926), bere eraikuntza lerroen dotoretasun eta neurritasunagatik nabarmentzen da, eta, baita ere, zenbait material nahasteko eragatik, beira, harria eta metala, hain zuzen ere. 80 proiektu baino gehiagok adierazten dute bere arkitektura (horietako batzuk Petrona Dorreak bezalako paregabetasunarekin, Kuala Lumpur, Malasia), nahiz eta berak beti saihestu dituen aurre-ikuskera formalistak bere diseinuetan.

Argentinarra, “Pelli Clarke Pelli Arquitectos”eko sozio fundatzaileetako bat dugu, altuera handiko eraikuntzen garapenean mundu mailan oso errespetatua den arkitektura bulegoa. New Haven-en (Connecticut, EE BB) egoitza duen izen handiko despatxu honek, nazioarte mailako sari garrantzitsuenak irabazi ditu; horien artean, César Pellik “American Institute of Architects”ek ematen duen urrezko domina irabazi du bere ibilbide profesionalagatik.

BIA saria, hurrengo uztailak 15ean emango zaio César Pelliri Iberdrola Dorrean ospatuko den galazko afari batean. Bertan, Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea izango dugu gurekin. Ekitaldi honekin, “BIA Urban Regeneration Forum”aren bigarren edizioa dela eta, uztailaren lehenengo hamabostaldirako hiri honetan antolatu den ekintzen programari amaiera emango diogu.

BIA 2016a, Euskal Herriko Elkargo Ofizialak (EHAEO) Bizkaian duen Delegazioaren ekimena da, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko jaurlaritzaren eta Tecuniren laguntzarekin, beste batzuen artean.