Urban Regeneration Forum

  • Bilboko eraldaketa eta hiri-birsorkuntzari esker, hiria nazioarteko erreferentzia bilakatu da, hainbat sari eta aintzatespen lortu dituelarik. Honek bisitarien etengabeko etorrera eragin du, Bilborako soluzio horiek nola mamitu diren bertatik bertara ezagutzeko asmoz.
  • Arkitektura hiri-birsorkuntzaren behar bezalako kudeaketaren azken emaitza da. BIA Urban Regeneration Forum
    soluzio horiek ahalbidetu duen industria-ehuna bistaratzeko erreferentzia izango da.
  • Arkitektura, artearekin batera, garrantzi handiko bektorea da jendea Bizkaia aldera eta bereziki Bilbora erakartzeko.
  • Bilbao marka bat-batean arkitektura hitzarekin lotuta ageri da bisitariaren gogoan. Antzina metalgintzarekin edo ontzigintzarekin gertatzen zen bezalaxe, “Bilbao” eta ondorioz Bizkaia “arkitektura”rekin lotu ohi da.
  • Egungoa bezalako krisi-egoera batean, hiri-eraldaketarako eskuhartze berriak egiteko aukera gutxi daudela, egindako birsorkuntzan geldirik egoteko arriskua dugu. Birsorkuntza horren ondorengo “eguneratzea” eskaini beharko litzateke, ezagutzaren industriaren bitartez.

Zer da BIA Urban Regeneration Forum?

Abangoardiako arkitektura eta hirigintzari buruzko nazioarteko eztabaidarako eszenatokia da. Bilboko hiria arkitektura eta hiri-birsorkuntzaren eredutzat hartuz, astebeteko iraupena izango duen jarduera honek hiri kontsolidatuaren birsorkuntza izango du ardatz. BIA Urban Regeneration Forumek malgutasuna sustatuko duten proposamenak biltzeko topagunea eskaini nahi du, sormenezko loturak ahalbidetzeko asmoz. Hirigintzarekin zerikusia duten eragile guztien arteko elkarrizketa erraztu nahi du, birsorkuntzaren gakoak partekatzeko eta baliabideen erabilera egokia eta hirigintza arloko programazioan, diseinuan, eraikuntzan, kudeaketan eta mantentze-lanetan berrikuntza sustatzeko asmoz, betiere oreka iraunkorra lortzeko helburuari begira. BIA Urban Regeneration Forumek esperientzia esportagarriei buruzko ondorioak biltzearen alde, ezagutza partekatzearen alde eta hiri osasungarriak lortzeko erronkari soluzio inspiragarriez aurre egitearen alde apustu egiten du. Jarraipen-bokazio garbiaz, hauexek dira egitarauan proposatutako jardueretako batzuk:

  • Nazioarteko Biltzar Zientifikoa

    Mundu profesional eta akademikoari zuzendutako hitzaldiak, maila desberdinetan sailkatuta.

  • BIA Saria: “Bilbao Bizkaia Architecture” Saria

    Golardo honen bidez, arkitekturaz eta hiri-birsorkuntzaz Bizkaiko gizartearen garapenean lagundu duten gizabanakoak saritu nahi dira.

  • Beste jarduera batzuk

    Foroan gaineratutako ekimenen barnean, BIAk herritarren partaidetza sustatuko du erakusketa eta jarduera desberdinen bitartez. Horrela, hirigintza-ondareari balioa eman nahi zaio, herritarren partaidetza sustatuz.