Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO-COAVN) Bizkaiko Ordezkaritzako BIA, Bilbao Bizkaia Architecture plataformak ematen duen sariak, arkitekturaren eta hiri birsorkuntzaren bitartez Bizkaiko edo beste hiri edo lurralde batzuetako gizartearen garapenari lagundu dioten arkitektoak aintzatesten ditu
• Saria, datorren ekainaren 22an Bilboko Arte Ederren Museoan ospatuko den gala-afarian emango zaio. Ekitaldi horretan pertsona garrantzitsu asko elkartuko dira.

Bilbon, 2018ko ekainaren 13an.– Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO-COAVN) Bizkaiko Ordezkaritzako BIA, Bilbao Bizkaia Architecture plataformak, “Paisaia produktibo berriak” izenburua daraman Urban Regeneration Forum izenekoaren III. edizioaren azken txanpari ekin dio, bere adierazle nagusia izango denean zentratuta. Euskadiko arkitektura biurteko hitzorduaren antolakuntza batzordeak, BIA 2018 Saria Tuteran jaiotako Rafael Moneo nazioarteko arkitekto ospetsuari ematea erabaki du, datorren ekainaren 22an Bilboko Arte Ederren Museoan ospatuko den eta Euskadiko gizarte, politika eta kultura arloko pertsona garrantzitsuak bilduko dituen gala-afarian.

Rafael Moneok (Tutera, 1937) lan asko egin ditu, eta irakasle gisa ere aritu da (Madril, Bartzelona, Princeton eta Harvard dira irakasle gonbidatu gisa aritu den unibertsitateetako batzuk). Bere proiektu garrantzitsuenen artean Thyssen Museoaren eta Pradoko Museoaren handitzeak, Meridako Arte Erromatarreko Museo Nazionala, Donostiako Kursaala, Madrilgo Atochako Geltokiaren berriztapena, Los Angeleseko Gure Amaren Katedrala (Kalifornia, EEBB), Estockholmeko Arte eta arkitektura Museoa edo Wellesleyko Davis Museuma (EEBB) daude. Ibilbide horri esker mundu osoko sari garrantzitsuenetako batzuk jaso ditu, Pritzker eta Mies van der Rohe sariak, besteak beste eta, horrez gain baita Arkitektura Sai Nazionala, Arteen Asturiaseko Printzearen Saria edo Arte Ederren Urrezko Domina ere.

Eta orain, arkitekturaren eta hiri birsorkuntzaren bitartez Bizkaiko edo beste hiri edo lurralde batzuetako gizartearen garapenari lagundu dioten arkitektoak aintzatesten dituen BIA Saria. Aintzatespen hori jasotzeko Rafael Moneo aukeratu izana, hiri egitura eta hiria bera, espazioak eskala desberdinetan birsortzeko aukera eskainiz giza jardueraren agertoki etengabe eta natural gisa integratzeko prozesuari eman dion laguntzan oinarritzen da. Izaera publikoagoa eta pribatuagoa duten elementuak dauzkan komunitate txikitik eskala handiko egitura zabaleraino, dauden estrategia eta estruktura berriak egokituz.

Izan ere, BIAren III. Urban Regeneration Foruma, liluragarria bezain zorrotza den gai honetan zentratzen da: zelan lortu hiri produktiboak egungo hiri egituraren esparruan. “Paisaia produktibo berriak /Nuevos paisajes productivos/Productive landscape” da urte honetan zehar gauzatzen ari diren ekintza askoren bitartez ekonomia produktiboaren eta hiriko egituraren arteko harremanean zentratzen den aurtengo edizioaren izenburua. Bilbao Bizkaia Architecture plataformaren, EHAEO-COAVN Bizkaiko Ordezkaritzaren, ekimena. Finkatutako marka da, eta arkitekturarekin, hirigintzarekin eta ingurumenarekin erlazionatutako sektore profesional guztiak elkartu nahi ditu.

Hilabete osoa hiria berrasmatzeko
Hirugarren edizio honek erantzunak aurkitu nahi ditu zenbait galderetarako, adibidez, zein leku bete dezaketen eredu produktibo berriek hirien birsorkuntzan; jardunbide onen zein adibide aurki daitezkeen gure ingurunean; zein ekintzak berma dezaketen hiriak lurraldean lor dezakeen arrakasta nagusia; edo orain arte existitu ez diren zein eragilek bultzatzen duten produkzioaren eta kontsumoaren artean orekatuago egongo den lurralderako iraultza.

Hiriak, giza jardueraren agertoki etengabe eta natural gisa, zuzenean esperimentatzen ditu egitura produktiboaren aldaketa guztiak. Horrez gain, egitura produktiboak egungo hirian duen integrazio maila txikia da, eta industria osteko garapen gehienak etxebizitza eta hirugarren alorreko ekipamendu segida bilakatzen dira, eta oso gutxitan lortzen dute jarduerako polo gisa egituratzeko gai diren auzo konplexuak egituratzea.

Ekonomia produktiboa hiri birsorkuntza planetatik kanpo uzte horrek, ekoizpen guneak hiritik ateratzea eta inguruetan instalatzea eragin du, eta horrek garraio, kutsadura edo giza harreman arazoak sortu ditu. Hori dela eta, hainbeste desiratzen den hiri mistoa oso gutxitan ematen da, eta desoreka erakusten du bizitzeko lekuaren eta lan egiteko guneen artean, eta horrek eragin berezia du egoera zaurgarrienean dauden langileengan.

Horrela, Urban Regeneration Forumaren III. edizioa, hiri produktibo hori sortzeko alternatiben eta aldaketa hori bultzatzeko sustatu daitezkeen jardueren gainean argia ematen ahalegintzen da. Erronka, beraz, hurbil daukaguna berrasmatzea da eta hori, aldi berean, tokiko ekonomiak hobetzeko, belaunaldi berriko industria teknologikoak geureganatzeko, eta daudenak 4.0 iraultzak markatutako muga berrietarantz eraldatzeko bultzada izan behar da. Helburua egokitzen dakien hiria sortzea da, zabaltzen ari den hiria sortu beharrean.