Ideia lehiaketa

“Ardatz zibiko berria Langaran kalean, Otxarkoaga, Bilbo”

Ikasleei eta arkitekto gazteei zuzendutako nazioarteko ideia lehiaketa

BIAk, Urban Regeneration Forum 2018k, ikasleei eta arkitekto gazteei zuzendutako Ideien III. Nazioarteko Lehiaketa deitu du, gizarte eremuan oinarrituta hiri birgaitzea proposatuz. “Ardatz zibiko berria Langaran kalean, Otxarkoaga, Bilbo

Finkatutako eraikinaren eraldaketa” izenburupean, lehiaketak dauden eraikinetan erabilera osagarri edo etxebizitza modu berriak jasotzeko aukera emango duten jarduketak planteatzen ditu, gizarte egitura berria sortzeko, etxebizitza eta ekoizpen jarduerak bateragarri izateko

Entrega epea: 2018/06/2ko 00:00ak arte www.biarchitecture.org helbidearen bitartez

Sariak

  • BIA saria: 3.000 euro
  • Bi accesit: 1.500 euro bakoitzarentzat
  • BIA Red saria, internauten boto gehien jaso dituen proposamenari.

Lehiaketaren oinarriak (pdf)

Lehiaketako dokumentazio osoa webgunean egongo da: https://www.dropbox.com/sh/041cjgr4bfq39r6/AAAbTfx-N0lZq5zaK86QBxxFa?dl=0)