Ideia lehiaketa

BIA Urban Regeneration Forum“Elorrietako Erribera – Ribera de Elorrieta”, Bilbao

Aurkezpena

BIA Urban Regeneration Forum-ek ikasle eta gazte arkitektoentzako nazioarteko Ideia Lehiaketaren bigarren edizioa deitu du, finkatutako hiriaren berroneratze eta hirigintza eraldaketa sustatzeko.

Ideia Lehiaketaren helburua Bilboko Elorrieta Erriberako zonalde bateko (metroko trenbideen eta Bilboko itsasadarraren artean dagoena) hiri-antolamendua eta espazio publikoaren diseinua ardazten da. Gaur egun, hein handi batean, udal zerbitzuek (garbitasuna, autobusak, etab.) eta industriako eta ekonomia jarduerako eraikinek okupatzen dute ingurua, eta, neurri txikiagoan, iparraldeko muturrean, bizitegi-eraikuntzak daude.

Marta Gonzalez Cavia eta Jorge Cabrera Bartolomé dira komisarioak. Lehiaketak eremu osoa berrantolatzea eta inguruan integratzea proposatzen du, batez ere “Waterfront” delakoa osatzen duten gune publikoen diseinua azpimarratuz.

Jarduera-eremuaren deskribapena

Ikusi aurkeztutako dokumentazioa.

Jarduera-eremua Elorrietako Erriberan dago, Bilboko itsasadarraren eta metroko trenbideen artean.Hauek dira mugak:

• Iparraldean, metro Bilbaoren trenbideekin (Tellaetxebidea), San Pablo mendiarekin eta Lutxana-Erandiorekin egiten du muga.
• Hegoaldean, bizitegi-gunearekin (Ricardo Gutierrez Abascal kalea -Juan de la Encina-)
• Mendebaldean, Bilboko itsasadarrarekin.
• Ekialdean, iparraldean bezala, metroko trenbideekin eta San Pablo mendiarekin (Tellaetxebidea).

Egun, jarduera-eremua gune periferikoa da, eta Bilbao hiriaren iparraldeko muturrean dago (Erandioko udalerriarekin mugakide da), eta industria-erabilerako eraikuntzek edo hiri-azpiegiturek osatzen dute. Ingurune hurbilarekin oso integratuta eta kohesionatuta ez dagoen gunea da, eta eremu gehiena San Inazio auzoko bizitegi-gunea da.Zentzu horretan, nabarmendu behar da itsasadarrarekiko harremana guztiz etenda dagoela, hiria iparraldetik hegoaldera kanpoaldearekin lotzen duen bide nagusia dela-eta (Elorrietako Erribera), Bilboko itsasadarraren paraleloan, hiriaren eta itsasadarraren arteko lotura galaraziz.Gainera, waterfrontaren ertza horma txiki batek eta itsasadarraren ertz osoan luzatzen den aparkaleku lerro batek osatzen dute.

Eremuko ingurune horretan, Punta Zorrotzarekin lotzeko oinezkoentzako zubi “nabigagarri” baten aurreikuspena nabarmendu behar da, bai eta zaharberritu den eta Eusko Jaurlaritzak Interes Kulturaleko Ondarea aitortu dion Ponpa-etxea ere.

Aurrekariak, erreferentzia historikoak eta jarduera-eremuko hirigintza-aurreikuspenak

Ikusi aurkeztutako dokumentazioa.

Interesgarria da historiari erreferentzia egitea, lekua bera eta lekuaren egungo testuingurua ulertzeko.San Inazio-Elorrietako auzoak Bilboko 1. barrutian (Deustu) dago.Horrenbestez, San Inazio-Elorrietako historia ulertzeko, Deustu aipatu behar dugu lehendabizi.
Jatorrian, Deustuko elizateak XVI. mendetik aurrerako zenbait baserri izan zituen, eta, harrezkero, areagotzen joan ziren, portuko jarduera eta arrantza nabarmenduz.XVIII. mendean, biztanleak batez ere nekazariak ziren, eta, nagusiki, garia eta mahatsa lantzen zituzten.

XIX. mende amaieran, zonalde horrek bultzada handia jaso zuen, Bilbao eta Getxoko Areetako bainuetxea elkarrekin lotzen zituen trena iritsi zenean.Horri esker, biztanleek Bilboko Erriberako azokara beren produktuekin joateko aukera izan zuten, aurretiaz oinez edo zaldian egiten zen ibilbidea erraztuz.

1924ko urriaren 29an, Errege Dekretu batek Deustuko elizatearen desagerpena eta Bilbao hiriarekiko anexioa ezarri zuen, eta hori 1925eko urtarrilaren 1ean gauzatu zen.
Ofizialki, Deustuko barrutia 4 auzo hauetan banatzen da:Arangoiti, Ibarrekolanda, Deustu-Erriberako San Pedro eta San Inazio-Elorrieta; azken horretan jarriko dugu arreta.
San Inazio-Elorrietak 13.908 biztanle ditu, 0,65 km2-ko azaleran, eta biztanle-dentsitatea 21.397 bizt/km2-koa da. Auzo modernoaren jatorria 1950eko hamarkadan dago; Etxebizitza Ministerioak eraiki zuen, «lo auzo» gisa, Loiolako San Inazio izenpean, Gerra Zibilaren ondoren Nerbioiko arroan egindako berrindustrializazio handiak eragindako immigrazio-olde handia zela-eta. Horretarako, zonaldean zeuden lursail, laborantza-eremu eta baserri gehienak eraitsi egin ziren, bizileku berriak sortzeko, eta baserri gutxi batzuek soilik iraun zuten Elorrietan eta Banderas mendiko magalean. Era berean, mende hasieran eraikitako Elorrietako Etxe Handiak zutik iraun zuen.

Elorrieta auzoa 1897koa da, eta, bertan, Deustuko Hiltegia egon zen, Erandioko udalerriarekin mugan.San Inazio Deustuko zabalgunearen gainean dago, paduraz eta baserriz beteta; Gerra Zibiletik aurrera eraiki zen.Auzoaren ipar-mendebaldeko muturrean, Elorrietan, Espainiako lehenengo ur-araztegia egon zen.Gaur egun, Ponpa-etxetik geratzen dena zaharberritu da, eta Eusko Jaurlaritzak Interes Kulturaleko Ondare izendatu du.

Aldi berean, interesgarria da itsasadarraren ardatza azpimarratzea, Abra eta Areeta arteko ibai-komunikazioko ardatz historiko gisa.Areetarako bidean ontzien joan-etorriarekin batera egiten zen zirga-bide historikoaren zati da jarduera-eremua, eta, gaur egun, kanalaren erabateko irekitzearekin, galdutako jarraikortasuna berreskuratu du.

Egun idazketa prozesuan dagoen Bilboko Plan Orokorraren helburu estrategikoa da itsasadarren ertza herritarrentzako berreskuratzea, udalerriko ardatz gisa, etenda dagoen guneetan jarraitutasuna emanez”.

Garraio publikoari esker (Bilbobus eta Metroa), ongi komunikatutako gunea da.

Bestalde, etorkizunera begira, jarduera-eremuan aurreikusitako antolamenduko planak nabarmendu behar dira, honako antolamendu plan hauek garatu eta esku-hartze hauek aurreikusten baitira:

– Zaha Hadidek diseinatutako Master Plana garatzen duen Zorrotzaurreko Plan Berezia, “Zorrotzaurreko irlaz” gain, Deustuko kanaleko eskuinalde osoa hartzen du barne, eta horren eremua jarduera-eremuaren mugakidea da.

– Punta Zorrotzako Plan Berezia izapidetze prozesuan dago.

Kontsultatutako estekak:

http://www.identibuzz.org/deusto/
http://www.ibarrekolandatarrak.org/introduccion/
http://www.zorrotzaurre.com/Modulos/Contenido/Contenido.aspx?CodModulo=34

Aurkeztutako dokumentazioa

Lehiaketarako dokumentazio guztia webgunean www.biarchitecture.orgcegongo da, eta jarduera-esparruari buruzko dokumentazioari dagokio:

1. eranskina (Anexo 1) Egoera-planoa (Plano de situación)

2. eranskina (Anexo 2) Kartografia eta jarduera-eremuaren mugaketa. Formatuak: pdf eta dwg. (Cartografía y delimitación del ámbito de actuación. En formato pdf y dwg.)

3. eranskina (Anexo 3) Ibilgailuen konektibitate-puntuak ingurunean banatzeari buruzko eskema, eta Punta Zorrotzako oinezkoentzako ur gaineko zubiaren kokalekua (Esquema de disposición de puntos de conectividad rodada con el entorno y ubicación puente peatonal flotante con Punta Zorrotza.)

4. eranskina (Anexo 4) Testuingurua ulertzeko beste dokumentu interesgarri batzuk (Otra documentación de interés delcontexto)

eranskina (Anexo 4.1) Eremu nahiz inguruneko argazkiak. Egungo egoera (Fotos del ámbito y entorno. Estado actual)
4.2. eranskina (Anexo 4.2) Inguruneko argazki historikoak (Fotos históricas del entorno)
4.3. eranskina (Anexo 4.3) Eremuaren aireko argazkiak, jarduera-eremuaren mugaketarekin (Fotos aéreas del ámbito con delimitación del ámbito de actuación)
4.4. eranskina (Anexo 4.4) Eremuaren eta itsasadarraren ardratzaren arteko integrazioa (Integración del ámbito con el eje de la ría)
4.5. eranskina (Anexo 4.5) Zorrotzaurreko anrolamenduaren aurreikuspena (Previsión de ordenación de Zorrotzaurre)
4.6. eranskina (Anexo 4.6) Punta Zorrotzako antolamenduaren aurreikuspena (Previsiónordenación Punta Zorrotza).

4. eranskina (Anexo 4) Esteka interesgarriak (Enlaces de interés):

Enlace google earth (ficherokmz) / Google earth esteka (kmzfitxategia)
Enlace a Bing del ámbito / eremuko Bing esteka
http://www.bing.com/maps/?v=2&cp=r6f5p0grkd9s&lvl=18.3&dir=94.31&sty=b&form=LMLTCC

Observatorio urbano de los barrios de Bilbao IV Informe Mayo 2013 / Bilboko auzoen hiri-behatokia 2013ko maiatzeko IV. Txostena
http://www.bilbao.net/cs/Satellite?blobcol=urldata&blobheader=application%2Fpdf&blobheadername1=Content-disposition&blobheadername2=pragma&blobheadervalue1=attachment%3B+filename%3Dinforme_2013.pdf&blobheadervalue2=public&blobkey=id&blobtable=MungoBlobs&blobwhere=1273911299745&ssbinary=true

Asociación vecinal“EL CANAL”/”KANALA” auzo elkartea
http://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/contenidos/asociacion/asb138822008/es_def/index.shtml
https://kanalekoportu.wordpress.com/2008/02/26/kanala-auzo-elkartea-asociacion-vecinal-el-canal

Asociación vecinal “De Vecinos De Elorrieta”/ “ElorrietakoAuzokideen” auzo elkartea
http://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/contenidos/asociacion/asb007221987/es_def/index.shtml

Comisión Gestora de Zorrotzaurre / Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzailea
http://www.zorrotzaurre.com/Modulos/Contenido/Contenido.aspx?CodModulo=34

Balorazio-irizpideak eta helburuak

Proposamenek eremuko antolamendu osoa hartu behar dute barne, askatasunez, honako alderdi hauek kontuan hartuta:

– Jarduera esparruan dauden eta bizitzeko ez diren eraikuntza guztiak antolamendutik kanpo daude, eta eraistea aurreikusten da.

– San Inazio auzoa kanpoaldearekin lotzen duen bidea, egun itsasadarrarekiko paraleloan, aldatu egin daiteke, baldin eta 3. eranskinean ezarritako loturak errespetatzen badira.

– Eremua eta Punta Zorrotza lotuko dituen oinezkoentzako ur gaineko zubia egitea aurreikusten da; horren gutxi gorabeherako kokapena 3. eranskinean jasotzen da.

– Uholdeen erasanak: uholdeak direla-eta, bizileku eta lokalen ataria 4,40 m-ko edo gehiagoko sestra-kotan jarri beharko da. Era berean, uholdeak jasan ditzaketen guneetan (sotoak eta beheko solairuak), erabilera kritikoen kokapena saihestu beharko da.

Hauek dira antolamenduaren helburu nagusiak:

– Itsasadarraren erribera berreskuratzea eta ondoriozko hiri waterfrontean kalitatezko guneak sortzea, azpiegitura berdeak eta naturan oinarritutako konponbideak erabiltzen dituenak, klima-aldaketara egokitzeko (uholdeak, bero-bolada…).
Itsasadarrarekiko lotura berreskuratzea, urarekin.

– Dauden eraikuntzen antolamendua gauzatzea eta hiri-sare berria diseinatzea, eraikuntza eta espazio publiko kalitatezkoei, iraunkorrei eta lekuan eta finkatutako hirian integratutakoei bide ematen diena, jarraian adierazten diren hirigintzako parametroekin bat etorriz.

Gune osorako eraikigarritasun pribatua: 82.000 m2
Bizitegia (720 viv): 72.000 m2
Beste erabilera: 10,000m2

Eraikuntzen altuera: librea

Hirigintzako estandarrak:

Gune libreak, gune berdeak eta parketak:
• hornidurako eremu edo jardueraren azalera guztiaren gutxieneko %15
• salbuespenez, gehienez %1,5 gainazaleko aparkaleku publikoko plaza izan daiteke.

Hornidura publikoak:
• 5m2-ko lurzorua/ 25 m2-ko sabaiaren azalera hirigintzako eraikigarritasuneko sestra gainean, edo 5m2-ko teilatua/ 25m2-ko azalera, edo bien arteko konbinazioa.

Aparkalekuak:
• 0,35 plaza/ 25 m2-ko teilatua bizitegi-erabilerako sestran, titulartasun pribatuko lursailetan.

Landaretza:
• Bizitegi-lurzoruko etxebizitza berri bakoitzeko eta eraikitako 100 m2 bakoitzeko zuhaitz 1 landatzea edo mantentzea.

Hauek dira proposamenen balorazioan kontuan hartuko diren balorazio-irizpideak eta helburu nagusiak:

1) Ondoriozko hiri-guneen ingurumeneko kalitatea eta erosotasuna eta esku-hartzearen adierazgarritasuna, waterfronta bereziki azpimarratuz: paisaia, gizarte, funtzio, jolas, baldintza termiko eta akustikoen araberako osagaiak.

2) Antolamenduko proposamenaren kalitatea: eraikuntzak, mugikortasuna, guneen banaketa, hiri-eszenatokia… konponbide bioklimatikoetan interes berezia jarriz.

3) Gune berdeen sorkuntza eta ingurumenaren arloan iraunkorrak diren alderdien ezarpena lehenestea, klima-aldaketaren ondoriozko arintzea edo egokitzapena errazteko, uholde eta bero-boladekiko esposizioa eta ahultasuna murriztuz eta naturan oinarritutako konponbideen bidezko urbanizazioa diseinatuz (lurzoru iragazkorrak, funtzio anitzeko gune eta erabilerak, ur-putzuak, teilatu berdeak, fatxada berdeak).

4) Uholdeen kalteak izan dituzten eremuen tratamendu espezifikoa, 100 eta 500 urteko itzulera-aldiarekin, klima-aldaketaren ondorioz itzulera-aldi horiek gutxituko balira ere.Kontuan hartzen da 100 urteko itzulera-aldiko uholdeak izateko mailaren araberako lurzoruen erabilera ezartzea, 500eko kalteak izan dituen eremuan.

5) Berrurbanizazioko proposamenak tenperatua eta hiriaren klimari buruzko mapetan ekar dezakeen eragina kontuan hartzea, bero-boladei loturiko arazoa aztertuz.

6) Proposamenaren indar dinamizatzailea.Hirigintzako birsorkuntza gizarte birsorkuntzako trakzio-elementua: emariak eta mugikortasuna, jarduerak, elkartzeko eta interrelazioko guneak…, ez soilik tokikoa, bai eta globala ere.

7) Lekuaren identitatea berreskuratzea.

8) Inguruaren mugikortasunaren hobekuntza, funtzionalitatea (finkatutako hirian integratzea: guneak, ekipamenduak, metroa…)…eta itsasadarraren ardatzean integratzea…

9) Proiektuaren bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta konstruktiboa.

Kontsultak

Kontsultak webgunearen bidez egiteko aukera egongo da, 2016ko ekainaren 10era arte.
Kontsulta eta argibideen zerrenda osoa eta anonimoa BIA Urban Regeneration Forum-en webgunean (www.biarchitecture.org) argitaratuko da, gehienez ere astebeteko epean, aipatutako egunetik zenbatzen hasita, 2016ko ekainaren 17tik.

Oinarri guztiez gain, galderen eta erantzunen zerrenda lehiaketako epaimahaiari emango zaio, eratzen den unean.Epaimahaiak nahitaez hartu beharko ditu aintzat kontsulta horietatik ateratako gogoetak.

Proposamenen aurkezpena

Aurkezteko epea:
Proposamenak 2016ko ekainaren 24ko 24:00ak arte aurkeztu ahalko dira (tokiko ordua).

Dokumentazioa entregatzea:
Dokumentazioa BIAko webgunearen bidez aurkeztuko da (www.biarchitecture.org)
Parte-hartzaileen identifikazioa, proposamenaren aurkezpena eta gaitasuneko ziurtagiria plataformaren bidez osatuko da, horretarako ezarritako eremuen bidez.
Datuen tratamendu automatizatuak bermatuko du anonimatua.
Gehitu beharreko artxiboek honako argibide hauek bete beharko dituzte:

Proposamen teknikoa [lema_PANEL.pdf] Proposamenen formatua A1 formatuko 2 panelekoa izango da, antolamendu bertikalean maketatuta (iparraldea goiko atalean), dokumentazio grafikoa eta azalpen-memoria izango duen gutxieneko 300 dpi-ko bereizmenarekin, proposamena behar bezala ulertzeko nahikoa izanik.
Artxiboa (bi A1 dokumentuak pdf bakarrean jasota) hautatutako lemarekin izendatuko da, eta, jarraian, PANEL hitza edukiko du (lema_PANEL.pdf) –proposamenaren parte-hartzaile eta/edo egileak identifikatu gabe–; zentzuzko tamaina edukitzeko ahalegina egin beharko da (ez 8 MBtik gorakoa).
Beheko eskuinaldeko izkinan, 10 cm x 10 cm-ko tartean, proposamenaren lema egongo da, hautaketa askekoa izango dena.
Artxiboak balizko argitalpenetan erabiliko dira, eta aurkeztutako proposamen guztien bilduma egin, eta epaimahaikide guztiei emango zaie erabakiak hartu aurretik, azterketa zehatza egin dezaten.

Parte hartzeko gaitasuna justifikatzeko ziurtagiria [lema_CERTIFICADO.pdf] Arkitekturako Eskolako ikasle ziurtagiria / parte-hartzaileen titulazioaren ziurtagiria.
Artxiboa hautatutako lemarekin eta jarraian CERTIFICADO hitzarekin izendatuko da [lema_CERTIFICADO.pdf].

Proposamenen hizkuntza honako hauetako bat izango da: ingelesa – gaztelania – euskara – frantsesa.

Anonimatua

Proposamen teknikorako hautatutako lema askatasunez aukeratuko dute parte-hartzaileek, formatua mugatu gabe.

Datuen tratamendu automatizatuak bermatuko du anonimatua, eta epaimahaia horien tratamendutik kanpo geratuko da.

BIA Urban Regeneration Forum-eko Idazkaritza Teknikoak izapidetuko du informazioa, eta jasotako proposamen tekniko guztiak epaimahaiari modu anonimoan helarazteaz arduratuko da, baldin eta plegu honetako baldintzak betetzen badituzte.

Lehiaketako lema irabazleak eta finalistak ezagutu ondoren, Idazkaritza Teknikoak, epaimahaiarekin zerikusirik eduki gabe, identifikazioko dokumentuak emango ditu, eta egileak jakinaraziko dira.

Parte-hartzaileak

Lehiaketa arkitekturako ikasleei edo titulatu berri direnei (gehienez 5 urte) bideratuta dago.Lehiaketara banaka edo taldeka aurkeztu ahalko da, baldin eta taldeko kide guztiak ikasle edo titulatu berri badira.

Ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea, nahikoa baita lehiaketara aurkezteko “proposamenen aurkezpena” atalean ezarritako dokumentazioa soilik aurkeztea.

Proposamen baten aurkezpenaren bidezko parte-hartzeak banakako egileak edo talde kolektiboko kideek oinarri horiek onartzen dituztela dakar.

Epaimahaia

BIA EPAIMAHAIA
BIA epaimahaia gutxienez 8 kidek osatuko dute, honako hauek barne:

Bilboko Udaleko ordezkari teknikoa
Euskal Herriko Arkitekto Hirigileen Elkarteko (AVNAU) ordezkaria
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (COAVN) ordezkaria
BIA Biltzarreko Zientzia Batzordeko kidea (arkitektoa)
Nafarroako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko (ETSAUN) ordezkaria (arkitektoa)
Donostiako Arkitektura Eskola Teknikoko (ETSASS) ordezkaria (arkitektoa)
Tokian ospea duen arkitektoa
Bilboko hiri-berroneratzearen ordezkari teknikoa (arkitektoa)
Auzo elkarteak proposatutako ordezkaria
Lehiaketako komisarioa
Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzailearen ordezkaria

Epaimahaikideen zerrenda lehiaketako webgunean argitaratuko da, behin betiko osaera zehaztu ondoren.

BIA RED EPAIMAHAIA
BIA Biltzarrean egingo den erakusketa publikoaren esparruan bisitatu eta bozkatuko duten herritarrek eta BIA Biltzarreko webguneko erakusketa birtualaren esparruan bisitatu eta bozkatuko duten internautek osatuko dute.

Epaimahaiko idazkariak, hitz egiteko eskubidearekin baina bozkatzeko aukerarik gabe, jasotako proposamenen akta eta BIAko webgunean argitaratuko den epaimahaiaren erabakiaren akta idatziko ditu.

Bateraezintasunak

Ezingo dira epaimahaikide izan honako egoera batean daudenak:
– Parte-hartzaileren batekin elkartze profesionaleko harreman iraunkor eta egungoa dutenek, abstentzioko betebehar legal edo deontologikoa zehazten duena.
– Edozein parte-hartzailerekin laugarren mailaren arteko odolkidetasuneko ahaidetasuna edo bigarren mailako kidetasuna dutenek.

Sariak

Sari hauek emango dira:

BIA SARIA
BIA epaimahaiak, alde batetik, aurkeztutako hamar proposamen esanguratsuenak edo bikainenak hautatuko ditu, eta Bilbon publikoki aurkeztuko dira BIA Biltzarrean.BIA erakundeak hautatutako proposamenen parte-hartzaileak gonbidatuko ditu, Biltzarrean parte har dezaten, murriztutako izen-emate kuotarekin (50 €).

Gainera, epaimahaiak “BIA Saria” emango dio ezarritako irizpideen araberako proposamenik onenari, bai eta bi accesit ere:

BIA Saria:3.000 euro
2 accesit:500 euro

BIA RED SARIA
BIA Urban Regeneration Forum-en esparruan, BIA epaimahaiak hautatutako hamar proposamenen erakusketa egongo da, horri lotutako ikusgarritasun handiko eremuan.Erakusketa horrek herritarren parte-hartzea (BIA HERRIKOIA epaimahaia) eta bozkatzeko aukera ahalbidetuko ditu.Era berean, BIAko webgunearen bidez (www.biarchitecture.org), proposamen guztiak ikusteko aukera izango da, eta internautek (BIA RED epaimahaia) bozkatu egin ahal izango dute.Bozketa horietatik aterako da “BIA red saria”.

BIA red saria: Arquia fundazioko liburu-sorta

Sari ugarietako egileen identitatea ekitaldi publiko batean jakinaraziko da.Ekitaldi horren lekua eta ordutegia lehiaketako webgunean iragarriko dira.

Jabetza intelektuala

Egileek aurkeztutako lanen jabetza intelektuala mantenduko dute, eta horietatik bat ere ezin izango da beste helburu batzuetarako erabili, ezta saridunak ere.

Parte-hartzaileek BIA Urban Regeneration Forum-i utziko dizkiote lehiaketaren argitaratzeari eta helburuei loturiko ustiapeneko eskubideak, hala nola, argitalpena, liburu-edizioa eta aurkeztutako lanen erakusketa.