Tailerra gaurtik larunbatera, ekainaren 9ra, egingo da Errekalde Aretoan eta Bizkaiko EHAEO-COAVNeko egoitzan, horiek izango baitira edizio honetako ikasle gazteek lan egiteko guneak.
• Aurten Bilboko Otxarkoaga auzoaren azterlana proposatzen duen workshop-ak hiru fase izango ditu: behaketa eta informazioaren jasotzea, datuen azterketa birsorkuntza estrategien planteamendurako, eta proiektuaren garapena, ideiatik xehetasunera.
• Arkitektura eta hirigintza arloetako profesional talde zabal gonbidatua, talde lanean egiteko tailer praktikoak eta bihar Otxarkoagara egingo den irteera izango dira jarduera azpimarragarrienetako batzuk.

Bilbon, 2018ko ekainaren 4an.– Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO-COAVN) Bilboko Ordezkaritzako BIA, Bilbao Bizkaia Architecture plataformak, “Paisaia produktibo berriak / Nuevos paisajes productivos / Productive landscape” izenburua daraman Urban Regeneration Forum izenekoaren III. edizioaren barruan, bere Bilboko egoitzaren ateak ireki ditu gaur goizean, dagoeneko tradizionala den BIA Workshop-erako. Aurtengo tailerra gaur, ekainaren 4an, hasi eta datorren larunbatera, ekainaren 9ra, arte luzatuko da Errekalde Aretoan eta Bizkaiko EHAEO-COAVNeko egoitzan, horiek izango baitira edizio honetako ikasle gazteek lan egiteko guneak. Bilbon dagoen Otxarkoaga auzoaren azterketa proposatzen du, birsorkuntza bultzatzeko. Arkitekturarekin dagoen hitzordu sortzaileak hogei arkitektura ikasle eta arkitekto gazte elkartuko dituela aurreikusten da, eta hiru fase izango ditu: behaketa eta informazioaren jasotzea, datuen azterketa birsorkuntza estrategien planteamendurako, eta proiektuaren garapena, ideiatik xehetasunera.

Ekonomia produktiboa hiri barruetara itzultzeak paradigma berria ezartzen du, eta bertatik sortzen diren erabileren aniztasunak eta prozesuen zirkularitateak aldaketak eragiten dituzte. Finkatutako hirietako paisaia produktibo berrien azterketa egiten duen eta, horrez gain, arreta Bilboko Udal Etxebizitzen mendeurrenean zentratzen duen 2018ko BIA Urban Regeneration Forumaren izpirituarekin jarraituz III. BIA Workshop-ak Otxarkoaga auzoa aukeratu du azterketa gai gisa.

Tailerraren egoitza nagusia Errekalde Aretoan egongo da (Errekalde Zumardia, 30), baina EHAEO-COAVNen Bizkaiko egoitzan ere egingo da. Bertan egin da gaur goizean inaugurazio saioa, eta ikasleek lan egiteko gunea ireki da. Gaurko jardunaldiko ekitaldi garrantzitsuenen artean Txari Vallejo ezagunaren hitzaldia azpimarratu behar da, Olatz Grijalba, Koldo Telleria, Cristóbal Rivera eta Luis Bilbao adituek emango dituzten hitzaldiez eta talde lanean egingo diren zenbait tailer praktikoz aparte.

Gonbidatutako profesional asko eta landa-lanerako irteera bihar
Izan ere, workshop-aren egitarau didaktikoaren barruan, arkitekturarekin eta urbanismoarekin erlazionatutako profesional asko etorriko dira aurten, eta partaideen lanerako erreferentzia izango diren euren esperientzien berri emango dute.

Hauek izango dira: Txari Vallejo, Olatz Grijalba, Koldo Telleria, Cristóbal Ribera, Luis Bilbao, Agustín Hernández, Carles Baiges, Ignacio de la Puerta, Ramón Barrena, Gorka Segurola, Ana Almandoz eta Iñaki Romero.

Bihar, asteartean, landa-lanerako irteera antolatu da Otxarkoaga auzora, partaideek hobeto ezagutu dezaten aztertu beharreko auzoaren errealitatea, lekuan bertan egingo den jarduera.

Amaierako lanen erakusketa Errekalde Aretoan
Workshop-ak, prestakuntza akademikoaren eta mundu profesionalaren artean zubiak eraikiko dituzten arazo profesionalak planteatu gura ditu. Arkitektoaren lanaren barruan bere ideien adierazpen argia eta transmisioa dago, ahozko azalpenak barne. Hori dela eta, parte hartuko duten eragileei (Bilboko Udala, Udal Etxebizitzak, Otxarkoagako Familien Elkartea…) emaitzak itzuli ahal izateko, larunbatean, ekainaren 9an, taldeek egindako ariketen emaitzak erakutsiko dira Errekalde Aretoan.

III. BIA Workshop egitaraua, zehaztasun osoz
Astelehena, ekainak 4:
8:30-9:00: Ikasleen eta tutoreen arteko topaketa
9:00-10:00: Workshop-aren aurkezpena eta ariketa
10:00-11:00: Hitzaldia: Txari Vallejo (Arkitektoa. Bilboko Udal Etxebizitzak)
11:00-12:00: Hitzaldia: Olatz Grijalba (Arkitekto doktorea. ETSA/EHUko irakaslea)
12:00-13:00: Hitzaldia: Koldo Telleria (Arkitektoa. ETSA/EHUko irakaslea. Hiria Kolektiboaren sortzailea)
13:00-14:30: Tailer praktikoa/Tutorea: Koldo Telleria
15:30-17:00: Talde lana (Arkitektoen Elkargoan)
17:00-18:00: Hitzaldia: Cristóbal Rivera (Otxarkoagako Familien Elkarteko Idazkaria)
18:00-19:00: Hitzaldia: Luis Bilbao (Historian doktorea).
19:00-20:30: Talde lana (Arkitektoen Elkargoan)
Asteartea, ekainak 5:
8:30-14:30: Tokian tokiko lana Ortxarkoagan
15:30-17:00: Talde lana (Arkitektoen Elkargoan)
17:00-18:00: Hitzaldia: Agustín Hernández Aja (Arkitekto doktorea. ETSA/EHU)
18:00-19:00: Hitzaldia: Carles Baiges (Arkitektoa eta hiri soziologoa. Lacol Arquitectes).
19:00-20:00: Hitzaldia: Ignacio de la Puerta (Arkitektoa. Eusko Jaurlaritzako Plangintza, hirigintza eta hiri birsorkuntza zuzendaria)
Asteazkena, ekainak 6:
10:00-14:00: Talde lana (Errekalde Aretoan)
15:30-17:00: Talde lana (Arkitektoen Elkargoan)
17:00-18:00: Hitzaldia: Ramón Barrena (Arkitektoa. ETSA/EHUko proiektu irakaslea)
18:00-19:00: Gorka Segurola eta Ana Almandoz. (Arkitektoak. M-Etxea kolektiboa)
19:00-20:00: Hitzaldia: Iñaki Romero (Arkitektoa eta urbanista. Zeharkako paisaia)
Osteguna, ekainak 7:
10:00-11:00: Talde lana (Errekalde Aretoan)
11:00-14:00: Zuzenketak (Olatz Grijalba, Koldo Telleria, Ramón Barrena, tutoreak)
15:30-17:00: Talde lana (Arkitektoen Elkargoan)
17:00-20:30: Talde lana (Errekalde Aretoan)
Ostirala, ekainak 8:
10:00-14:00: Talde lana (Errekalde Aretoan)
16:00-17:00: Talde lana (Arkitektoen Elkargoan)
17:00-20:30: Talde lana (Errekalde Aretoan)
Larunbata, ekainak 9:
10:00-14:00: Talde lana (Errekalde Aretoan)
16:00-17:00: Talde lana (Arkitektoen Elkargoan)
17:00-20:30: Talde lanen aurkezpen publikoa (Errekalde Aretoan)