Aztergaiak

Ur-ertz berriak_New visions on waterfronts Identitatea (ber)eraikitzeko aukerak

Identitatea (ber)eraikitzeko aukerak

Testuinguru jakin bakoitzaren berezko ezaugarriak identifikatzeko azterketa-tresnak; tipologia eta sinbologia; identitatea eraikitzen duten azpiko gaiak aztertzeko ezinbesteko galderak; esperientzia zehatzen kontakizuna.

Ondarea berrerabiltzea / integratzea

Egitura zaharkituak diagnostikatzea eta balioztatzea; berrerabiltzeko estrategiak; ondarea hiri-ehun berroneratuetan integratzeko jardunbide egokiak; iraganeko elementuek ur-ertzak berroneratzen laguntzea.

Programazioa / (des)okupatzetik suspertzera

Berroneratze-prozesuak dinamizatzen laguntzeko ekintzak; aldi baterako okupazioaren rola, suspertzeko prozesuetan; programa definitzean inplikazio kolektiboa gertatzeko metodologiak; programazioaren rola, waterfronta hirian integratzerakoan.

Gobernantza eta lidergoa

Kudeaketa-eredu berriak; waterfront-berroneratzearen sormenezko garapen baterako aukerak eta erronkak; herritarren ekimenak integratzeko metodologiak.

Berroneratzearen osagai soziologikoak

Ur-ertzeko hiri-eremuak berroneratzearen rola, gizarte-kohesioan; berroneratutako eremuak hiri-multzoan integratzea hobetzeko gizarte-berrikuntzako osagaiak; berroneratutako eremuetan ekitatea bermatzeko parametro objektiboak definitzea.

Naturalizazioa / ur-ertzeko hiri-eremuen paisaiazko osagaia.

Natura, integrazio-tresna gisa eta kide izateko sentimenduaren sustapen gisa; natura, ingurumen-kalitatea hobetzeko, baliabide-kontsumoaren eraginkortasunerako eta babeserako tresna gisa.

Agenda eta teknologia berriak

Teknologia berriak, waterfrontak berroneratzeko aplikaturik. Teknologia berriak, ura erabili, kudeatu eta berrerabiltzeko aplikaturik. Gailu natural eta teknologikoak integratzeko jardunbide egokiak, uholdeen eta beste hondamendi batzuen aurkako babes gisa. Uraren erabilera arduratsuaren agenda eta joerak.