
GAIA
«PAISAIA PRODUKTIBOAK: BIZI, LAN EGIN, EKOITZI…» izeneko argazkilehiaketa antolatu dugu.
Gure proposamena da edozein adinetako herritarrek (adin nagusikoak edo lagundutako adingabeak) beren irudien bidez ezagutzera eman dezatela hiriaren ehun konplexua, bizitzeko, lan egiteko eta ekoizteko gune misto moduan, edo gai horrek iradokitzen dien edo interes berezia sortzen dien beste edozer gauza. Bilbo Handia agerraraziko dugu gure begiraden bidez.
Lehiaketaren esparrua Bilbo Handia da.
LEHIAKIDEAK
Lehiaketaren xede den gaiari buruz duten ikuspegia argazkigintzaren bitartez adierazi nahi duten guztiek parte har dezakete. Ezingo dute parte hartu, ez eta saria jaso ere, ez antolatzaileek, ez marketineko eta/edo sustapeneko zerbitzuak ematen dituzten enpresek.
AURKEZPENA
Argazkiak originalak izan beharko dira, eta euskarri digitalean aurkeztuko dira, 300 dpi-ko (pixelak hazbeteko) kalitateaz, zuri-beltzean edo koloretan. Erakusketarako aurrez aukeratutako irudiak argazki-paperean inprimatuko dira, 5 mm-ko lodierako luma-kartoizko euskarrian, markoztatu gabe, 50 cm x 70 cm-ko neurrian (euskarria eta irudia).
Irudiaren gehieneko tamaina 8268 x 5906 pixelekoa izango da.
Egileak irudiaren kopia digitala gorde beharko du, euskarri fisikoaren kalitate bera bermatzen duen bereizmenean, saritua izanez gero erakundeari emateko, jendaurrean zabal dezan.
Posta elektronikoak informazio hau jaso beharko du:
1) Lema.
2) Lehiakidearen datuak (izena, abizenak, NAN, helbidea, posta elektronikoko helbidea eta telefonoa).
3) Irudiaren kokalekua (eraikina, helbidea, udalerria eta Google Maps zerbitzuko koordenatuak).
EPEA
Lanak aurkezteko epea 2018ko ekainaren 13ean(osteguna) amaituko da, 13:00etan.
ENTREGATZEKO MODUA
Lanak helbide elektroniko honetara bidaliko dira: fotobia@biarchitecture.orgErakundeak mezuaren bidalketa-data erregistratuko du. Erakundeak mezua jaso izana berresten duen mezua bidaliko du.
KATEGORIAK
Bi kategoria ezarriko dira. Batetik, herritarrena, zeinetan erakusketa egon den egunetan BIA GUNEAn jendeak emandako botoaren arabera aukeratuko diren irabazleak; bestetik, epaimahai hautetsiarena, zeinak erabakiko duen nor den irabazlea.
EPAIMAHAIA
Epaimahai hautetsia fotografiaren arloan ospe handia duten profesionalek osatuko dute.
Epaimahaiak aurrez aukeratuko ditu 20 irudirik onenak, BIA GUNEAn erakusteko, erabakitako egunetan. Argazkien erakusketan, BIA GUNEAn hautetsontzi bat jarriko da herri-epaimahaiak bere botoak eman ditzan.
SARIAK
Bi kategorietan hiru sari daude:
Lehenengo saria: 300 euro
Bigarren saria: 200 euro
Hirugarren saria: arkitekturako liburu sorta bat
Epaimahaiak sariak edo sarietako bat esleitu gabe uztea erabaki dezake, egokitzat jotzen badu, eta, halaber, ordainsaririk gabeko accesita eman dezake modalitate bakoitzeko.
Herri-epaimahaiaren eta epaimahai hautetsiaren erabakiak apelaezinak izango dira.
ERAKUSKETA
Aurkeztutako lanekin erakusketa egingo da BIA Urban Regeneration Forumen jarduera-astean, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko ordezkaritzaren BIA gunean, 2018ko ekainaren 16tik 22ra.
SARI-BANAKETA
Sariak 2018ko ekainaren 21ean emango dira.
SARITUTAKO LANAK
Saritutako argazkiak Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko ordezkaritzaren jabetzapean geratuko dira, eta hark denborazko eta tokizko mugarik gabe argitaratu eta erreproduzitu ahalko ditu.
OHARRAK
Egileek beren gain hartuko dute aurkeztutako lanen egiletzaren eta originaltasunaren erantzukizuna, bai eta hirugarrenek lan horien gaineko eskubiderik ez izatearena eta irudi-eskubideak direla-eta egin daitekeen edozein erreklamaziorena ere. Parte hartzeak oinarri hauek erabat onartzea dakar. Oinarri hauetan aurreikusi ez den guztian, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko ordezkaritzak ebatziko du kasuan-kasuan dagokiona.
INFORMAZIOA
Web-orria: www.biarchitecture.org
Twitter: @BIArchitecture_
Facebook: BIA – Bilbao Bizkaia Architecture
Zalantzarik edo galderarik izanez gero, posta elektroniko bidez jarri harremanetan
e-posta: info@biarchitecture.org (Gaia: Argazki-lehiaketa).
GAIA
Koadernoan egindako marrazkien 2018ko SKETCH-BIA maratoia antolatu da, gai honekin: «PAISAIA PRODUKTIBOAK: BIZI, LAN EGIN, EKOITZI…».
Gure proposamena da edozein adinetako herritarrek (adin nagusikoak edo lagundutako adingabeak) beren marrazkien bidez BILBOKO HIRI-PAISAIA ezagutzera ematea.
Lehiaketaren esparrua Bilboko hiria da.
LEHIAKIDEAK
Lehiaketaren xede den gaiari buruz duten ikuspegia marrazketaren bitartez adierazi nahi duten guztiek parte har dezakete. Ezingo dute parte hartu, ez eta saria jaso ere, ez antolatzaileek, ez marketineko eta/edo sustapeneko zerbitzuak ematen dituzten enpresek.
KATEGORIAK
Bi kategoria daude, bata helduentzat eta bestea haurrentzat.
GARAPENA ETA AURKEZPENA
Data: 2018ko ekainaren 17a, igandea.
Ordutegia: 10:00etatik 19:00etara.
Lehiakideak Mazarredo zumarkalean, Arkitektoen Elkargoaren aurrean dagoen BIA 2018 plataformaren egoitzara joan beharko dira, 10:00etatik 11:00etara, beren marrazki-koadernoan zigilua jartzera. Erakundeak emango die koadernoa parte-hartzaileei.
Lehiaketan parte hartzen duten koadernoak beranduenez 19:00etan aurkeztuko dira, BIA plataformaren egoitzan.
Teknika: Teknika askea izango da, baina marrazketa-teknika lehorrak erabiltzea gomendatzen dugu: arkatza, koloretako arkatzak…
Marra bidez egindako apunterik onena sarituko da.
SARIAK
Sari hauek daude bi kategorietan:
Marrazkirik onena: 350 euro + arkitekturako liburu sorta
Marra bidezko marrazkirik onena: 250 euro
Epaimahaiak ezingo ditu sariak esleitu gabe utzi, eta ordainsaririk gabeko bi accesit eman ditzake.
Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
SARIAK EMATEA
Sariak 2018ko ekainaren 21ean emango dira.
SARITUTAKO LANAK
Saritutako marrazkiak Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko ordezkaritzaren jabetzapean geratuko dira, eta hark denborazko eta tokizko mugarik gabe argitaratu eta erreproduzitu ahalko ditu.
EPAIMAHAIA
Epaimahai hautetsia arte ederren eta arkitekturaren arloetan ospe handia duten profesionalek osatuko dute.
ERAKUSKETA
Aurkeztutako lanekin erakusketa egingo da BIA Urban Regeneration Forumen jarduera-astean, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko ordezkaritzaren BIA gunean, 2018ko ekainaren 16tik 22ra.
OHARRAK
Egileek beren gain hartuko dute aurkeztutako lanen egiletzaren eta originaltasunaren erantzukizuna, bai eta hirugarrenek lan horien gaineko eskubiderik ez izatearena eta irudi-eskubideak direla-eta egin daitekeen edozein erreklamaziorena ere. Parte hartzeak oinarri hauek erabat onartzea dakar. Oinarri hauetan aurreikusi ez den guztian, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko ordezkaritzak ebatziko du kasuan-kasuan dagokiona.
INFORMAZIOA
Web-orria: www.biarchitecture.org
Twitter: @BIArchitecture_
Facebook: BIA – Bilbao Bizkaia Architecture
Zalantzarik edo galderarik izanez gero, posta elektroniko bidez jarri harremanetan.
e-posta: info@biarchitecture.org (Gaia: Marrazki-lehiaketa).