Hiritarrentzako BIAko ekintzen programa Zorrotzaurreko Papelera eraikinean gauzatuko da

Hiritarrentzako BIAko ekintzen programa Zorrotzaurreko Papelera eraikinean gauzatuko da

BIA Forum 2016ª, Bilbon nazioarteko adituekin gauzatuko den hiri birsonkuntzaren kongresu bat baino gehiago da. Bizkaiko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren delegazioak, hiritar guztiak, uztailaren 8tik aurrera, Zorrotzaurreko Papelera eraikinean ospatuko den foro honetan sartu nahi ditu. bertan, hainbat ekintza izango ditugu, batzuk doakoak eta beste batzuk prezio berezikoak. Papelera, Bilbao Ekintzak birgaitutako eraikin industriala da, Zorrotzaurreko penintsulan (oraindik) kokatutakoa. Bertan, hiritarrentzako orokorrean zuzendutako ekintzak garatuko dira. Honekin lortu nahi dena da, balio arkitektoniko izugarria duen eta Bilboko ondare arkitektonikoko bitxi bat den eraikin hau jendeak ezagutzea. Papelera eraikina, jendaurrera zabalik egongo da uztailaren 8tik 15era, etenik gabe 10etatik 20tara. Espazio honek, uztailaren 8an irekiko ditu bere ateak Rafael de la Hoz arkitektura estudioko Zaloa Mayorren hitzaldi batekin. Horrez gain, bertan jarriko dira ikusgai, Elorrietako Erriberaren birgaitzerako antolatu den Nazioarteko Ideien Txapelketako obra irabazleak. Azkenik, FotoBIA txapelketako argazki finalistak ere berton ikusi eta bozkatu ahalko dira. Uztailak 11 eta 12an, haurrentzako tailerrak gauzatuko dira, “Plastikozko begiradak, auzoko islapen bat” izenarekin. Partaideek, birziklatutako materialak hartuta, monitoreen gidarekin, taldeko kreazio bat egingo dute, auzoko ikuspuntu berri batera hurbilduz. Uztailaren 13 eta 14ean, Musika akustikoa eta DJ’en sesioak egongo dira, 20tatik aurrera. Kontzertu hauek publikoak izango dira eta arkitektoez osatutako taldeek gauzatuko dituzte. Zehazki, 14ko sesioa, WASeko (lehengo We Are Standard) Deu Txakartegi eta Willy Vanilliren eskutik izango da. Bilboko zentrotik Papelerako eraikinera heltzeko, antolaketak gasolino bat jarriko du dohain, arratsaldez (16:30tatik 19:30etara). Honek, Uribitarteko kaia eta Deustuko Erribera lotuko ditu. Gainera, 8tik aurrera, bidai gidatuak egingo dira ibaitik Abraraino, Bilboko ibaiko bizitegi eta industria arkitektura ikusteko. Bisita hauek Itsas Museotik aterako dira eta sarrerak, Papelera eraikinean erosi ahalko dira prezio murriztuan. Sarrera hauen...
Uztailaren 15ean Bilbon, César Pellik BIA saria jasoko du, Bizkaiko Arkitektoek ematen duten sari gorena

Uztailaren 15ean Bilbon, César Pellik BIA saria jasoko du, Bizkaiko Arkitektoek ematen duten sari gorena

César Pelli arkitekto argentinarrak, uztailaren 15ean Arkitektoen Elkargoko Bizkaiko Delegazioak ematen duen BIA saria jasoko du Bilboko hiri birsorkuntzan izan duen ekarpen bereziagatik. Orain dela bi urte ospatutako lehenengo edizioko saritua, Norman Foster britaniarra izan zen, eta, honakoan, saria César Pelliri emango zaio Abandoibarrako gunean egindako lanagatik. Berton dago hiriko ekonomi eta finantza ikono bihurtu den 165 metroko Iberdrola Dorrea. Azken hamarkada hauetan Bilboko “waterfront”ak izan duen eraldaketan, César Pellik egindako ekarpen garrantzitsuaren aintzatespena da sari hau. Epaimahaiaren ebazpenaren esanetan, argentinarrak Abandoibarrako Masterplanean egindako lana, “hiriaren birsorkuntza lortzeko egin diren akzio desberdinen artean, pieza garrantzitsu bat da” eta “hiritarren erabilerarako espazio bat izan da emaitza, beste hirigune batzuetan egin beharreko ekintzetan erreferentzia bezala hartuz”.     César Pelliren obra arkitektonikoa (Tucumán, 1926), bere eraikuntza lerroen dotoretasun eta neurritasunagatik nabarmentzen da, eta, baita ere, zenbait material nahasteko eragatik, beira, harria eta metala, hain zuzen ere. 80 proiektu baino gehiagok adierazten dute bere arkitektura (horietako batzuk Petrona Dorreak bezalako paregabetasunarekin, Kuala Lumpur, Malasia), nahiz eta berak beti saihestu dituen aurre-ikuskera formalistak bere diseinuetan. Argentinarra, “Pelli Clarke Pelli Arquitectos”eko sozio fundatzaileetako bat dugu, altuera handiko eraikuntzen garapenean mundu mailan oso errespetatua den arkitektura bulegoa. New Haven-en (Connecticut, EE BB) egoitza duen izen handiko despatxu honek, nazioarte mailako sari garrantzitsuenak irabazi ditu; horien artean, César Pellik “American Institute of Architects”ek ematen duen urrezko domina irabazi du bere ibilbide profesionalagatik. BIA saria, hurrengo uztailak 15ean emango zaio César Pelliri Iberdrola Dorrean ospatuko den galazko afari batean. Bertan, Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea izango dugu gurekin. Ekitaldi honekin, “BIA Urban Regeneration Forum”aren bigarren edizioa dela eta, uztailaren lehenengo hamabostaldirako hiri honetan antolatu den ekintzen programari...
Bizkaiko arkitektoek BIA sortu dute sektorea dinamizatzeko

Bizkaiko arkitektoek BIA sortu dute sektorea dinamizatzeko

Sigla horiekin ezagutzen da “Bilbao Bizkaia Architecture” delako plataforma, hainbat jardueraren inguruko gogoeta eta sustapena egin eta hiritarrak inplikatzea xede duena Bizkaiko arkitektura sustatu eta ezagutzera ematea da Bilboko Udalak eta Bizkaiko ForuAldundiak babestutako ekimen honen helburua Lehenengo jarduera garrantzitsua, irailean antolatuko den “Urban Regeneration Forum” delakoa izango da, eta horren barruan, nazioarteko 300 aditu bildu eta bi urtez behin antolatuko den biltzarra egingo da Foroaren aurkezpen gisa, “Hiri bizirantz/Towards living cities/Hacia una ciudad sana” izenburuko manifestua landu da, berdintasunezko hiri-eredu habitagarri, erakargarri eta oparo baten alde Lehenengo BIA FORUM honetan, “arkitekturak, adierarik orokorrenean, garapen iraunkorrean lagundu eta komunitatea aberasteko moduko balio erantsi ekonomiko eta kulturala sortzen duela” aldarrikatuko da Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Bizkaiko Ordezkaritzak lurralde historiko honetako arkitektura eta hirigintza dinamizatzea eta lanbidearen erronkei nazioartekotzea, trukea eta hiritarren partaidetza bezalako kontzeptuetatik aurre egitea proposatzen duen ekimena aurkeztu du gaur goizean. BIA (Bilbao Bizkaia Architecture) “Hiri bizirantz/Towards living cities/Hacia una ciudad sana” delako manifestuaz aurkeztu da Bilbon, Bizkaia Aretoan. Gogoetarako esparrua izateaz gain, BIAk era askotako jarduerak sustatuko ditu. Horietako lehena irailean izango da, “Urban Regeneration Forum” delakoaren barruan: astebetez nazioarteko 300 aditu inguru bilduko dituen izen bereko biltzarra, azoka profesional batez osatutakoa. Bi urtez behin antolatuko da, eta lehenengo edizioa Bilbon egingo da, hiria abangoardiako arkitektura eta hirigintzari buruzko eztabaidarako erreferentzia bihurtuz. Lehenengo edizio honetan, “Urban Regeneration Forum”ek hiri bizi, habitagarri, erakargarri eta oparoa lortzeko moduari erreparatuko dio, hirigintza, arkitektura eta jasangarritasuna zeharkako diziplinatzat hartuz. Hiri adimendunak, oinezko esparru bihurtzeko modukoak, energetikoki irankorrak direnak, azken batean hiri gizatiarrak aztergai izango dira hiri-birsorkuntzan espezializatutako mundu osoko adituen eskutik, hiri hobeak egiteko moduei buruz gogoeta egiteko asmoz....