Call for papers

Paisaia Produktivo Berriak

Eztabaida-ardatzak

BIA Urban Regeneration Forumen hirugarren edizioak EKONOMIA PRODUKTIBOAREN ETA HIRI-EGITURAREN ARTEKO LOTURA du ardatz. Zer eragin izan dezakete produkzio-eredu berriek hiriaren biziberritzean? Ba al dira jardunbide egokien ereduak gure ingurunean? Zer ekintzaren bidez lor daiteke hiriak lurraldean duen itzala handiagoa izatea? Gaurdaino izan ez ditugun zer eragilek ekar dezakete iraultza, produkzioaren eta kontsumoaren artean oreka handiagoa lor dezan lurralde batek?

Galdera horiek guztiak CALL FOR PAPERS deialdiaren bidez landu eta aztertu nahi dira; deialdian, gaiaren inguruko hiru alderdi hauek kontuan hartuta problematika garatu nahi duen ikertzaile eta aditu orok har dezake parte.

L. Paisaia eta lurraldea. Nola produzitu, kontuan hartuta banaketa, hondakinak eta kontsumoa? Nola sortu ziklo laburrak, tokiko produkzioak eta lurralde-estrategia eko-iraunkorrak? Zer eragin izan dezake hiri-nekazaritzak, baserriaren eta hiriaren arteko mugen berrantolaketan?

M. Azpiegiturak eta teknologia. Nola txertatu teknologia-industriak hiriaren plangintzan? Nola berreskuratu azpiegitura zaharkituak produkzio-eredu berrien bidez? Nola babestu industria-ondarea lurraldearen egungo bertsioan?

S. Etxebizitza eta lana. Nola bizi berriro produkzio-lurralde zaharkituetan, eta nola produzitu bizitegi-guneetan? Nola kudeatu produkzioaren eta hiri-bizimoduaren arteko gorabeherak? Nola egokitu etxebizitza-parkea etxebizitzaren eta produkzioaren arteko elkarbizitzara? Lan-eredu berriek zer tipologiatako aukerak eragingo dituzte?

Komunikazioak: aurkezpena

Aurkeztu ahal izateko onartzen diren lanen egileek derrigorrean erregistratu behar dute BIA Urban Regeneration Forum Biltzarrean, horretarako propio ezarritako epean, eta, horrezaz gain, lana gainbegiratuta aurkeztu behar dute, bai eta Biltzarrean parte hartu ere. Onartutakoek copyright eskubideen lagapena egiteko formularioa bete behar dute, eta modu formalean onartu lana BIA Urban Regeneration Forum Biltzarrean aurkeztea, egitasmoa argitaratu baino lehen.

Biltzarreko saioetarako onartutako komunikazioak, bai eta hautatutako beste batzuk ere, argitalpen digital batean bilduko dira (ISBN kodea adierazita), eta Biltzarrean banatuko da CD edo USB Drive batean eta BIAren webgunearen bidez. Gainera, paperean ere argitaratuko da.

Saio bakoitzeko moderatzaile bat izango da. Saioetako moderatzaile horiek egileei aldez aurretik jakinaraziko dizkiete zein diren haietako bakoitzeko jarraibideak eta helburuak; nolanahi ere, eskubidea izango dute komunikazio bat egitasmotik kentzeko, egileek ez badituzte kasuan kasuko jarraibideak betetzen. Materialaren moderatzaileak ez baditu hitzaldirako edo eskaerarako ezarritako baldintzak aurretik betetzen, egilea egitasmotik kendu ahal izango da, nahiz eta izena egitasmoaren liburuxkan ageri.

Saio jakin baterako ez bada nahikoa komunikazio-kopuru aurkezten, Batzorde Antolatzaileko kideek eskubidea izango dute
egitasmoa berrikusteko eta hura egokitzeko.

BIA Urban Regeneration Forum Biltzarreko saioetarako komunikazioak aurkezteko azken eguna 2018ko maiatzaren 07a.

BIA Urban Regeneration Forumek eskuragarri duen online plataformaren bidez aurkeztu behar dituzte komunikazioak egileek.

Baldintzak

BIA Urban Regeneration Forumen hirugarren edizioko Biltzarrean aurkeztuko dira hautatutako komunikazioak; Biltzarra Bilbon izango da, 2018ko ekainaren 20, 21 eta 22an.

Komunikazioak ezinbestean izango dira lehen adierazitako gaiei buruzkoak. Saioaren gai bakoitzeko komunikazio bat aurkeztu behar dute egileek. Ez da onartuko komunikazio bakarra gai baterako baino gehiagorako. Egile bakoitzeko bi komunikazio baino gehiago ezin izango dira aurkeztu.

Komunikazioak berriki egindako lanak izango dira derrigorrean, eta hizkuntza hauetako edozeinetan egin daitezke: gaztelania, euskara eta ingelesa. Plangintzaren eta ikerketaren alorreko profesionalen komunikazioak eta ikasleen komunikazioak onartuko ditu BIA Urban Regeneration Forumen Biltzarrak. Nolanahi ere, Zientzia Batzordeko kideek aurkeztutako lanen egokitasunari buruzko gomendio egokiak eman ahal izateko, proposamenetan honako alderdi hauek jaso behar dira:

“Objektuaren” deskribapen laburra: komunikazioaren xedeko proiektua, proposamena edo ikerketa-gaia.
Aurrekariak: gobernantzaren inguruko oinarri teorikoa, esparru politikoa eta testuingurua; proiekturako baldintza ekonomikoak.
Lan ofizialei edo akademikoei buruzko bi erreferentzia edo gehiago, eta ikerketa-gaia edo proiektua zer diziplina espezifikotakoa, zer gairi buruzkoa edo hirigintza-testuingurutakoa den adierazita
•Komunikazioan garatutako lanerako erabilitako metodologiari buruzko azalpen laburra.
•Emaitza nagusien, ateratako ondorioeneta ikasitakoaren laburpena.
•Komunikazioek gehienez ere 2.600 hitz izango dituzte (kontuan hartu gabe orri-oineko oharrak, izenburuak eta bibliografia).

Biltzarreko Zientzia Batzordeko kideek proposatutako komunikazioak itsu bikoitzeko prozesu baten bidez berrikusiko dituzte. Egileen izenak jakin ez ditzaten, zenbaki bana esleituko zaie, nor den nor identifikatzeko.

Komunikazioak berrikusi ondoren, egileari jakinarazi egingo zaio proposamena onartu edo baztertu den, eta beharrezkotzat edo komenigarritzat joz gero, baita zer aldatu ere.