Burdeos hiria, BIAko bigarren edizio honen gonbidatua, ur-korronteen berreskuratzearen eredu gisa.

Burdeos hiria, BIAko bigarren edizio honen gonbidatua, ur-korronteen berreskuratzearen eredu gisa.

Burdeoseko hiria, BIA Urban Regeneration Forumeko bigarren edizioko gonbidatua izango da. Frantziako hiriburu honek, datorren uztailean Bilbon, uraren eszenatoki berrien inguruan eztabaidatzeko 300 arkitekto eta hirigile baino gehiago batuko dituen sariketa honetan, sarietako bat jasoko du.

Horrela, BIA Forum 2016ak, Garonako hirian ur-korronteak (waterfront) berreskuratzean egindako lan bikaina aitortzen dio, Kalitatez egindako hiri birgaitze baten erreferentzia delako, bai prozesuan bertan, eta bai lortutako emaitzetan.

  1. urtetik, Burdeosek hiri bilakaera izugarria izan du. Honi esker, gaur egun, Frantziako hiri erakargarrienetako bat izatera heldu da. Garona ibaiaren birgaitzea izan zen proiektuaren gakoetako bat, honek, Alain Juppé alkatearen babes osoa izan zuelarik.

Waterfrontaren birsorkuntzaren ikuspuntutik, Burdeosek portu-hiriaren ikuspuntu sozio-ekonomiko berriak onartzen jakin izan du, ez bakarrik Garonaren ingurura hurbildu eta honetaz jabetzeko, baita ibai-fatxada berreskuratu eta hiri eraldaketa prozesu berri bat hasteko.

bordeaux

Horrela, portutik askatutako lur eremu berrien okupazio estrategiek, hirigintza-proposamen berri asko ekarri ditu pentsatutako auzo berrietarako, paisaia ikuspuntu batetik hasita eta erabilera anitzekoekin jarraituta, bai bizitoki edo ekonomi jarduera gisa, eta bai azpiegitura talde gisa.

 

BIA Forumak, honekin, Bilbok eta Burdeosek, hiriaren berreskuratzean duten antzekotasuna agerian jartzen du. Kasu bietan, hirien Waterfrontaren aldeko apustua egiten da, eta, horrez gain, hiri biek dute   ertzak banatu eta batzen dituen ibai ardatz bat.

 

Parekotasun hauetaz hitz egiteko, ekainaren 13an Bilbon egongo dira, beste arkitekto eta hirigile batzuekin batera, Michèle Laruë-Charlus, Burdeoseko Garapen arloko zuzendari nagusia, eta Nicolas Michelin, hiriko Iparraldean kokatuta dagoen Bassins a Flots auzo izugarrian esku hartu duena, hain zuzen ere.

 

BIA Forum 2016, Euskal Herriko Elkargo Ofizialak (EHAEO) Bizkaian duen Delegazioaren ekimena da, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Honen helburua, herritarrak hiriko etorkizunaren eztabaiden partaide izatea lortzea da.