III BIA Urban Regeneration Forumek Bizkaiko hainbat udalerritara zabaldu gura du Bilboko arkitekturari buruzko herri jardueren egitaraua, ekainaren 12tik 15era, aurtengo berrikuntza gisa, Amorebieta-Etxanon, Bakion, Durangon, Iurretan eta Markina-Xemeinean eskainiko diren hitzaldiekin eta umeentzako tailerrekin.
• Bizkaiko hiriburuak hartuko du lekukotza larunbatean, ekainaren 16an, 22ra arte, itsasontziz eta bizikletaz egingo diren bisita gidatuekin, familia osoari eskainitako tailerrekin, helduentzako eta ume eta gazteentzako umeentzako marrazki lehiaketarekin eta lau erakusketarekin.
• Ostegunean, ekainaren 21ean, marrazki eta argazki lehiaketetako sarien banaketa, garagardo dastatzea, animazioa eta zuzeneko musika izango dituen udako jaiak emango dio amaiera ekainaren protagonista izango den arkitekturari buruzko biurtekoari.

Bilbon, 2018ko ekainaren 11n.– Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO-COAVN) Bilboko Ordezkaritzako BIA, Bilbao Bizkaia Architecture plataformak, “Paisaia produktibo berriak” izenburua daraman Urban Regeneration Forum izenekoaren III. edizioaren barruan, zabaldu egingo du bihar dagoeneko tradizionala den arkitekturari buruzko jarduera programa, eta lehen aldiz, Bilbotik Bizkaiko zenbait udalerritara hedatuko da.

Zehatzago esanez, Amorebieta-Etxano, Bakio, Durango, Iurreta eta Markina-Xemeinean udalerrietara. Herri horietako biztanleak eta bisitariak arkitekturaren mundu liluragarrira hurbildu ahal izango dira, leku bakoitzeko berezitasunak landuko dituzten bost hitzaldiren eta umeei zuzendutako bost tailerren bitartez. Aurreikuspenen arabera, 200 ume igaroko dira tailer horietatik ekainaren 12tik 15era. “Natura-Ciudad-Naturaleza-Hiria” izenburua duten tailerren helburua, txikienak naturaren eta hiriaren artean, hainbat eskalatan, dagoen erlazioaz jabetzea da.

Larunbatean, ekainaren 16an, Bilbok hartuko du lekukotza, ostiralera, 22ra, bitartean, itsasontziz egingo diren 6 bisita gidaturekin eta bizikletaz egingo diren 2rekin, familia osoari eskainitako 2 tailerrekin, igandean, ekainaren 17an, bi kategoriatan, helduentzat eta ume eta gazteentzat, ospatuko den marrazki lehiaketarekin, lau erakusketarekin eta ekainaren protagonista izango den arkitekturari buruzko biurtekoari amaiera bikaina emango dion marrazki, argazki eta arkitektura lehiaketetako sarien banaketa, garagardo dastatzea, animazioa eta zuzeneko musika izango dituen udako jaiarekin, ostiralean, ekainaren 22an. Gaurtik, astelehenetik, ekainaren 11tik, aurrera erreserbatu ahal izango dira Bilbon egingo diren familia osoari eskainitako tailerretan eta itsasontziz eta bizikletaz egingo diren bisita gidatuetan parte hartzeko plazak, 683250161 telefono zenbakira deituz.

Erakusketei dagokienez, hauek dira: Sketch_BIA18 marrazki lehiaketako lanak jasoko dituen erakusketa, herritarren bozketarekin; Photo_18 argazki lehiaketako lanak jasoko dituen erakusketa, herritarren bozketarekin; arkitekto gazteentzako nazioarteko sariketaren erakusketa; eta Europan erakusketa.

Koadernoan egindako “Paisaia produktiboak: bizi, lan egin, ekoiztu” marrazki maratoia, igandean 17an
Lehiaketaren eremua Bilboko hiria da, eta baliabide horren bitartez, lehiaketaren gaiari buruzko euren ikuspegia eman gura duten pertsona guztiek hartu ahal izango dute parte. Lehiaketak bi kategoria ditu, bat helduentzat eta beste ume eta gazteentzat. Lanen garapena eta aurkezpena ekainaren 17an, igandean, izango da, 10:00etatik 19:00etara, eta lehiakideak Bilboko Mazarredo Zumardiko 69tik igaro beharko dira, 10:00etatik 11:00etara, antolakuntzak emango duen marrazketa koadernoa zigilatzeko. Teknika librea izango da, baina marrazketako teknika lehorrak erabiltzea gomendatzen da, arkatza, koloretako arkatzak… Kategoria bietan sari hauek ezarri dira: Marrazkirik Onena, 350 euro gehi arkitekturako liburu lotea, eta lerro Marrazkirik Onena, 250 euroko saria.

HERRI JARDUERAK BIZKAIAN EKAINAREN 12TIK 15ERA
5 eta 8 urte arteko umeei zuzendutako tailerrak eta EHAEO-COAVNeko Bizkaiko ordezkaritzako arkitekto batek emandako udalerriei buruzko hitzaldiak.

Umeentzako “Natura-Ciudad-Naturaleza-Hiria” tailerra, naturaren eta hiriaren artean, eskala desberdinetan, dagoen erlazioaz jabetzeko jarduera da. Zelan elkartzen dira natura eta hiria? Bertan txikienen proposamenekin jolas eginez egingo da lan.

Jarduera guztiak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira.
Asteartea, ekainak 12, Bakion
“Natura-Ciudad-Naturaleza-Hiria” umeentzako tailerra:
Lekua: Bakioko Kultur Etxea
Ordua: 16:30ean

Udalerriari buruzko hitzaldia:
Lekua: Bakioko Kultur Etxea
Ordua: 18:30ean
Hitzaldiaren izenburua: “El recurso local. La uva de Bakio”
Hizlaria: Urtza Uriarte Otazua, Bizkaiko EHAEO-COAVNeko arkitektoa

Asteazkena, ekainak 13, Markina-Xemeinean eta Iurretan
“Natura-Ciudad-Naturaleza-Hiria” umeentzako tailerra:
Lekua: Iurretako Maiztegi Herri Eskola
Ordua: eskolako ordutegia

“Natura-Ciudad-Naturaleza-Hiria” umeentzako tailerra:
Lekua: Markinako Bekobenta Herri Eskola
Ordua: eskolako ordutegia

Markinari buruzko hitzaldia:
Lekua: Uhagon Kulturgunea
Ordua: 18:30ean
Hitzaldiaren izenburua: “El recurso local. El mineral de Markina-Xemein”
Hizlaria: Urtza Uriarte Otazua, Bizkaiko EHAEO-COAVNeko arkitektoa

Osteguna, ekainak 14, Amorebieta-Etxanon eta Durangon
“Natura-Ciudad-Naturaleza-Hiria” umeentzako tailerra:
Lekua: Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroa
Ordua: 17:30ean

“Natura-Ciudad-Naturaleza-Hiria” umeentzako tailerra:
Lekua: Durangoko Kurutziaga Ikastola
Ordua: eskolako ordutegia

Durangori buruzko hitzaldia:
Lekua: Durangoko Arte eta Historia Museoa
Ordua: 18:30
Hitzaldiaren izenburua: “El recurso local. El tejido denso de Durango”
Hizlaria: Urtza Uriarte Otazua, Bizkaiko EHAEO-COAVNeko arkitektoa

Ostirala, ekainak 15, Amorebieta-Etxanon
Amorebieta-Etxanori buruzko hitzaldia:
Lekua: Nagusi Etxea
Ordua: 18:30
Hitzaldiaren izenburua: “El recurso local. Las tierras de Amorebieta-Etxano”
Hizlaria: Urtza Uriarte Otazua, Bizkaiko EHAEO-COAVNeko arkitektoa

HERRI JARDUERAK BILBON EKAINAREN 16TIK 22RA
Larunbatean, ekainaren 16an, herritarren gunearen eta erakusketa egonkorren inaugurazioa Bizkaiko EHAEO- COAVNean dagoen BIA 2018ren egoitzan, ekainaren 22ra arte. Erakusketez gain, “Bizkaia en obras” eta “BIA 2018 en los municipios de Bizkaia” bideoak ere ikusi ahal izango dira. Horrez gain, ikus-entzuleek, ekainaren 16tik 22ra bitartean aurrera eramango diren jarduerei eta 20an, 21ean eta 22an egingo den Kongresuari buruzko informazio puntua izango dute, eta bertan eskuratu ahal izango dira itsasontziz egingo diren bisita gidatuetarako sarrerak, eta baita merchandising-a ere. Bizkaiko BIA 2018 gunearen ordutegia hau da:
Larunbata, ekainak 16: 16:00etatik 20:00etara
Igandea, ekainak 17: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
Astelehena, asteartea eta asteazkena, ekainak 18, 19 eta 20: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
Osteguna, ekainak 21: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
Ostirala, ekainak 22: 10:00etatik 14:00etara

BIA amaitu ondoren, erakusketak EHAEO-COAVNeko Bizkaiko ordezkaritzaren egoitzan bisitatu ahal izango dira, ekainaren 25etik uztailaren 20ra, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.
Jarduera guztiak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira.

Larunbata, ekainak 16
Gunearen inaugurazioa:
Lekua: EHAEO-COAVNen Bizkaiko ordezkaritza
Ordua: 17:00etan
Jarduera: “Paisaia produktibo berriak” izenburua duen BIA Urban Regeneration Forumaren III. edizioaren eta aste osoan gauzatuko diren jardueren aurkezpen laburra, argazki erakusketaren bisita eta herritaren bozketa eta itsasontziz egingo diren bisita gidatuetarako hamar sarrera bikoitzen zozketa.

Familiarentzako “Natura-Ciudad-Naturaleza-Hiria” tailerra:
Lekua: EHAEO-COAVNen Bizkaiko ordezkaritza. Tailerra Bizkaiko EHAEO-COAVNetik abiatuko da, baina inguruko lorategietatik egingo den ibilbide baten bitartez egingo da.
Ordua: 17:30etik 18:30era
Leku kopurua: 3 eta 12 urte arteko 25 ume, heldu batek lagunduta.
Gaztelaniaz.
Doakoa, aurretik izena emanda.

Bisita gidatua bizikletan:
Lekua: Abiapuntua. EHAEO-COAVNen Bizkaiko ordezkaritza
Ordua: 17:30etik 19:00etara
Leku kopurua: adin guztietako 25 txirrindulari
Doakoa, aurretik izena emanda.

Igandea, ekainak 17
Bilbosketch marrazki lehiaketa:
Lekua: Abiapuntua. EHAEO-COAVNen Bizkaiko ordezkaritza
Ordua: 10:00etatik 19:00etara. Paperaren zigilatzea 10:00etan eta bilketa 19:00etan. Marrazkiaren eremua Bilbo izango da.

Familiarentzako “Natura-Ciudad-Naturaleza-Hiria” tailerra:
Lekua: EHAEO-COAVNen Bizkaiko ordezkaritza
Ordua: 17:30etik 18:30era
Leku kopurua: 3 eta 12 urte arteko 25 ume, heldu batek lagunduta.
Euskeraz
Doakoa, aurretik izena emanda. Telefonoa: 683.250.161

Bisita gidatua bizikletan:
Lekua: Abiapuntua. EHAEO-COAVNen Bizkaiko ordezkaritza
Ordua: 12:00etatik 13:30era
Leku kopurua: adin guztietako 25 txirrindulari
Doakoa, aurretik izena emanda. Telefonoa: 683.250.161

Bisita gidatua itsasontzian:
Lekua: Itsas Museoaren kaia
Ordua: 18:30etik 19:30era
Leku kopurua: 145 pertsona
Prezioa 3 euro. Txartelen salmenta Bizkaiko EHAEO-COAVNen, Mazarredo Zumardiko 69an, larunbatetik, ekainaren 16tik (16:00etatik 20:00etara) ostegunera, 21era (10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara) eta ostiralean, 22an (10:00etatik 14:00etara).
Erreserbak 683250161 telefono zenbakira deituta

Astelehena, asteartea eta asteazkena, ekainak 18, 19 eta 20
Bisita gidatua itsasontzian:
Lekua: Itsas Museoren kaia
Ordua: 18:30etik 19:30era
Leku kopurua: 145 pertsona
Osteguna, ekainak 21

Bisita gidatua itsasontzian:
Lekua: Itsas Museoren kaia
Ordua: 18:30etik 19:30era
Leku kopurua: 145 pertsona
Bilbaosketch, FotoBia eta arkitektoen lehiaketako sarien banaketa:
Lekua: EHAEO-COAVNen Bizkaiko ordezkaritza
Ordua: 20:00etan

Udako jaia:
Lekua: EHAEO-COAVNen Bizkaiko ordezkaritza
Ordua: 20:30ean
Leku kopurua: aforo limitado
Jarduera: partaideen harrera, photocall-a, garagardoen maridajea, animazioa eta zuzeneko kontzertua.

Ostirala, ekainak 22
Bisita gidatua itsasontzian:
Lekua: Itsas Museoren kaia
Ordua: 18:30etik 19:30era
Leku kopurua: 145 pertsona