BIA Urban Regeneration Forumek, Bilboko Elorrieta Erribera lantzeko ideien nazioarteko lehiaketa bat antolatu du

BIA Urban Regeneration Forumek, Bilboko Elorrieta Erribera  lantzeko ideien nazioarteko lehiaketa bat antolatu du

BIA Urban Regeneration Forumaren bigarren edizioa martxan dugu. Datorren uztailean, mundu guztiko portu-hirien esperientziak ezagutzeko eta ur korronteen (waterfronts) berreskurapen proposamenak eztabaidatzeko, 300 arkitekto eta hirigile baino gehiago batuko dituen ideien nazioarteko txapelketa antolatu du Bizkaiko hiriburuan. Honetan, Bilboko Elorrieta Erriberan kokatutako eremu baten hiri-antolamendu eta espazio publikoaren diseinua landuko dira.

Zehazki, Metroaren eta itsasadarraren artean kokatuta dagoen eremu bat da, Elorrietako San Inazio Auzoaren eta Lutxana-Erandio udal-barrutiaren artean. Gaur egun, gehienbat garbitasuneko udal-zerbitzuek, autobusen garajeek, industria-eraikinek eta, Iparraldean etxebizitza-eraikinek (planoa ikusi) osatzen dute eremu hau.

Marta González Cavia eta Jorge Cabrera arkitektoak buru dituen ikasle eta arkitekto gazteei zuzendutako lehiaketa honek, eremu honen berrantolaketa integrala eta berau, inguratzen duen ingurunean integratzea planteatzen ditu. Honetarako, arreta berezia jarri beharko da waterfronta osatzen duten espazio publikoen kalitatean eta ingurumenaren iraunkortasunerako irizpideak aplikatzean.

Captura de pantalla 2016-04-27 a las 12.01.40

Lehiaketara aurkeztutako proiektuek, eremu hau Zorrotzako Muturrarekin lotuko duen oinezkoentzako zubi bat aurreikusi beharko dute, eta, baita, oraintxe zaharberritua izan den eta Eusko Jaurlaritzak interes kulturaleko eraikin izendatu berri duen Ponpa Etxea ere bertan izatea errespetatu. Espazio eraikigarriak 9.500 metro karratuko azalera du. % 70-80a, bizitegi-erabilerarako izango dira (720 etxebizitza) eta gutxienez beste %15 berdegune eta parkeentzako mugatuko dira.

Proposamen teknikoak bide telematikoz aurkezteko epemuga ekainak 24 izango da. Epaimahaiak, 10 ideia adierazgarrienak aukeratu eta erakusketa publikoan jarriko ditu. Proiektu irabazleari 3000€-ko BIA saria emango dio eta 500€-ko bi accesit. Horrez gain, internautek 10 proposamenen artean bozkatu ahal izateko epea emango da, honen irabazleak BIA red Saria jasoko duelarik.

BIA Forumaren bigarren edizioak, arkitekturarekin erlazionatutako hainbat ekintza batuko ditu hurrengo egunetan, bai profesionalentzako eta bai publikoarentzako orokorrean. Lehen mailako txostengileak dituen nazioarteko kongresu bat, tailerrak, workshopak, Bilboko itsasadarretik ibilbide arkitektonikoak eta haurrentzako ekintzak. Hauxe da ekimen honen programa eta honen helburua, herritarrak hiriko etorkizunaren eztabaiden partaide izatea da

BIA Forum 2016, Euskal Herriko Elkargo Ofizialak (EHAEO) Bizkaian duen Delegazioaren ekimena da, Bilboko Udalaren