Argazkigintza zaleek datorren ekainaren 5a arteko epea dute euren argazkiak “Paisaia produktiboak: bizi, lan egin, ekoiztu” lehiaketara aurkezteko, Bilbo handia eta bertako bizitza eremua izanik lehiaketaren ingurunea.
• Horrez gain, marrazkigintza zaleek hitzordua dute datorren ekainaren 17an, 10:00etatik 19:00etara, koadernoan egindako “Paisaia produktiboak: bizi, lan egin, ekoiztu” marrazki maratoian, Bilboko hiri paisaia euren sorkuntza lanen bitartez erakusteko.

Bilbon, 2018ko maiatzaren 28an.– Aurten, “Paisaia produktibo berriak / Nuevos paisajes productivos / Productive landscape” izenburupean, egungo hiri egituraren barruan hiri produktiboak lortzeko moduan zentratuko den BIA 2018ren bi urtez behingo Urban Regeneration Forum ekimenaren III. edizioak argazki eta marrazki lehiaketak deitu ditu. Horiek, inolako zalantzarik gabe, Bilbori beste begirada batzuk emango dizkiote, adierazpen guztietan. Horrela, argazkigintza zaleek datorren ekainaren 5a arteko epea dute euren argazkiak “Paisaia produktiboak: bizi, lan egin, ekoiztu” lehiaketara aurkezteko, Bilbo handia eta bertako bizitza eremua izanik lehiaketaren ingurunea. Halaber, marrazkigintza zaleek hitzordua dute datorren ekainaren 17an, igandean, 10:00etatik 19:00etara, koadernoan egindako “Paisaia produktiboak: bizi, lan egin, ekoiztu” marrazki maratoian, Bilboko hiri paisaia euren sorkuntza lanen bitartez erakusteko.

“Paisaia produktiboak: bizi, lan egin, ekoiztu” argazki lehiaketa
BIA 2018ren Urban Regeneration Forum ekimenaren III. edizioak, edozein adineko herritarrek, adinez nagusiek edo lagundutakoek, euren irudien bitartez Bilbo handiak, bizitzeko, lan egiteko eta ekoizteko gune misto gisa duen egitura konplexua erakustea bilatzen du. Argazkiak jatorrizkoak izan beharko dira, eta euskarri digitalean aurkeztu, zuri-beltzean edo koloretan. Datorren ekainaren 5eko eguerdiko 13:00ak arte aurkeztu ahal izango dira helbide elektroniko honetan: fotobia@biarchitecture.org.
Argazki lehiaketak bi kategoria ezartzen ditu. Bat herrikoia, eta bertan, erakusketak irauten duen bitartean BIA ESPAZIOAN ematen diren botoen bitartez hartuko da irabazleei buruzko erabakia. Beste kategorian, epaimahai batek aukeratuko du zein den irabazlea. Kategoria bietan 300 euroko, 200 euroko eta arkitektura liburu lote bateko hiru sari banatuko dira, hurrenez hurren. Sariak ekainaren 21ean banatuko dira, eta aurkeztutako lanekin erakusketa antolatuko da BIA Urban Regeneration Forumeko jardueren astean, Bizkaiko EHAEO-COAVNeko BIA espazioan, 2018ko ekainaren 16tik 22ra.

Koadernoan egindako “Paisaia produktiboak: bizi, lan egin, ekoiztu” marrazki maratoia
Lehiaketaren eremua Bilboko hiria da, eta baliabide horren bitartez, lehiaketaren gaiari buruzko euren ikuspegia eman gura duten pertsona guztiek hartu ahal izango dute parte, adinez nagusiek edo lagundutakoek. Lehiaketak bi kategoria ditu, bat helduentzat eta beste umeentzat. Lanen garapena eta aurkezpena ekainaren 17an, igandean, izango da, 10:00etatik 19:00etara, eta lehiakideak, Bilboko Mazarredo Zumardian, Arkitektoen Elkargoaren aurrean, dagoen BIA 2018ko egoitzatik igaro beharko dira, 10:00etatik 11:00etara, antolakuntzak emango duen marrazketa koadernoa zigilatzeko.
Teknika librea izango da, baina marrazketako teknika lehorrak erabiltzea gomendatzen da, arkatza, koloretako arkatzak… Kategoria bietan sari hauek ezarri dira: Marrazkirik Onena, 350 euro gehi arkitekturako liburu lotea, eta lerro Marrazkirik Onena, 250 euroko saria. Sariak ekainaren 21ean banatuko dira. Aurkeztutako lanekin erakusketa egingo da BIA Urban Regeneration Forumeko jardueren astean, Bizkaiko EHAEO-COAVNeko BIA espazioan, 2018ko ekainaren 16tik 22ra.