Ekitaldia ekainaren 20, 21 eta 22an egingo da Bizkaia Aretoko (Bilbo) Mitxelena auditorioan, eta hiri birsorkuntzan adituak diren Europako eta estatuko profesional eta ikerlari ospetsuek hartuko dute parte.
• Rotterdameko MVRDV estudioak, ikerketa tekniko eta sortzaile zorrotza eskatzen duen eta emaitza gisa hiriko soluzio arkitektoniko garaikideak ematen dituen lankidetza handiko diziplina anitzeko diseinu metodoa ekarriko du Bilbora
• “Paisaia produktibo berriak / Nuevos paisajes productivos / Productive landscape” da urte honetan zehar gauzatuko den zenbait ekintzaren bitartez ekonomia produktiboaren eta hiri egituraren arteko erlazioan zentratuko den 2018ko edizioaren izenburua
Bilbon, 2018ko maiatzaren 21ean.
– BIA 2018ko bi urtez behingo Urban Regeneration Forum izenekoaren III. edizioaren barruan dagoen nazioarteko kongresu zientifikoa, hiri produktiboak lortzeko moduan zentratuko da aurten, “Paisaia produktibo berriak / Nuevos paisajes productivos / Productive landscape” izenburupean, eta Europa mailako adituak bilduko ditu Bilbon ekainaren 20, 21 eta 22an.
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO-COAVN) Bizkaiko Ordezkaritzaren BIA, Bilbao Bizkaia Architecture plataformak, egun horietan Bizkaiko hiriburuan elkartuko diren profesionalak ezagutarazi ditu. Horien artean azpimarragarria da 1993an Winy Maasek, Jacob van Rijsek eta Nathalie de Vriesek Rotterdamen sortu zuten eta jendea hobeto bizi dadin hirigintza proiektuak garatzen dituen eta soluzio berriei buruz ikertzen duen Holandako MVRDV estudio ospetsua. Estudio horrek diseinatutako etxebizitza auzoek sozializazio modu berrien aldeko apustua egiten dute, duten diseinua dela eta ikusgarriak diren gune komunen bitartez, biztanleen komunitateei euren protagonismoa berreskuratzeko aukera emanez. Hori guztia BIAren hirugarren edizioaren gai nagusiarekin, Hiriak, gizakiaren jardueraren etengabeko agertoki natural gisa, zuzen-zuzenean bizi ditu egitura produktiboaren etengabeko aldaketak, oso lotuta.
MVRDVren lana mundu osoan erakutsi eta argitaratu da, eta nazioarteko sari asko jaso ditu. Ehunka arkitektok, diseinatzailek eta urbanistak proiektuak gauzatzen dituzte, ikerketa tekniko eta sortzaile zorrotza eskatzen duen eta emaitza gisa hiriko soluzio arkitektoniko garaikideak ematen dituen lankidetza handiko diziplina anitzeko prozesuan.
Bere proiektuen artean azpimarragarriak dira Amsterdameko Silodam etxebizitza eraikina; pertsona nagusiei zuzendutako Amsterdameko WoZoCo etxebizitzak; 2000ko Erakustaldirako Holandako Pabiloia eta Madrilgo Mirador Etxebizitza Eraikina, beste batzuen artean.
Halaber, azpimarratu behar da BIA 2018ko Urban Regeneration Forum izenekoaren III. edizioaren Kongresu Zientifikoan parte hartuko dutenen artean hauek egongo direla:
• Enric Batlle, BATLLE I ROIG ARQUITECTURA. Bartzelona
• Carles Enrich, CARLES ENRICH ARQUITECTES. Bartzelona
• Jens Richter, ESTUDIO HERREROS. Madril
• David Lorente, H ARQUITECTES. Bartzelona
• María Langarita // Victor Navarro, LANGARITA NAVARRO. Madril
Egitarau osoa hemen: http://biarchitecture.org/ponencias/
Profesional talde hori, ospe handiko hamahiru profesionalek osatutako Batzorde Zientifikoak aukeratu eta abalatu du: http://biarchitecture.org/comite-cientcifico/
Izen emateak eskuratu daitezke jadanik Izen emateak helbidean, eta 90 euroko prezioa dute (45 euro ikasleentzat).
COAVN-EHAEO BIA bekak
BIA Urban Regeneration Forum 2018aren hirugarren edizioari laguntzeko xedez, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO-COAVN) Dekanotzak 40 beka jarriko ditu bere kideen esku.
Bekak, EHAEO-COAVNen ordezkaritzaren bateko (Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroa) kide diren arkitektura profesionalei egongo dira zuzenduta. Interesatuta dauden pertsonek ekainaren 4a baino lehen eman dezakete izena coavn@coavn.org helbidearen bitartez.