• “Paisaia produktibo berriak / Nuevos paisajes productivos / Productive landscape” da urte honetan zehar gauzatuko den zenbait ekintzaren bitartez ekonomia produktiboaren eta hiri egituraren arteko erlazioan zentratuko den 2018ko urte honetako edizioaren izenburua.
  • Kongresu zientifikoa ekainaren 20an, 21ean eta 22an egingo da Bizkaia Aretoan, nazioarteko profesional eta ikerlari ospetsuen, hiri berregituratze adituen, presentziarekin.
  • “Lan egitea/Bizitzea. Otxarkoagako Birsorkuntza Estrategiak” Workshop-a ekainaren 4tik 9ra egingo da EHAEO-COAVNen Bizkaiko Ordezkaritzaren egoitzan ekainaren 4an, eta Errekalde Aretoko atarian gainerako egunetan.
  • Apirilaren 23ra arte martxan egongo den “Call for papers”, ikerlariek eta adituek, gaia hiru hurbiltze eskalaren bitartez lantzeko gonbidapena da: paisaia eta lurraldea, azpiegiturak eta teknologia eta etxebizitza eta lana.
  • Ikasleei eta arkitekto gazteei zuzendutako “Ardatz zibiko berria Langaran kalean, Otxarkoaga, Bilbo: finkatutako eraikinaren eraldaketa” izenburua duen Nazioarteko Ideia Lehiaketa ere deitu da.

Bilbon, 2018ko apirilaren 17an.- Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzaren BIA, Bilbao Bizkaia Architecture plataformak, bi urtez behin egiten den BIAren Urban Regeneration Forum ekimenaren III. Edizioaren xehetasun guztiak aurkeztu ditu gaur eguerdian Bizkaiko Foru Aldundiaren Errekalde Aretoan. Aurten, gai zirraragarri eta zorrotzean zentratuko da: zelan lortu hiri produktiboak egungo hiri egituraren barruan. “Paisaia produktibo berriak / Nuevos paisajes productivos / Productive landscape” da urte honetan zehar gauzatuko diren zenbait ekintzaren bitartez ekonomia produktiboaren eta hiri egituraren arteko erlazioan zentratuko den 2018ko urte honetako edizioaren izenburua. Matxalen Acasuso Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO-COAVN) Dekano-Presidenteak; Jesús Cañada EHAEO-COAVNeko Bizkaiko ordezkaritzako eta BIA plataformako Presidenteak; Andoni Iturbe Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendariak; eta Arantxa Quintana EHAEO-COAVNeko Bizkaiko ordezkaritzako Kultura Mahaikide eta BIA plataformako Idazkari Nagusiak, BIA 2018ko Urban Regeneration Forum ekimenaren III. Edizioaren xehetasunak aurkeztu dituzte prentsa aurrekoan.

Hirugarren edizio honek zenbait galderetarako erantzunak bilatzen ditu: zein leku bete dezaketen eredu produktibo berriek hiri berregituraketan; jardunbide onen zein adibide aurki daitezkeen gure ingurunean; zein ekintzek berma dezaketen hiriak lurraldean betetzen duen aztarnaren arrakasta handiena; edo orain arte existitzen ez den zein eragilek bultzatzen duten produkzioaren eta kontsumoaren artean orekatuagoa izango den lurraldea ekarriko duen iraultza.

Hiriak, gizakiaren jardueraren etengabeko agertoki natural gisa, zuzen-zuzenean bizi ditu egitura produktiboaren etengabeko aldaketak. Horrez gain, egitura produktiboak egungo hirian duen integrazio maila txikia da, eta industria ondorengo garapen gehienak etxebizitza eta hirugarren alorreko ekipamendu segida bilakatzen dira. Horiek oso gutxitan lortzen dituzten jarduera polo gisa egituratzeko gai diren auzo konplexuak.

Hiri misto erreal, moldagarri eta ez hedakorraren bila

Ekonomia produktiboa hiri birsorkuntzako planetatik kanpo uzte horrek, produkzio guneak hiritik irtetea eragin du, kanpoaldean instalatzeko. Horrek garraio, kutsadura edo gizarte harreman arazoak sortu ditu. Hori dela eta, hainbeste bilatzen dugun hiri mistoa oso gutxitan da horrelakoa, eta doikuntza falta nabarmena erakusten du habitataren eta laneko espazioen artean. Horrek egoera zaurgarrienean dauden langileengan du eragina, batez ere.

Horrela, BIA 2018aren Urban Regeneration Forum-aren III. Edizioa, hiri produktibo hori lortzeko dauden alternatiben eta aldaketa horren bultzatzaile gisa susta daitezkeen jardueren gainean argia ematen ahaleginduko da. Erronka, beraz, hurbil dagoena berriro asmatzea da, eta horrek, aldi berean, bultzada izan behar du tokiko ekonomiak hobetzeko, belaunaldi berriko industria teknologiak sartzeko eta daudenak 4.0. iraultzak markatutako muga berrietara eraldatzeko. Helburua hiri moldagarria sortzea da, hiri hedakorra sortu beharrean.

Urte honetako programako jarduera azpimarragarri batzuk

Bi eremu nagusitan garatuko da foroa, egungo hiri egituraren barruan hiri produktiboak lortzeko moduari buruzko gogoeta, eztabaida, trukaketa eta esperientzia sortzeko xedez, adituen eta herritarren alorretan: nazioarteko kongresu zientifikoa eta herritarrentzako jarduerak.

Ekainaren 20an, 21ean eta 22an egingo den Kongresu zientifikoak nazioarteko adituak elkartuko ditu Bizkaia Aretoan, zenbait gai lantzeko, landa eta hiri guneen arteko erlazioak berriro formulatzea, industria ondarea birmoldatzea eta hiri barruko produkzioa (etxebizitza eta lana).

BIA 2018aren Urban Regeneration Forum-aren III. Edizioak ikasleei eta arkitekto gazteei zuzendutako Ideien III. Nazioarteko Lehiaketa deitu du, gizarte eremuan oinarrituta hiri birgaitzea proposatuz. “Ardatz zibiko berria Langaran kalean, Otxarkoaga, Bilbo: finkatutako eraikinaren eraldaketa” izenburupean, lehiaketak dauden eraikinetan erabilera osagarriak edo etxebizitza modu berriak jasotzeko aukera emango duten jarduketak planteatzen ditu, gizarte egitura berria sortzeko, etxebizitza eta ekoizpen jarduerak bateragarri izan daitezen.

Halaber, apirilaren 23ra arte martxan dago jadanik “Call for papers” izenekoa, ikerlariei eta adituei zuzenduta, gaia hiru hurbiltze eskalaren bitartez landuko duen proposamena: paisaia eta lurraldea, azpiegiturak eta teknologia eta etxebizitza eta lana

“Lan egitea/Bizitzea. Otxarkoagako Birsorkuntza Estrategiak” Workshop-a ekainaren 4tik 9ra egingo da EHAEO-COAVNen Bizkaiko Ordezkaritzaren egoitzan ekainaren 4an, eta Errekalde Aretoko atarian gainerako egunetan. Uda ostean, urrian, Bilboko Udalaren BIA 2018 Erakusketa, “Udal Etxebizitzak 100 urte” izenekoa helduko da. Viviendas Municipales-Etxebizitzak erakundeak, erakunde gisa eta etxebizitza alorrean egin dituen jarduketen gainean atzera begiratzea egiteaz aparte, bisitariak jarduketa horiek euren testuinguruan izan duten garrantzira hurbildu nahi duen erakusketa.

Herritarrei zuzendutakoen barruan zenbait jarduera egingo dira: herritarren argazki lehiaketa, umeentzako tailerrak, arkitektura bisita gidatuak Itsasadarrean zehar eta Bilbon eta BIA 2018 zine zikloa, “HIRIA BERRERAIKI. Zinea, arkitektura eta hiria eraldaketa prozesuan”, beste jarduera batzuen artean.

Proposamen guztiak, bi urtez behin egiten den ekitaldi honen webgunearen bitartez hedatuko dira: www.biarchitecture.org