BIA erakusketa

Viviendas Municipales-Etxebizitzak, 100 urtez

Aurreko edizioetan ez bezala, oraingoan BIA 2018 erakusketak protagonismo handiagoa eduki dezan nahi da. Hori dela eta, helburu argi bat jarri da: erreferentziazko erakusketa-leku bat izatea, eta hiritarrengan oihartzun handiagoa lortzea. Erakusketa Viviendas Municipales-Etxebizitzak erakundearekin batera egingo da, urritik aurrera.

“iraganari ezin zaio so egin orainaldiko begiekin”

Erakusketaren helburua Viviendas Municipales-Etxebizitzak erakundeak instituzio gisa izan duen bilakaeraren eta etxebizitzaren alorrean egin dituen jardueren atzera begirako bat egitetik harago doa, bisitariei helarazi nahi baitzaie zein garrantzi izan zuten jarduera horiek testuinguru hartan, hainbat dimentsio aintzat hartuta:

  • egin zen garaiko testuinguru historikoarekin duen harremana (azken 100 urteetan izan diren mugarri historikoak, bai tokiko mailan zein eskala globalean);
  • uneko arkitektura eta hirigintza, batez ere europar testuinguruan (Bilbo bertako eraikin edo multzo hiritar batzuen diseinua eta eraikuntza agertzeaz gainera);
  • bizitoki izaera duten proiektu aitzindarien bilakaera, horiek ezarri baitute bizitoki unitateak proiektatzeko modua, etab.

Erakusketaren oinarria timeline bat da, eta duen hedadura tarteko, bai kuantitatiboki (mende beteko historia) eta kualitatiboki (erakusteko alorrak eta horietan dagoen edukia dela eta), horixe izango da erakusketaren leitmotiva.

Funtsean, erakusketaren helburua da, ohikoa den bezala proiektuak erakusteaz gainera, horiek eraiki ziren unean izandako eragina testuinguruan jartzea eta kasu bakoitzean egondako bilakaera ikusaraztea. Halaber, erabiltzaileen testigantzak ere jasoko dira.

Talde teknikoa eta espezialista kolaboratzaileak

EHAEOn, duen idiosinkrasiagatik, arkitektoen talde tekniko zabala dago, eta erakusketa gauzatzeko gaitasun osoa du. Dena dela, Erakusketaren koordinaziorako ardura duen talde tekniko bat izendatu da —komisarioak—, eta horiek bermatuko dute erakusketaren bideragarritasuna. Hauxe da antolakuntza teknikoa:

Koordinatzaile arduraduna: Javier Martínez Callejo, arkitekto hirigile doktorea.
Antolakuntza: Iratxe Marián Lavesa, Pilar Saiz Coria, Lander Parra Eizagaechebarria.

Interiores en Solokoetxe (1920-41).

Santutxu