Albisteak

Hiritarrentzako BIAko ekintzen programa Zorrotzaurreko Papelera eraikinean gauzatuko da

Hiritarrentzako BIAko ekintzen programa Zorrotzaurreko Papelera eraikinean gauzatuko da

BIA Forum 2016ª, Bilbon nazioarteko adituekin gauzatuko den hiri birsonkuntzaren kongresu bat baino gehiago da. Bizkaiko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren delegazioak, hiritar guztiak, uztailaren 8tik aurrera, Zorrotzaurreko Papelera eraikinean ospatuko den foro honetan sartu nahi ditu. bertan, hainbat ekintza izango ditugu, batzuk doakoak eta beste batzuk prezio berezikoak.

Uztailaren 15ean Bilbon, César Pellik BIA saria jasoko du, Bizkaiko Arkitektoek ematen duten sari gorena

Uztailaren 15ean Bilbon, César Pellik BIA saria jasoko du, Bizkaiko Arkitektoek ematen duten sari gorena

César Pelli arkitekto argentinarrak, uztailaren 15ean Arkitektoen Elkargoko Bizkaiko Delegazioak ematen duen BIA saria jasoko du Bilboko hiri birsorkuntzan izan duen ekarpen bereziagatik. Orain dela bi urte ospatutako lehenengo edizioko saritua, Norman Foster britaniarra izan zen, eta, honakoan, saria César Pelliri emango zaio Abandoibarrako gunean egindako lanagatik. Berton dago hiriko ekonomi eta finantza ikono bihurtu den 165 metroko Iberdrola Dorrea.

Manuela Gatto, Joan Busquets, Rinio Bruttomesso y Rita Justesenek BIA Forumeko Kongresuan hartuko dute parte

Manuela Gatto, Joan Busquets, Rinio Bruttomesso y Rita Justesenek BIA Forumeko Kongresuan hartuko dute parte

Manuela Gatto, orain dela gutxi joan zaigun Zaha Hadidekin Zorrozaurreko proiektuan lan egin zuena; Joan Busquets, Bartzelona olinpikoaren eraldaketan protagonista nabarmena izan zen Harvard Unibertsitateko irakaslea; Rita Justesen, Copenhageneko plangintza bulegokoa; eta Rinio Bruttomesso, Portuen eta Hirien arteko Lankidetzarako Nazioarteko Elkarteko (RETE) presidenteordea eta zientzia batzordearen zuzendaria, dira uztailak 14 eta 15ean BIA Forumek Bilbon antolatu duen kongresuan parte hartuko duten arkitekto eta hirigile prestigiotsuetako batzuk, uraren eszenatoki berrien inguruan eztabaidatzeko.

Burdeos hiria, BIAko bigarren edizio honen gonbidatua, ur-korronteen berreskuratzearen eredu gisa.

Burdeos hiria, BIAko bigarren edizio honen gonbidatua, ur-korronteen berreskuratzearen eredu gisa.

Burdeoseko hiria, BIA Urban Regeneration Forumeko bigarren edizioko gonbidatua izango da. Frantziako hiriburu honek, datorren uztailean Bilbon, uraren eszenatoki berrien inguruan eztabaidatzeko 300 arkitekto eta hirigile baino gehiago batuko dituen sariketa honetan, sarietako bat jasoko du.

Horrela, BIA Forum 2016ak, Garonako hirian ur-korronteak (waterfront) berreskuratzean egindako lan bikaina aitortzen dio, Kalitatez egindako hiri birgaitze baten erreferentzia delako, bai prozesuan bertan, eta bai lortutako emaitzetan.

BIA Urban Regeneration Forumek, Bilboko Elorrieta Erribera  lantzeko ideien nazioarteko lehiaketa bat antolatu du

BIA Urban Regeneration Forumek, Bilboko Elorrieta Erribera lantzeko ideien nazioarteko lehiaketa bat antolatu du

BIA Urban Regeneration Forumaren bigarren edizioa martxan dugu. Datorren uztailean, mundu guztiko portu-hirien esperientziak ezagutzeko eta ur korronteen (waterfronts) berreskurapen proposamenak eztabaidatzeko, 300 arkitekto eta hirigile baino gehiago batuko dituen ideien nazioarteko txapelketa antolatu du Bizkaiko hiriburuan. Honetan, Bilboko Elorrieta Erriberan kokatutako eremu baten hiri-antolamendu eta espazio publikoaren diseinua landuko dira.

Portu-hirien berreskuratzea eztabaidara BIA Urban Regeneration Forumaren bigarren edizioan.

Portu-hirien berreskuratzea eztabaidara BIA Urban Regeneration Forumaren bigarren edizioan.

BIA (Bilbao Bizkaia Architecture) plataformak, Bizkaiko arkitektura eta hirigintzaren dinamizatzailea denak, BIA Urban Regeneration Forumaren II. Edizioa aurkeztu du gaur (Uraren Munduko Eguna). Eztabaidak, hurrengo uztailean, 300 arkitekto eta hirigile baino gehiago bilduko ditu Bizkaiko hiriburuan, mundu guztiko portu-hirien esperientziak ezagutzeko eta kaia, ibaiertz eta kostaldeak orokorrean (waterfront areas) nola berreskuratu daitezkeen eztabaidatzeko.