Hiritarrentzako BIAko ekintzen programa Zorrotzaurreko Papelera eraikinean gauzatuko da

Hiritarrentzako BIAko ekintzen programa Zorrotzaurreko Papelera eraikinean gauzatuko da

BIA Forum 2016ª, Bilbon nazioarteko adituekin gauzatuko den hiri birsonkuntzaren kongresu bat baino gehiago da. Bizkaiko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren delegazioak, hiritar guztiak, uztailaren 8tik aurrera, Zorrotzaurreko Papelera eraikinean ospatuko den foro honetan sartu nahi ditu. bertan, hainbat ekintza izango ditugu, batzuk doakoak eta beste batzuk prezio berezikoak. Papelera, Bilbao Ekintzak birgaitutako eraikin industriala da, Zorrotzaurreko penintsulan (oraindik) kokatutakoa. Bertan, hiritarrentzako orokorrean zuzendutako ekintzak garatuko dira. Honekin lortu nahi dena da, balio arkitektoniko izugarria duen eta Bilboko ondare arkitektonikoko bitxi bat den eraikin hau jendeak ezagutzea. Papelera eraikina, jendaurrera zabalik egongo da uztailaren 8tik 15era, etenik gabe 10etatik 20tara. Espazio honek, uztailaren 8an irekiko ditu bere ateak Rafael de la Hoz arkitektura estudioko Zaloa Mayorren hitzaldi batekin. Horrez gain, bertan jarriko dira ikusgai, Elorrietako Erriberaren birgaitzerako antolatu den Nazioarteko Ideien Txapelketako obra irabazleak. Azkenik, FotoBIA txapelketako argazki finalistak ere berton ikusi eta bozkatu ahalko dira. Uztailak 11 eta 12an, haurrentzako tailerrak gauzatuko dira, “Plastikozko begiradak, auzoko islapen bat” izenarekin. Partaideek, birziklatutako materialak hartuta, monitoreen gidarekin, taldeko kreazio bat egingo dute, auzoko ikuspuntu berri batera hurbilduz. Uztailaren 13 eta 14ean, Musika akustikoa eta DJ’en sesioak egongo dira, 20tatik aurrera. Kontzertu hauek publikoak izango dira eta arkitektoez osatutako taldeek gauzatuko dituzte. Zehazki, 14ko sesioa, WASeko (lehengo We Are Standard) Deu Txakartegi eta Willy Vanilliren eskutik izango da. Bilboko zentrotik Papelerako eraikinera heltzeko, antolaketak gasolino bat jarriko du dohain, arratsaldez (16:30tatik 19:30etara). Honek, Uribitarteko kaia eta Deustuko Erribera lotuko ditu. Gainera, 8tik aurrera, bidai gidatuak egingo dira ibaitik Abraraino, Bilboko ibaiko bizitegi eta industria arkitektura ikusteko. Bisita hauek Itsas Museotik aterako dira eta sarrerak, Papelera eraikinean erosi ahalko dira prezio murriztuan. Sarrera hauen...