Manuela Gatto, Joan Busquets, Rinio Bruttomesso y Rita Justesenek BIA Forumeko Kongresuan hartuko dute parte

Manuela Gatto, Joan Busquets, Rinio Bruttomesso y Rita Justesenek BIA Forumeko Kongresuan hartuko dute parte

  Manuela Gatto, orain dela gutxi joan zaigun Zaha Hadidekin Zorrozaurreko proiektuan lan egin zuena; Joan Busquets, Bartzelona olinpikoaren eraldaketan protagonista nabarmena izan zen Harvard Unibertsitateko irakaslea; Rita Justesen, Copenhageneko plangintza bulegokoa; eta Rinio Bruttomesso, Portuen eta Hirien arteko Lankidetzarako Nazioarteko Elkarteko (RETE) presidenteordea eta zientzia batzordearen zuzendaria, dira uztailak 14 eta 15ean BIA Forumek Bilbon antolatu duen kongresuan parte hartuko duten arkitekto eta hirigile prestigiotsuetako batzuk, uraren eszenatoki berrien inguruan eztabaidatzeko. Izaera zientifikoa duen Kongresu hau, Bizkaia Aretoan (UPV/EHUko Paraninfoa) eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Delegazioak (EHAEO) Bilbon duen egoitzan garatuko da bi egunetan zehar. Kongresuaren programan, alde batetik, izen handiko profesionalek emandako eskola magistralak izango ditugu, eta bestetik, ikertzaile eta ikasleen lanen artetik, zientzia batzordeak hautatuko dituen komunikazioak. Lehenengoen artean, Valentziako Rafael Temesek eta Palermoko Sebastiano Provenzanok ere etorriko direla baieztatu dute. Onartutako komunikazioak, argitalpen digital batean bilduko dira (ISBN kodearekin) eta CD edo USB Drive, eta BIAko web orrialdearen bidez banatuko dira. Kongresuko sesio desberdinetara aurkeztu nahi diren komunikazioak aurkezteko epemuga ekainak 3a izango da. Eztabaidak, hurrengo uztailean, 300 arkitekto eta hirigile baino gehiago bilduko ditu Bizkaiko hiriburuan, mundu guztiko portu-hirien esperientziak ezagutzeko eta kaia, ibaiertz eta kostaldeak orokorrean (waterfront areas) nola berreskuratu daitezkeen eztabaidatzeko. Normalean, eremu zabal eta konplexuak izaten dira eta hauen birmoldaketa hamarkadetan zehar luza daiteke. BIAk, aditu eta hirigileekin, eztabaida espazio bat zabaldu nahi du. Horrela, ur fronte hauek (waterfronts), hirien zaharberritzean duten garrantzia aztertu, aukera posibleak zehaztu eta uholdeen aurkako segurtasun-neurriak eta ingurumen-kalitatea kontutan hartuta, hiri-lurzorua atzeratzeak izan ditzakeen abantailak ikustea da asmoa. BIA Forumaren bigarren edizioak, arkitekturarekin erlazionatutako hainbat ekintza batuko ditu hurrengo egunetan, bai profesionalentzako eta bai publikoarentzako...
Burdeos hiria, BIAko bigarren edizio honen gonbidatua, ur-korronteen berreskuratzearen eredu gisa.

Burdeos hiria, BIAko bigarren edizio honen gonbidatua, ur-korronteen berreskuratzearen eredu gisa.

Burdeoseko hiria, BIA Urban Regeneration Forumeko bigarren edizioko gonbidatua izango da. Frantziako hiriburu honek, datorren uztailean Bilbon, uraren eszenatoki berrien inguruan eztabaidatzeko 300 arkitekto eta hirigile baino gehiago batuko dituen sariketa honetan, sarietako bat jasoko du. Horrela, BIA Forum 2016ak, Garonako hirian ur-korronteak (waterfront) berreskuratzean egindako lan bikaina aitortzen dio, Kalitatez egindako hiri birgaitze baten erreferentzia delako, bai prozesuan bertan, eta bai lortutako emaitzetan. urtetik, Burdeosek hiri bilakaera izugarria izan du. Honi esker, gaur egun, Frantziako hiri erakargarrienetako bat izatera heldu da. Garona ibaiaren birgaitzea izan zen proiektuaren gakoetako bat, honek, Alain Juppé alkatearen babes osoa izan zuelarik. Waterfrontaren birsorkuntzaren ikuspuntutik, Burdeosek portu-hiriaren ikuspuntu sozio-ekonomiko berriak onartzen jakin izan du, ez bakarrik Garonaren ingurura hurbildu eta honetaz jabetzeko, baita ibai-fatxada berreskuratu eta hiri eraldaketa prozesu berri bat hasteko. Horrela, portutik askatutako lur eremu berrien okupazio estrategiek, hirigintza-proposamen berri asko ekarri ditu pentsatutako auzo berrietarako, paisaia ikuspuntu batetik hasita eta erabilera anitzekoekin jarraituta, bai bizitoki edo ekonomi jarduera gisa, eta bai azpiegitura talde gisa.   BIA Forumak, honekin, Bilbok eta Burdeosek, hiriaren berreskuratzean duten antzekotasuna agerian jartzen du. Kasu bietan, hirien Waterfrontaren aldeko apustua egiten da, eta, horrez gain, hiri biek dute   ertzak banatu eta batzen dituen ibai ardatz bat.   Parekotasun hauetaz hitz egiteko, ekainaren 13an Bilbon egongo dira, beste arkitekto eta hirigile batzuekin batera, Michèle Laruë-Charlus, Burdeoseko Garapen arloko zuzendari nagusia, eta Nicolas Michelin, hiriko Iparraldean kokatuta dagoen Bassins a Flots auzo izugarrian esku hartu duena, hain zuzen ere.   BIA Forum 2016, Euskal Herriko Elkargo Ofizialak (EHAEO) Bizkaian duen Delegazioaren ekimena da, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Honen helburua, herritarrak hiriko etorkizunaren eztabaiden partaide izatea...
BIA Urban Regeneration Forumek, Bilboko Elorrieta Erribera  lantzeko ideien nazioarteko lehiaketa bat antolatu du

BIA Urban Regeneration Forumek, Bilboko Elorrieta Erribera lantzeko ideien nazioarteko lehiaketa bat antolatu du

BIA Urban Regeneration Forumaren bigarren edizioa martxan dugu. Datorren uztailean, mundu guztiko portu-hirien esperientziak ezagutzeko eta ur korronteen (waterfronts) berreskurapen proposamenak eztabaidatzeko, 300 arkitekto eta hirigile baino gehiago batuko dituen ideien nazioarteko txapelketa antolatu du Bizkaiko hiriburuan. Honetan, Bilboko Elorrieta Erriberan kokatutako eremu baten hiri-antolamendu eta espazio publikoaren diseinua landuko dira. Zehazki, Metroaren eta itsasadarraren artean kokatuta dagoen eremu bat da, Elorrietako San Inazio Auzoaren eta Lutxana-Erandio udal-barrutiaren artean. Gaur egun, gehienbat garbitasuneko udal-zerbitzuek, autobusen garajeek, industria-eraikinek eta, Iparraldean etxebizitza-eraikinek (planoa ikusi) osatzen dute eremu hau. Marta González Cavia eta Jorge Cabrera arkitektoak buru dituen ikasle eta arkitekto gazteei zuzendutako lehiaketa honek, eremu honen berrantolaketa integrala eta berau, inguratzen duen ingurunean integratzea planteatzen ditu. Honetarako, arreta berezia jarri beharko da waterfronta osatzen duten espazio publikoen kalitatean eta ingurumenaren iraunkortasunerako irizpideak aplikatzean. Lehiaketara aurkeztutako proiektuek, eremu hau Zorrotzako Muturrarekin lotuko duen oinezkoentzako zubi bat aurreikusi beharko dute, eta, baita, oraintxe zaharberritua izan den eta Eusko Jaurlaritzak interes kulturaleko eraikin izendatu berri duen Ponpa Etxea ere bertan izatea errespetatu. Espazio eraikigarriak 9.500 metro karratuko azalera du. % 70-80a, bizitegi-erabilerarako izango dira (720 etxebizitza) eta gutxienez beste %15 berdegune eta parkeentzako mugatuko dira. Proposamen teknikoak bide telematikoz aurkezteko epemuga ekainak 24 izango da. Epaimahaiak, 10 ideia adierazgarrienak aukeratu eta erakusketa publikoan jarriko ditu. Proiektu irabazleari 3000€-ko BIA saria emango dio eta 500€-ko bi accesit. Horrez gain, internautek 10 proposamenen artean bozkatu ahal izateko epea emango da, honen irabazleak BIA red Saria jasoko duelarik. BIA Forumaren bigarren edizioak, arkitekturarekin erlazionatutako hainbat ekintza batuko ditu hurrengo egunetan, bai profesionalentzako eta bai publikoarentzako orokorrean. Lehen mailako txostengileak dituen nazioarteko kongresu bat, tailerrak, workshopak, Bilboko itsasadarretik...