Portu-hirien berreskuratzea eztabaidara BIA Urban Regeneration Forumaren bigarren edizioan.

Portu-hirien berreskuratzea eztabaidara BIA Urban Regeneration Forumaren bigarren edizioan.

BIA (Bilbao Bizkaia Architecture) plataformak, Bizkaiko arkitektura eta hirigintzaren dinamizatzailea denak, BIA Urban Regeneration Forumaren II. Edizioa aurkeztu du gaur (Uraren Munduko Eguna). Eztabaidak, hurrengo uztailean, 300 arkitekto eta hirigile baino gehiago bilduko ditu Bizkaiko hiriburuan, mundu guztiko portu-hirien esperientziak ezagutzeko eta kaia, ibaiertz eta kostaldeak orokorrean (waterfront areas) nola berreskuratu daitezkeen  eztabaidatzeko. BIAk gaur ezagutzera eman duen “Ur ertz berriak” agiriak dioen moduan, orain arte industri jarduerek, azpiegiturek eta portu erabilpenek okupatzen zituzten espazioak berreskuratu ostean, hiriei aukera urbanistiko berriak zabaltzen zaizkie.   Normalean, eremu zabal eta konplexuak izaten dira eta hauen birmoldaketa hamarkadetan zehar luza daitezke. Instalazioek duten balio-bizitza baino luzeagoa duten okupazio-zorrek, industriako hondakin toxikoek eta industria edo portu-zoruen beharrizanak, inbertsio izugarriak dakartza eta askotan, hiriaren bihotzean dauden zonalde hauen  birsorkuntza benetako erronka bihurtzen da. BIAk, aditu eta hirigileekin, eztabaida espazio bat zabaldu nahi du. Horrela, ur fronte hauek (waterfronts), hirien zaharberritzean duten garrantzia aztertu,  aukera posibleak zehaztu eta uholdeen aurkako segurtasun-neurriak eta ingurumen-kalitatea kontutan hartuta, hiri-lurzorua atzeratzeak izan ditzakeen abantailak ikustea da asmoa. 2014ko BIA Forumaren lehenengo edizioan gertatu zen moduan, Bilbok egun horietan, eztabaidarekin erlazionatutako hainbat aktibitate bilduko ditu, bai arkitekturako profesionalentzako, eta baita jendearentzako orokorrean. II. Edizio honetako programan, lehen mailako txostengileak izango dituen nazioarteko kongresu bat, erakusketak, tailerrak, workshopak, lehiaketak, ibilbide arkitektonikoak Bilboko itsasadarretik eta haurrentzako aktibitateak izango ditugu. Honen helburua, gizarteak berak ere, hiriaren etorkizunaren inguruan egingo diren eztabaidetan parte hartzea da. BIA 2016, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) ekimena da, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin. Aurkezpenaren ekitaldian, EHAEOko dekanoa den Matxalen Acasuso, Bizkaiko delegazioko Presidentea den Jesús Cañada eta antolamendu batzordeko  kide diren Olaia Ziarrusta eta Víctor...