Norman Fosterrek esan du I. BIA Saria jasotzeko ekitaldian, “harro dagoela Bilbon fosteritoak hain ikur estimatuak bihurtu izanaz”

Norman Fosterrek esan du I. BIA Saria jasotzeko ekitaldian, “harro dagoela Bilbon fosteritoak hain ikur estimatuak bihurtu izanaz”

“Metroaren proiektua oso esperientzia atsegingarria izan zen alde guztietatik, eta horretan parte hartu izana erabateko ohorea izan da niretzat”, esan du, Bizkaiko arkitektoek gaur gauean, Guggenheim Museoan, BIA Urban Regeneration Forum-aren amaieran egin dioten omenaldian   Fosterrek metroa bisitatu du gaur arratsaldean, eta bere sinadura utzi du Moyuako geltokian   Golardo honen bidez, arkitekto ingelesak Bilboren hiri-birsorkuntzari egindako ekarpena aldarrikatu nahi izan da   BIA Saria emateko ekitaldiak amaiera bikaina eman dio kultur jardueraz betetako hilabeteari, baina programatutako ekintzen barruan, Naxako geltokian egindako “behin-behineko egokitzapenaz” goza daiteke oraindik, baita erakusketez, eraikin bereizgarrietarako bisitez eta haurrentzako tailerrez ere   Norman Fosterrek Bizkaiko arkitektoek emandako BIA Saria jaso du gaur Bilbon, eta ekitaldian harro eta pozik azaldu da hiriaren birsorkuntzari egindako ekarpenaz eta bere lanak Hiriaren ikono gisa hartu duen garrantziaz.   Saria Guggenhein Museoan jaso du Fosterrek, eta bertan bildutakoen aurrean egindako agerraldian hauxe nabarmendu du: “Bilboko Metroaren proiektua oso esperientzia atsegingarria izan zen alde guztietatik. Hiriaren birsorkuntza Bilboko jendearen optimismoaren adierazpenik ukigarriena da. Hiriaren etorkizunaren alde apustu egitea defendatzen zuen inspirazioz betetako ikuspegiak proiektuan parte hartzeko aukera eman zidan, erabateko ohorea niretzat. Metroa egiteko arkitektoaren aukeraketarako nazioarteko lehiaketa bat deitu izanak ezin hobeto islatzen ditu, hirian gauzatutako azken hamarkadetako proiektuei dagozkien irekitasuna eta mundu mailako kalitatearen aldeko apustua. Oso harro nago, ‘fosteritoak’ harez geroztik Bilbon hain ikur estimatuak bihurtu izanaz, eta ohore handia da niretzat lehen BIA sari hau jasotzea”.   Bere omenezko ekitaldira joan aurretik, Ingalaterrako arkitekto ospetsuak bisitaldi laburra egin dio, bere diseinuen arabera eraiki eta 1988an inauguratutako metroari. Zehazkiago esanda, Fosterrek Bilboko erdialdean dagoen Moyuako geltokia bisitatu du, eta ikustaldiaren amaieran, hormigoizko horma batean sinatu du....
Bizkaiko arkitektoek BIA Saria emango diote gaur gauean Norman Fosterri

Bizkaiko arkitektoek BIA Saria emango diote gaur gauean Norman Fosterri

Golardo honen bidez, arkitekto ingelesak Bilboko hiri-birsorkuntzari egindako ekarpena aldarrikatu nahi da   Guggenheim Museoan antolatuko den BIA Saria emateko ekitaldiak amaiera ezin hobea emango dio kultur jardueraz betetako hilabeteari. Programa honen barruan, Naxako geltoki zaharrean egindako “behin-behiko egokitzapena” ikus daiteke oraindik, baita erakusketak, eraikin bereizgarrietarako bisitak eta haurrentzako tailerrak ere   BIA (Bilbao Bizkaia Architecture) plataformak lehen BIA Saria emango dio GAUR GAUEAN Norman Fosterri, egunotan egin duen nazioarteko biltzarra ixteko. Arkitekto ingelesa Bilboko metroaren diseinuaz arduratu zen, eta hiriaren birsorkuntzari egindako ekarpen garrantzitsuagatik sarituko dute. Saria emateko ekitaldia 21:30etan hasiko da Guggenheim Bilbao Museoan.   Saritutakoa nazioarteko arkitekto garaikiderik ospetsuenetakoa da. Fosterren (Manchester, 1935) lanak era askotako sariak lortu ditu, hala nola, 1990eko Mies van der Rohe Arkitektura Garaikideko Saria, American Institute of Architects (AIA) delakoaren 1994ko urrezko domina, 1999ko Pritzker Saria eta 2009ko Arteen Asturiasko Printzea Saria. Manchesterreko Unibertsitatean arkitektura ikasketak hasi eta Yaleko Unibertsitateak osatu zituen. Ingalaterrara itzulita, Team 4 arkitektura-estudioa sortu zuen 1964an. Hiru urte beranduago, 1967an, Foster Associates eratu zuen, non Richard Buckminster Fuller arkitektoarekin kolaboratzen zuen. Arkitektura-estudioa gaur egun Foster + Partners izenarekin ezagutzen da.   Euskadin, Metro Bilbaoko geltokien diseinu bitxiagatik ezagutzen den arren, Estatu espainiarrean ere Fosterren lanak ikus daitezke, hala nola, Madrilgo Bankia Dorrea, Valentziako Kongresu Jauregia eta Gaztela eta Leongo Portia Upategiak. Nazioartean, hauexek dira Fosterren lanik ezagunenetako batzuk: Londresen, Britainiar Museoaren eta Wembley Estadioaren eraberritzeak, Standsted-eko aireportuko terminal berria, Milurtekoaren Zubia, “Gherkin”a eta Udaletxea; Alemanian, Berlingo Reichstagen eraikinaren eraberritzea eta Frankfurteko Commerzbank Dorrea; eta EEBBetan, New York-eko Hearst Dorrea, Omaha-ko (Nebraska) Joslyn Museoaren handitzea eta Bostoneko Arte Plastikoen Museoa. Horiez gain, Hong Kongeko Hongkong Bank eraikina eta...
Izen handiko 300 arkitekto eta hirigile baino gehiago elkartuko dira Bilbon bihartik aurrera BIA Urban Regeneration Forumean

Izen handiko 300 arkitekto eta hirigile baino gehiago elkartuko dira Bilbon bihartik aurrera BIA Urban Regeneration Forumean

Carlos Ferrater-ek, Adriaan Geuzek eta Umberto Napolitanok, besteak beste, etorkizuneko hiriek nolakoak izan behar duten argitzeko eztabaidan parte hartuko dute   Mexiko da lehen Foro honetako herrialde gonbidatua, eta horri buruzko jardunaldia egingo da topaketa abian jartzeko   Bi eguneko topaketen ondoren, lehen BIA Saria Norman Fosterri emateko ekitaldiak amaiera bikaina emango dio Foroari   Bizkaiko lurralde historikoan arkitektura eta hirigintza dinamizatzea xede duen BIA (Bilbao Bizkaia Architecture) plataformak 300 arkitekto, hirigile eta ingeniari baino gehiago bilduko ditu bihartik aurrera ‘Hiri bizirantz’ lemapean, hiri berrien erronkei buruz eztabaida egin dezaten. Nazioarteko adituen artean, lehen BIA Regeneration Forum honetan, Carlos Ferrater-ek (Iberdrola dorrearen azpiko etxebizitza-bloke baten eta IMQ Zorrotzaurre eraikinaren egilea); Adriaan Geuzek (Madrilgo Manzanares ibai bazterreko pasealekuaren birmoldaketa gauzatu duen West 8 taldeko kidea) eta Umberto Napolitanok (Champs Elysees-eko Grand Palais eraberritzeaz arduratu zen LAN Architecture taldekoa) parte hartuko dute. Topaketa Mexikori eskainitako jardunaldi batez hasi eta Norman Fosterri lehen BIA Saria emateko ekitaldiaz amaituko da ostiralean, hilak 26.   Bihar, asteazkenez, Iberdrola Dorrea Biltzarra irekitzeko ekitaldiaren eszenatoki bilakatuko da. Horrela, 16:30etatik aurrera, Mexikori zuzendutako topaketa bat egingo da, arkitektoen elkarteen ordezkariak, enpresak eta Mexikoko Administrazioa tarteko diotuen ordezkaritza zabal baten parte-hartzeaz. Bertan izango dira, besteak beste, Felipe Leal, Garcia Marquez Estudioa, Rossi Etxea eta Puma Denda bezalako proiektuen egilea, eta Fernanda Canales, Mexikoko Errepublikako Arkitektoen Elkargoen Federazioak ematen duen ibilbide onenarentzako saria eta Arkitekto Gazteentzako CAM SAM saria irabazi dituena. Profesional hauen presentziak arkitektura mexikarraren errealitatea bistaratzen eta garapen bidean dagoen herrialde harekiko lotura kultural eta enpresarial berriak zabaltzen lagunduko du. Mexiko eta Euskadiren arteko mahainguruan, SENERen Bilboko Dibisioko zuzendari Itziar Urrutia arkitektoak eta Bilbao Metropoli 30eko zuzendari...
Imanol Ordorikari buruzko hitzaldia eta arkitektura ikasleek Bilboren hirigintza arloko erronkei buruz egindako lanen ondorioen aurkezpena, bihar BIA SPACE-n

Imanol Ordorikari buruzko hitzaldia eta arkitektura ikasleek Bilboren hirigintza arloko erronkei buruz egindako lanen ondorioen aurkezpena, bihar BIA SPACE-n

Juanjo Arrizabalaga, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko zuzendariak; Mari Jose Olaziregi, Etxepare Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko Zuzendariak, eta Mario Sangalli, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakasleak Gerra Zibilaren ondoren Mexikora babes bila joandako arkitekto lekeitiarraren figura berreskuratuko dute   BIA Workshopetan, hainbat Arkitektura eskolatako ikaslerik onenek maila goreneko profesionalekin batera lan egin eta Bilboren beharrizanak eta erronkak ikertu dituzte tailer eta ariketa praktikoen bitartez   Publikoarentzat irekita dauden bi jarduera hauek 19:00etan hasiko dira, BIAk lehen Urban Regeneration Forumaren haritik antolatutako kultur programazioaren barruan   BIA SPACE: TAO Architectural Lighting with Idar Group delakoan, Imanol Ordorika arkitektoaren lanari buruzko hitzaldi bat eta Arkitektura arloko workshopetako ondorioen aurkezpena egingo da bihar, asteartez, hilak 23, 18:30etatik aurrera. Publikoarentzat irekita dauden bi jarduera hauek Bilbao Bizkaia Architecturek (BIA) etzi abiatuko duen lehen Urban Regeneration Forumaren haritik antolatutako kultur programazioari atxikita daude.   Juanjo Arrizabalaga, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko zuzendariak; Mari Jose Olaziregi, Etxepare Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko Zuzendariak, eta Mario Sangalli, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakasleak Gerra Zibilaren ondoren Mexikora babes bila joandako arkitekto lekeitiarraren figura berreskuratuko dute. Ordorikaren lanari buruz, atzera begirako erakusketa bat jarri dute ikusgai Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzaren egoitzan. Ordorika Lekeition jaio zen 1931n, eta Frantzian egindako egonaldi labur baten ondoren, zortzi urte eskas zituela, errefuxiatu gisa joan zen Mexikora. Han, Mexikoko Unibertsitate Autonomoko Arkitektura Eskolan ikasi eta Arkitektura-Konposizioko irakasle titularra izan zen, 1988an hil zen arte. Bere lanetan, era askotako eraikuntzak daude, osasun arloko eraikin publikoak, hezkuntza arlokoak nahiz familia bakarreko edo familia anitzeko etxebizitzak barne.   Ondoren, 20:30etatik aurrera, bertaratutakoek BIA Workshopetan bildutako ondorio nagusiak ezagutu ahal izango dituzte....
BIA-k Naxako geltoki zaharra berreskuratu du, urban regeneration forum-aren aurrerapen gisa

BIA-k Naxako geltoki zaharra berreskuratu du, urban regeneration forum-aren aurrerapen gisa

14 urtez itxita egon ondoren, hauxe da publikoak esparru hau bisitatu eta arkitektoek naxa zaharren gainean egindako behin-behineko egokitzea ikusteko duen aukera bakarra (hamabost egunez baino ez, irailaren 28a arte): itsasadarraren gaineko terrazaraino zabaldu den gune ludiko honek “esparru ahaztu bezain zirraragarri” honek eskaintzen dituen aukerak islatzen ditu   BIA SPACE: NAJA + TAO Architectural Lighting with Idar Group izendapenaz, ESPARRUA IREKITA DAGO JENDE GUZTIARENTZAT, eta bertan, Bizkaiko Arkitekturaren Interpretazio Zentroa, Arkitektura Gaztearen erakusketa-lehiaketa bat eta ikasle eta arkitekto ospetsunen arteko topaketak bezalako kultur jarduerak kokatuko dira, BIAk duela bi astez geroztik antolatu dituenei jarraipena emanez   Hilaren 24tik 26ra bitartean egingo den lehen Urban Regeneration Forum Biltzarrak ospe handiko 300 arkitekto, ingeniari eta hirigile baino gehiago elkartu eta Norman Fosterren urteetako lana aldarrikatuko du I. BIA Sariaren bidez   Hamalua urtez abandonatuta egon ondoren, Naxako Geltokia jendearentzat irekita egongo da berriz ere, Bizkaiko arkitektura eta hirigintza zabaldu eta sustatzea xede duen Bilbao Bizkaia Architecture (BIA) plataformak hilabete osorako programatuak dituen jardueren erdigune gisa. Jarduera hauek, 300 arkitekto, hirigile eta ingeniari baino gehiago elkartuko dituen lehen BIA Urban Regeneration Forum-aren haritik antolatu dira. Foro honen barruan, hilaren 26an Guggenheim Museoan egingo den ekitaldi batez, I BIA Saria emango zaio Norman Fosterri urtetako ibilbide profesional oparoagatik. Plataformak leku “ahaztu bezain zirraragarri” hau aukeratu du“behin-behineko egokitze” bat egiteko, hau da, barruko esparruaren egokitzea, hamabost egunez besterik ez, barrualdearen zati bat eta nasak bilbotar guztientzat gozagune bihurtuko dituena.   BIA SPACE: NAJA + TAO Architectural Lighting with Idar Group izeneko gunearen ‘birgaitzeak’, bi astez geltoki abandonatua birsortzea ekarriko du, eta antzoki erromatarretan gertatzen den bezala, bere arkitektura zirraragarriaren hondarrek iragana eta etorkizuna...