“BIA Urban Regeneration Forum” biltzar zientifikoan Mexiko izango da herrialde gonbidatua

“BIA Urban Regeneration Forum” biltzar zientifikoan Mexiko izango da herrialde gonbidatua

Gertaera Bilbon antolatuko da irailean, arkitektura eta hiringintza arloetako nazioarteko 300 adituren partaidetzaz Tatiana Bilbao, Miguel Robles-Duran, Felipe Leal eta Fernanda Canales bezalako profesionalen presentziak arkitektura mexikarraren errealitatea bistaratzen eta garapen bidean dagoen herrialde harekiko lotura kultural eta enpresarial berriak zabaltzen lagunduko du Irailaren 24an, Mexiko – Bilbo/Bizkaia Topaketa egingo da Iberdrola Dorreko Ekitaldi Aretoan Bilbon, 2014ko uztailak 23.- Bilbon irailaren 24tik 26ra bitartean, “BIA Urban Regeneration Forum” delakoari atxikita eta 300 aditu ingururen partaidetzaz antolatuko den nazioarteko biltzar zientifikoaren lehenengo edizioan, Mexiko izango da herrialde gonbidatua. Hango profesional ospetsuak eta enpresa eta administrazioen ordezkariak Bizkaiko hiriburuan izango dira, garapen bidean dagoen herrialde haren gaur egungo egoera eta lankidetza-aukerak ezagutzera emateko.   Tatiana Bilbao, Miguel Robles-Duran, Felipe Leal eta Fernanda Canales gisako profesionalen presentziak arkitektura mexikarraren errealitatea bistaratzen eta garapen bidean dagoen herrialde harekiko lotura kultural eta enpresarial berriak zabaltzen lagunduko du.   Urban Regeneration Forum Bilbao delakoarekin batera, Mexiko – Bilbo/Bizkaia Topaketa ere egingo da, hainbat hitzaldi eta gertaera bilduz. Mexikoko arkitektoen elkargoetako, enpresetako eta tokiko administrazioko ordezkariek sektoreak herrialde hartako duen egoera eta bilakaeraren berri eman eta lankidetza-aukerak, enpresa-ekimenak eta abar emango dituzte ezagutzera. Topaketa irailaren 24an egingo da, Iberdrola Dorreko Ekitaldi Aretoan.   2015ean, topaketa Mexikon Era berean, 2014ko Urban Regeneration Forum Bilbao-ren esperientzia ezagutzera emateko, 2015ean, pareko topaketa bat egingo da Mexiko Hirian. Euskadiko ordezkaritza batek hainbat txosten aurkeztuko ditu, 2014ko foroko konturik bereizgarrienak azaldu eta Bilbo-Bizkaiko arkitekturaren eta honen sektorearen inguruko ikuspegi globala eskaintzeko asmoz.   BIA Urban Regeneration Forum Bilbaok malgutasuna sustatuko duten proposamenak biltzeko topagunea eskaini nahi du, sormenezko loturak ahalbidetzeko asmoz. Hirigintzarekin zerikusia duten eragile guztien arteko elkarrizketa erraztu nahi du,...
MEXIKORI buruzko informazioa, BIA Urban Regeneration Forum 2014ko herrialde gonbidatua den aldetik

MEXIKORI buruzko informazioa, BIA Urban Regeneration Forum 2014ko herrialde gonbidatua den aldetik

Aurreko Newsletterretan jakinarazi dizuegun bezala, BIA Urban Regeneration Forum Bilbaok malgutasuna sustatu eta sorkuntza-konexioak asmatzera bideratutako proposamentzako elkargunea izan nahi du.Hirigintzan inplikatutako eragile guztien arteko elkarrizketa nahi du, birgaitzearen gakoak partekatu eta baliabideak egoki erabiltzeko, eta hiriaren programazioan, diseinuan, eraikuntzan, kudeaketan eta mantentze-lanetan berrikuntza sustatzeko, horri esker oreka iraunkorra lortu ahal izateko.   Hasierako edizio honetan, Urban Regeneration Forum Bilbaok hiri osasungarria, bizigarria, erakargarria eta oparoa lortzeko bideak aztertuko ditu, hirigintza, arkitektura eta iraunkortasuna zeharkako diziplinak direlako ustean oinarrituta.   Hiri adimentsuak, oinezkoentzat pentsatuak, energia-alorrean eraginkorrak, azken batean, hiri gizatiarrak izango dira hiria eraberritzearen alorreko mundu osoko adituen arreta-gunea, astebetez hiri hobeak egiteko moduen inguruan hausnartzeko.   HERRIALDE GONBIDATUA:MEXIKO Aldi bakoitzean herrialde gonbidatu bat izanik, edizio bakoitza testuinguruan kokatzeko aukera dago. Horretaz gain, kultura- eta enpresa-alorreko loturak sortzea ere bada Urban Regeneration Forum Bilbaoren helburuetako bat.Gauzak horrela, Mexiko izango da lehen Urban Regeneration Forum BIlbaoren herrialde gonbidatua. Herrialde horrek hazteko aukera handiak ditu eta, hainbat akademiko eta profesionalen eskutik, bertako arkitekturaren errealitatea azalduko da.   MEXIKO-BILBAOBIZKAIA TOPAGUNEA Urban Regeneration Forum Bilbaorekin batera, Mexiko-BilbaoBizkaia Topagunea ere izango da, herrialde gonbidatuari aparteko garrantzia aitortuta.Hainbat hitzaldi eta ekitaldi bilduko dituen foro horretan, Mexikoko arkitekto- eta enpresa-elkarteetako eta tokiko administrazioko ordezkariek Mexikon sektoreak duen egoeraren berri emango digute: zer bilakaera duen, lankidetzan aritzeko aukerak, enpresen esperientziak, etab.Topagune hori 2014ko irailaren 24an izango da Iberdrola Dorreko Ekitaldi Aretoan, arratsaldeko saioan.   Dagoeneko Negozioen Foroan agertuko direla baieztatu duten hizlarien artean daude Felipe Leal eta Fernanda Canales arkitektoak.   URBAN REGENERATION FORUM MÉXICO 2015 Urban Regeneration Forum Bilbao 2014ren esperientzia ezagutzera emateko asmoz, datorren urtean horren pareko elkargunea izango da Mexiko hirian: Urban Regeneration Forum...
BIA Urban Regeneration Forum Nazioarteko Ideia Lehiaketa “Cantalojaseko Lubakia”, Bilbon

BIA Urban Regeneration Forum Nazioarteko Ideia Lehiaketa “Cantalojaseko Lubakia”, Bilbon

BIA Urban Regeneration Forumek ikasle eta arkitekto gazteentzako Nazioarteko Ideia Lehiaketaren lehen edizioa iragarri du hiri finkatuaren eraberritzea eta eraldatzea sustatzeko helburuarekin. Lehiaketa foroaren Aztergaien barnean kokatzen da. Izena emateko kuotarik gabeko lehiaketa irekia eta anonimoa da.   Bilbon zenbait auzo elkartzen diren gune baten eraberritzeak eskaintzen duen aukera estrategikoan esku hartzea du helburu Nazioarteko Ideia Lehiaketak: “Cantalojaseko Lubakia”.   Jarduketa-eremua trenbidez betea dago hein handi batean. Trenbideek eta horiek igarotzeko lubakiak oztopo fisiko bat eragin izan dute historikoki, hark mugatzen dituen auzoen garapena, eraikinen antolaera eta orientazioa, bizilagunen mugikortasuna, eremu bakoitzeko barne-jarduera eta hiritarren arteko barneko nahiz kanpoko harremanak.   BIA Urban Regeneration Forumek dinamizatzaile potentzialak izan daitezkeen proposamenak bilatzen ditu, hiri-eraberritzea gizartea birgaitzeko trakzio-elementu gisa erabiltzeko: fluxuak eta mugikortasuna, jarduerak, topaguneak eta harremanetan jartzeko guneak eta abar. Lekuaren nortasuna berreskuratzea. Meatzaritzarekin eta trenbideekin loturiko gune horretan lehendik zeuden foku eta elementu interesgarriei, hau da, elementu historikoei balioa ematea da asmoa, mugarri edo foku interesgarri berriak sortzeko aukerari kalterik gabe eta inguruneko mugikortasuna eta funtzionaltasuna optimizatzeko aukera bistatik galdu gabe.   Proposamenen aurkezpena Proposamenak aurkezteko eguna: Proposamenak 2014 ko irailaren 7a arte aurkeztu ahal izango dira, 24:00 h. arte.   Sariak BIA SARIA BIA Epaimahaiak aurkeztuko diren hamar proposamenik esanguratsuenak eta nabarmenenak hautatuko ditu, BIA Biltzarrean zehar, Bilbon ikusgai jartzeko.Erakusketa foroaren jarduerekin loturiko ikusgarritasun handiko gune batean kokatuko da.   BIA Urban Regeneration Forumek Biltzarrean parte hartzera gonbidatuko ditu hautatutako proposamenen jabeak, eta bertan izena emateko kuota murriztua ordaindu beharko dute (180 €).   Gainera, Epaimahaiak “BIA Saria” emango dio proposamen onenari, betiere zehaztutako irizpideak kontuan hartuta. Horrez gain, bi accesit emango dizkie bigarren eta hirugarren sarituei:  ...
Nazioarteko arkitekturako izen handiek bilbon irailean egingo den “BIA Urban Regeneration Forum-eko” biltzar zientifikoan parte hartuko dutela egiaztatu dute

Nazioarteko arkitekturako izen handiek bilbon irailean egingo den “BIA Urban Regeneration Forum-eko” biltzar zientifikoan parte hartuko dutela egiaztatu dute

Gertaera zientifiko honek nazioarteko 300 aditu inguru bilduko ditu, hiri kontsolidatuetako hiri-birsorkuntzarako estrategiei buruzko eztabaidaren inguruan Tatiana Bilbao eta Miguel Robles Duran arkitekto mexikarrak, Adriaan Geuze nederlandarra, Umberto Napolitano italiarra, Carmen Espegel eta Carlos Ferrater espainiarrak eta Joan Subirats politologoa dira egiaztatuta dauden txostengileetako batzuk Hiri bizi, habitagarri, erakargarri eta oparoa lortzeko moduak izango dira eztabaidaren ardatz, hirigintza, arkitektura eta iraunkortasuna zeharkako diziplinatzat hartuz Antolatzaileek jasotako kontsulta kopuru handiaren aurrean, biltzarrak lanak aurkezteko epea uztailaren 16a arte luzatzea erabaki du Bilbon, 2014ko uztailak 1.- “BIA Urban Regeneration Forum-aren” barruan, Bilbon, irailaren 24tik 26ra bitartean mundu osoko 300 aditu inguru bilduko dituen nazioarteko biltzar zientifikoak arkitekturako izen handien parte-hartzea egiaztatua du dagoeneko. Horien artean, Tatiana Bilbao eta Miguel Robles Duran arkitekto mexikarrak, Carmen Espegel eta Carlos Ferrater espainiarrak, Adriaan Geuze nederlandarra eta Umberto Napolitano italiarra nabarmen daitezke, Joan Subirats politologoaz gain.   Tatiana Bilbao (Mexico DF, 1972) zehaztasun geometrikoa eta sentiberatasun soziala uztartzeko gai da. Espazioaren barruan espazioa proiektatzen ari dela jakinik, Bilbao, Tatiana Bilbao S.C.(http://www.tatianabilbao.com/) deritzon bere estudioaren osagai sortzaile eta mugikorra da. Lantalde honen ikuspegitik, arkitektura, garrantzi sozial handiko helburu baten inguruan antolatutako eginkizuna da. Gaur egungo beharrizan konplexuak bereiztea da helburu hori. http://www.nowness.com/day/2014/6/22/tatiana-bilbao-on-buildings-and-barbies   Miguel Robles-Duran (Mexico DF) hirigileak New York-eko New School Parsons-eko Hiri-Ekologien Programa zuzentzen du. Genevan (Suitza) lantzen den Civic City diseinu eta ikerketaren arloko graduondoko programako kide seniorra da. Nazioarteko esperientzia zabala du diziplina arteko hiri-proiektuen definizio eta koordinazio teknikoari dagokionez. Berrikitan argitaratu duen Urban Asymmetries: Studies and Projects on Neoliberal Urbanization (Paperback, 2011) delako liburuan, hiri-politika neoliberalek hiriari eragindako ondorio kaltegarriak aztertu ditu.http://www.cohstra.org/   Carmen Espegel arkitekto, irakasle eta ikertzaileak abiapuntu ugaritatik...