Bizkaiko Arkitektoek demo.mobide.es/bia webgunea abiarazi dute “Bilbao Bizkaia Architecture” (BIA) ekimena ezagutarazteko

Bizkaiko Arkitektoek demo.mobide.es/bia webgunea abiarazi dute “Bilbao Bizkaia Architecture” (BIA) ekimena ezagutarazteko

Irailean Bilbon antolatuko den Biltzar zientifikoari begira, ekainaren 30a arte zabaldu da txostenak jasotzeko epea Hiri bizi, habitagarri, erakargarri eta oparoa lortzeko moduak izango dira nazioarteko 300 aditu inguru erakarriko dituen eztabaidaren ardatz, hirigintza, arkitektura eta iraunkortasuna zeharkako diziplinatzat hartuz Bilbon, 2014ko maiatzak 15.- Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Bizkaiko Ordezkaritzak arkitektura eta hirigintza dinamizatzeko aurkeztu berri duen BIA (Bilbao Bizkaia Architecture) ekimenaren barruan, demo.mobide.es/bia izeneko webgunea abiarazi da, horren inguruko jarduera guztiak ezagutarazteko asmoz. Website honetan, Urban Regeneration Forum Manifestua, albisteei eskainitako atal bat eta irailean Bizkaiko hiriburuan antolatuko den nazioarteko biltzar zientifikoari buruzko informazio guztia bildu da. Webean, biltzarrerako txostenak jasotzeko epearen irekiera nabarmendu da, hiri bizi, habitagarri, erakargarri eta oparoa lortzeko moduei buruzko eztabaiden nondik norakoak finkatzeko asmoz, higintza, arkitektura eta iraunkortasuna zeharkako diziplinatzat hartuz. Foroan nazioarteko 300 aditu inguruk parte hartuko dute. Biltzarrerako izen-emateak webgunean bertan egin daitezke. Lehen edizio honetan, hiri adimendunak, oinezko esparru bihurtzeko modukoak, energetikoki irankorrak eta, azken batean, gizatiarrak direnak aztertuko dira Biltzarrean. Hauexek dira jorratu beharreko aztergai zehatzak:   Esparru publikoa, hiri-birsorkuntzaren eragile. Birsorkuntza austeritatearen aroan. Hiri-birsorkuntzako lidergoa. Hiri-birsorkuntzaren osagai soziologikoak. Hezkuntza, garapenaren oinarrizko eragile gisa. Top down versus Bottom up. Naturalizazioa / hiri-birsorkuntzaren osagai paisajistikoa. Teknologia berriak. Berrerabiliz birsortzea.   Jasotzaileei dagokienez, arkitektura eta hirigintzako profesionalak ez ezik, ingeniariak, ingeniari teknikoak, soziologoak, ingurumen teknikariak, gizarte hezitzaileak, eta horiei lotutako tokiko, estatuko eta naziorteko elkargo profesionalak erakarri nahi dira.   Honako pertsona hauek osatzen dute biltzarreko batzorde zientifikoa: Juan José Arrizabalaga. Arkitekturako Dk., Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko Zuzendaria. Tatiana Bilbao. Unibertsitate Iberoamerikarreko arkitekto mexikarra. Igor Calzada.Soziologiako Dk., Erresuma Batuko Oxford-eko Unibertsitateko Programme for Future Cities deritzoneko ikertzailea. Carmen...