Bizkaiko arkitektoek BIA sortu dute sektorea dinamizatzeko

Bizkaiko arkitektoek BIA sortu dute sektorea dinamizatzeko

Sigla horiekin ezagutzen da “Bilbao Bizkaia Architecture” delako plataforma, hainbat jardueraren inguruko gogoeta eta sustapena egin eta hiritarrak inplikatzea xede duena Bizkaiko arkitektura sustatu eta ezagutzera ematea da Bilboko Udalak eta Bizkaiko ForuAldundiak babestutako ekimen honen helburua Lehenengo jarduera garrantzitsua, irailean antolatuko den “Urban Regeneration Forum” delakoa izango da, eta horren barruan, nazioarteko 300 aditu bildu eta bi urtez behin antolatuko den biltzarra egingo da Foroaren aurkezpen gisa, “Hiri bizirantz/Towards living cities/Hacia una ciudad sana” izenburuko manifestua landu da, berdintasunezko hiri-eredu habitagarri, erakargarri eta oparo baten alde Lehenengo BIA FORUM honetan, “arkitekturak, adierarik orokorrenean, garapen iraunkorrean lagundu eta komunitatea aberasteko moduko balio erantsi ekonomiko eta kulturala sortzen duela” aldarrikatuko da Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Bizkaiko Ordezkaritzak lurralde historiko honetako arkitektura eta hirigintza dinamizatzea eta lanbidearen erronkei nazioartekotzea, trukea eta hiritarren partaidetza bezalako kontzeptuetatik aurre egitea proposatzen duen ekimena aurkeztu du gaur goizean. BIA (Bilbao Bizkaia Architecture) “Hiri bizirantz/Towards living cities/Hacia una ciudad sana” delako manifestuaz aurkeztu da Bilbon, Bizkaia Aretoan. Gogoetarako esparrua izateaz gain, BIAk era askotako jarduerak sustatuko ditu. Horietako lehena irailean izango da, “Urban Regeneration Forum” delakoaren barruan: astebetez nazioarteko 300 aditu inguru bilduko dituen izen bereko biltzarra, azoka profesional batez osatutakoa. Bi urtez behin antolatuko da, eta lehenengo edizioa Bilbon egingo da, hiria abangoardiako arkitektura eta hirigintzari buruzko eztabaidarako erreferentzia bihurtuz. Lehenengo edizio honetan, “Urban Regeneration Forum”ek hiri bizi, habitagarri, erakargarri eta oparoa lortzeko moduari erreparatuko dio, hirigintza, arkitektura eta jasangarritasuna zeharkako diziplinatzat hartuz. Hiri adimendunak, oinezko esparru bihurtzeko modukoak, energetikoki irankorrak direnak, azken batean hiri gizatiarrak aztergai izango dira hiri-birsorkuntzan espezializatutako mundu osoko adituen eskutik, hiri hobeak egiteko moduei buruz gogoeta egiteko asmoz....